Alkatea Komertzioaren Foroaren batzarrean egon da, presidente gisa, 2025eko plan estrategikoko jarduketekin sektorea sendotzeko

Azaroak 21

  • Lan-topaketa honetan, komertzioko, elkarteetako, udal sailetako eta abarretako 50 ordezkaritik gora bildu dira, eztabaidatzeko, sektorea indartzeko, eta ekitaldi honetan Komertzioaren 2025eko Plan Estrategikoaren barruan egindako ekintzen jarraipena egiteko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Komertzioaren Foroaren bilera batean izan da, bertako presidente gisa. Elkarrizketarako eta lanerako topagune horren lehentasunezko helburua sektorea hirian indartzea da, 2025eko Plan Estrategikoan jasotako ekintzak abian jarrita eta haien jarraipena eginda.

Bileran foroko kide guztiak bildu dira: Udala eta bertako zinegotzigoak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Merkataritza Ganbera, Cecobi, komertzioen eta establezimenduen elkarteak (Bilbao Dendak-en bidez eta Bilboko auzo eta zonetako elkarteen bidez), eta udal-ordezkaritza duten talde politikoak.

Guztira, 50 pertsona inguru. Denak, alkateak azaldu duenez, “konponbideak, hausnarketak eta esperientziak sortzeko eratutako espazio ireki eta parte-hartzaile” horren parte dira. “Bakoitza dagokion lekutik. Komertzioa uria delako, eta uri hau guztion artean egiten dugulako”.

Berarekin izan dira Xabier Ochandiano Garapen Ekonomikoko, Merkataritzako, Enpleguko eta Turismoko zinegotzia eta haren talde teknikoa, ekitaldi honetan egindako ekintzak azaltzeko. Ekintza horiek Plan Estrategikoan bilduta daude, eta lau lan-ardatz handitan eta 33 ekintza-ildotan egituratuta daude, 2025ari begira.

Aurreratu dutenez, “Planaren denboraldiaren erdian gaude jada. Aurreikusitako jarduerak ondo doaz, batzuk amaituta daude, beste batzuk garatzen ari dira, baina gure ibilbide-orria aurrera doa eta ondo doa“.

Besteak beste, hiria atseginagoa egiteko proiektuak aipatu dira, hala nola Rodriguez Arias kalea erabat eraldatzeko obren lehen fasea amaitzea eta María Díaz Haroko kalearen berrikuntza amaitzea; lonja hutsen alokairua bultzatzeko programa pilotuaprestakuntza-jardunaldiak, digitalizazioa, lehiakortasuna hobetzea, eta berariazko kanpainak, hala nola ibilbideak eta bisita gidatuakehun urtetik gorako komertzioak bultzatzea, edo Gabonetako kanpaina, hiria aisia- eta kontsumo-erakargune bihurtzeko sasoi berezi honetan.

BILBOKO DENDETAN EROSI BEHAR DA

Juan Mari Aburtok Bilboko merkataritzaren garrantzia gogorarazi du. Izan ere, sektore horrek “kalitate bikaina izan du beti,” eta hiriko garrantzitsuena da jardueren eta enplegatutako pertsonen kopuruari dagokionez, baita BPGari dagokionez hiriaren aberastasunari gehien laguntzen diona ere.

Ildo horretan, zehaztu du ziklo-aldaketa bat gertatzen ari dela, eta horrek merkataritzari eragiten diola hiri guztietan, baita Bilbon ere. “Plan Estrategikoak konponbideak aktibatzen lagunduko digu, baina garrantzitsuena geure dendetan erostea da. Bilboko establezimenduetan kontsumitu eta erosi behar dugu, gure auzoetan. Horixe da egin behar dugun ekintzarik garrantzitsuena; izan ere, erosten ez badugu, ez dago dendarik, ez dago bizitzarik urian”.

SARE SOZIALAK: