Ekonomia garatzeko europako Eurocities sarearen berrikuntzari, talentuari eta ekintzailetzari buruzko topaketa bat antolatu da Bilbon

Urriak 27

  • Europako hogei hiri inguruko ordezkariak biltzen dira Bilbon antolatuko diren Hiri laborategi, talentu eta N-Helize berrikuntzari buruzko elkarrizketa jardunaldietan.

  • Beste herrialde batzuetatik datozen adituak eta udal-ordezkariak ekonomia garatzeko berrikuntza-politiken inguruko ezagutza partekatzeko bilduko dira, eta hiri-laborategiei, N-Helizen herritarren parte-hartzeari eta profil profesionalen eskari eta eskaintzaren arteko doikuntzari buruz arituko dira, besteak beste.

  • Era horretan, Bilbok agerian utzi du Eurocities sarearekiko duen konpromisoa, bai eta Europako hiri eta udalerrien arteko norabide ugariko harremanekiko konpromisoa ere, zeinek esperientziak, proiektuak eta hiri-politika eraginkorrak partekatzeko balio duten.

Hiri laborategi, talentu eta N-helize berrikuntzari buruzko elkarrizketa ekitaldiaren egoitza izan da Bilbo, hau da, ekonomia garatzeko Eurocities sarea osatzen duten Europako udalerrien topaketa.

Atzo, urriaren 26tik, 28ra, hogei bat hiritako udal-ordezkariak biltzen dira Bilbon, honako hauetatik etorriak, besteak beste: Braga, Espoo, Dortmund, Munich, Stavanger, Eindhoven, Hengelo, Enscheden eta Bartzelona.

Topaketaren xede nagusia da ezagutza, ikaskuntza eta esperientzia partekatzea erraztea Eurocities Garapen Ekonomikoaren Foroko berrikuntza eta ekintzailetzako taldeko kide diren Europako hirien artean.

EUROCITIES, EUROPAKO HIRI HANDIETAKO ERKIDEGOA

Hogeita zortzi herrialdetako berrehun hirik baino gehiagok osatzen dute sarea, eta, hortaz, ehun eta hogeita hamar milioi herritar baino gehiago ordezkatzen ditu. Bilboren kasuan, hogei urte baino gehiago daramatza Eurocities sareko kide izaten.

Eurocities sareko hiriek herritarren bizi-kalitatea hobetzeko egiten dute lan. Herritarren ongizatean eragin zuzena duten ezagutza eta egiteko moduak partekatzen dituzte, hala nola klima-aldaketaren, energia-egokitzapenaren, mugikortasun jasangarriaren, hiri-zahartzearen, lankidetzaren edo migrazio eta integrazioaren alorrean.

Eurocities sareak, halaber, tokiko gobernuei laguntza ematen dio Europar Batasunak aldarrikatzen dituen politikak abian jartzeko eta batasunaren finantzaketarako aukerak lantzeko.

EGOITZA IZATEAZ GAIN, DITUEN POLITIKAK ERAKUTSIKO DIZKIE BILBOK PARTE HARTUKO DUTEN HIRIEI

Bilbok harro antolatzen du Hiri laborategi, talentu eta N-helize berrikuntzari buruzko elkarrizketa nazioarteko topaketa. Honako hauekin duen konpromisoaren barruan dago: Eurocities sarea eta sareak Europako hiri handiei ematen dizkien harreman multilateralak. Bestalde, aukera paregabea da parte hartzen duten eragile guztien artean ezagutza, ideiak eta esperientziak zuzenean transferitzeko.

Alde batetik, Bilbok hiribilduan hobekien funtzionatu duten hiri-politiken berri emango die Europako hirien ordezkariei, eta Europako erreferente gisa duen indarra erakutsiko du lan-espazio batzuk zuzenduz. Beste alde batetik, Bilbok aukera izango du Europako beste hiri batzuetan arrakasta izan duten prozesuetatik eta ereduetatik ikasteko, eta, nola ez, hiriaren testuinguruan bertan aplikatzeko.

AGENDA BETEA, ZORROTZAURREKO BISITAREKIN ETA LAN-SAIOEN ZEIN PROIEKTUEN AURKEZPENEKIN

Atzo, urriaren 26tik, 28ra Bilbon biltzen ari diren pertsonek agenda erabat beteta izango dute, honako hauekin, besteak beste: lankidetza eta berrikuntzako askotariko proiektuen aurkezpenak eta gai zehatzen inguruko mahai-inguruak eta jardunaldiak.

Lehenengo saioetako batean, Urban Living Labs ereduen inguruan egiten da lan, bai eta tokiko administrazio publikoak horiek bultzatzeko eta garatzeko duen zereginean ere. Horretarako, honako hauetan aritzen diren adituekin egiten da lan, hain zuzen ere: Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua; ACLIMA, Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea; INNOLAB Bilbao, hiribilduko berrikuntzako plataforma irekia; ENoLL, Living Labs direlakoen Europako Sarea, eta esparru honetan lan egiten duten Eurocities sareko adituak.

Saioan, Bilbao Zero 2 proiektua aurkeztuko du Bilbok. Proiektuaren bitartez, enpresa-kluster, unibertsitate, profesional eta zentro teknologikoen artean gure hiriek aurre egiteko dituzten erronketarako irtenbide berritzaileak bilatzen dituzte lankidetzaren bidez. Erronka horiek, hertsiki lotuta daude hiri-energia berriztagarria sortzearekin, energia eraginkorra kontsumitzearekin, eraikinak birgaitzearekin, azpiegituren mantentze-lanekin edo hondakinen kudeaketarekin, besteak beste.

Bigarren saioan, taldeak Zorrotzaurre bisitatuko du uhartearen testuinguruaren berri izateko, eta Mondragon Unibertsitateko AS Fabrik campusa aurkeztuko da. Elkarrizketaren gai nagusia talentua izango da, baina baita ere lan-merkatuko profilen kualifikatzeko eta berriz kualifikatzeko premia. Halaber, sektore pribatuaren premien eta kualifikazioaren arteko desorekari hobeto aurre egiten dieten hiri-jardunbideak partekatuko dituzte, ikuspegi integral batetik.

Bilbok, oraingoan, beste proiektu bat aurkeztuko du Prestakuntza Profesionalaren eta KIBS delakoaren inguruan. Proiektuaren bitartez, talentua erakarri eta atxiki nahi da zerbitzu aurreratuen esparruan, horrela hiribilduko espezializazio adimendunari laguntzeko. Bilboko Udalak etaOrkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak zuzenduko dute proiektua. Bestalde, honako hauek parte hartuko dute: Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Sailaren eta Lan eta Enplegu Sailaren bitartez), Bizkaia Talent, Lanbide Heziketako Zentroak, kluster-elkarteak eta hirian lider diren enpresak.

Hurrengo jardunaldian, berrikuntza jorratuko da N-Helizeren bitartez, hau da, ezagutzaren ekonomiaren testuinguruan unibertsitatearen, industriaren, gobernuaren, herritarren eta ingurumenaren artean sortzen diren interakzioak Topaketan, herritarrek parte hartu duten berrikuntza-prozesuetan ikasitako jardunbide onak, erronkak eta irakaskuntzak aztertutako dira, BBK Kunaren eskutik, Bilboko garapen jasangarrirako helburuen etxea.

Bilbo Zaharraren erdigunean dagoen berrikuntza sozialerako espazio horretan etorkizuneko erronkei irtenbideak eskaintzeko egiten da lan, hala nola herritarrak zahartzea eta adinekoen bakardadea, klima-aldaketa, iraultza teknologikoa, hirien eraldaketa eta migrazioa. Erronka horiek bat datoz 2030eko Agendarekin, eta landu egin behar dira gizarte gisa hazten jarraitzeko, baina inor atzean utzi gabe.

SARE SOZIALAK: