Areatzan, Bilbao basque FEST jaialdiaren epizentroan, produktu gastronomikoen eta Herri-Kirolen proposamen zabala eskainiko da Bilboko Aste Santuan

Martxoak 29

  • Areatzako kaian kokatuko den 1.500m2 baino gehiagoko karpa batean, hamar euskal turismo-eskualdek beren gastronomiaren onena ezagutzera emango dute: informazio-standak, 900 lagun baino gehiagorentzako produktu-dastatzeak eta 400 lagun baino gehiagorentzako sukaldaritza-tailerrak egongo dira.

  • Karparen ondoan, herri-kirolen 25 erakustaldi baino gehiago eskainiko dira, baita zortzi urtetik gorakoentzako tailerrak eskaini ere; horrez gain, emakumezkoen eta gizonezkoen Bizkaiko Orga Jokoaren Txapelketa Ofiziala izango da, apirilaren 6an, 12:30ean.

  • Gainera, Bilbao Basque Fest jaialdiak 200 jarduera baino gehiago eskainiko ditu, doakoak eta publiko guztientzat, hiriko 30 bat espaziotatik sakabanatuta. Jarduerek, besteak beste, euskal musikarekin, zinemarekin edo folklorearekin izango dute zerikusia. Hurrentzako programazio zabala ere eskainiko da Jaialdiaren bidez, hiribildua jarduera ekonomikorako eta bisitariak erakartzeko gune gisa finkatu da, Bilbo dinamizatzeko eta Aste Santuan bertako merkataritza eta ostalaritza indartzeko.

Euskal kulturaren jaialdia, Bilbao basque FEST, Bilboko Areatzan izango da berriro, apirilaren 5etik 9ra bitartean, eta euskal gastronomiaren eta herri-kirolen erakusleiho handia izango da beste behin.

1.500m2-ko Gourmet Txokoa karpa benetako plazera izango da berriz ere ikusmenerako, dastamenerako eta usaimenerako. Jendeak Euskadiko hamar turismo-eskualderen zero kilometroko produkturik onenak dastatu eta erosi ahal izango ditu. Idiazabal gazta, Ezpeletako piperrak, Urigoitiko txorizoa, Uribe Jataondoko izozkiak, txakolina eta garagardoak, Tolosaldeako eztiak eta txokolatea, Urdaibaiko hegaluzea eta txakolina, Enkarterriko ore amaz eginiko ogia eta Arabako Errioxako ardoa dastatzeko eta erosteko aukera egongo da, goizeko 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara.

Horrez gain, DASTATZE ESPRESAK eta SUKALDARITZA TAILER LABURRAK —Gourmet Txokoaren jarduera arrakastatsuenetakoak—, Bilbao basque FEST jaialdiaren bederatzigarren edizioan ere eskainiko dira.

900 lagun baino gehiagok gozatu ahalko dute txakolina, gazta, ogia, ardoa, txokolatea, eztia eta beste hainbat produktu probatzeko egingo diren dastatze espresetan, ostegunetik, apirilaren 6tik, igandera, apirilaren 8ra, bitartean, 12:00etan, 13:00etan, 14:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.

Sukaldaritza-tailerrak 45 minutukoak izango dira eta Enaitz Landaburu sukaldariak eskainiko ditu. Horiei esker, 400 lagun baino gehiagok taloa, Bilboko pintxo tradizionalak, bakailaoa eta gozoki osasungarriak egiten ikasiko dute, apirilaren 6tik apirilaren 8ra bitartean, 12:15ean, 13:15ean, 17:45ean eta 18:45ean.

Dastatzeetan eta tailerretan izena ematea doakoa da eta tokian bertan egingo da Gourmet Txokoa zabaltzen den unetik bertatik, hau da, ostegunean, apirilaren 6an, goizeko 11:00etan.

PUNTA-PUNTAKO HERRI-KIROLAK

Karpa gastronomikoaren ondoan, Bilbao basque FESTeko publikoak gehien txalotzen dituen jarduerak egongo dira: herri-kirolak. Herri-kirolen probak eta erakustaldiak ostegunean, apirilaren 6an, hasiko dira, 12:30ean, Bizkaiko Orga Jokoaren Txapelketa Ofizialarekin.

Berealdiko proba horren ostean, Areatzara hurbiltzen direnek emakumezkoen trontza desafioaz gozatzeko aukera izango dute, bai eta lehen mailako harri-jasotzaileen desafio mistoaz ere.

Hona hemen herri-kirolen gainerako programa:

Ostegunean, apirilaren 6an, 17:30ean:

  • Aizkora desafioa, 5 metroko altuerako mozketarekin.
  • Harri-zulatzaileen desafioa, taldeka.

Ostiralean, apirilaren 7an, 12:30ean:

  • Lehen mailako aizkolarien desafioa.
  • Mozketa-mota ugari izango dira: lan luzea, mozketa bertikala, kolpekako mozketa eta abiadurakoa.
  • Iparraldeko jokoen desafioa: Fardel-altxaketa, fardel-jaurtiketa eta ingude-altxaketa.

Ostiralean, apirilaren 7an, 17:30ean:

  • Gizonezkoen trontza desafioa.
  • Goma gaineko sokatira erakustaldia, munduko txapeldunen eskutik.
  • Sokatira desafioa.

Larunbatean, apirilaren 8an, 12:30ean:

  • Crossfit – Herri Kirolak desafioa: talde mistoen arteko erloju kontrako proba bat izango da, non parte hartzaileek crossfit-eko eta herri-kiroletako diziplinak egingo dituzten.

Larunbatean, apirilaren 8an, 17:30ean:

  • Pentatloi desafioa: bost diziplina konbinatzen dituen erlojupeko proba bat da: harri-jasotzea, giza proba, aizkora, txinga eramatea eta lasterketa.

Igandean, apirilaren 9an, 11:00etan:

  • Bizkaiko eta Arabako bola-joko txapelketa
  • Euskal igela, hainbat modalitatetan

Gainera, zortzi urtetik gorakoentzako hainbat tailer egingo dira, apirilaren 6tik (osteguna) apirilaren 8ra arte (larunbata), 11:30ean eta 16:30ean.

Euskal herri-kirolen eskaintzari amaiera emateko, igandean, apirilaren 9an, Etxebarria parkean ARTZAIN TXAPELKETA egingo da berriro. Lehiaketa horretan, artzain-txakurrek artaldeak zuzentzeko duten zalutasuna eta diziplina erakutsiko dituzte.

BILBAO BASQUE FEST ZIFRETAN

Bilbao Basque FEST euskal kulturako jaialdia, apirilaren 5etik 9era bueltan izango dugu, Bilboko Udalak antolatutako 200 jarduera baino gehiagorekin. Jaialdiak sei gai (Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport) izango ditu hiriko 30 bat espaziotan zehar.

Bilbao Basque FEST jaialdia Euskal nortasun kutsua duen kultura eta aisialdi proposamena da eta hiria jarduera ekonomikorako eta bisitariak erakartzeko gune gisa finkatzea lortu du, Bilbo dinamizatzeko eta Aste Santuan bertako merkataritza eta ostalaritza indartzeko.

360 jatetxe, taberna, merkataritza, denda espezializatu… parte hartuko dute 230 artista baino gehiago barne hartzen dituen eta 150 pertsonari baino gehiagori lana emango dien edizio honetan, jaialdia ekoizteko eta gauzatzeko..

Jendeak honako jarduera hauetaz gozatzeko aukera izango du, besteak beste: musika, dantza eta antzerkiko 69 ikuskizun, euskal kiroleko 25 jarduera eta zero kilometroko produktuen 900 dastatze espres eta 400 tailer gastronomiko txiki baino gehiago.

Gainera, Bilboko Udalak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko 15.000 informazio liburuxka banatuko ditu, jarduerei eta ordutegiei buruzko xehetasun guztiekin eta herritarrentzako informazio erabilgarriarekin.

Hemen duzu Aste Santuan Bilbon Bilbao basque FEST jaialdiaz gozatzeko behar duzun informazio guztia eta programa osoa: www.bilbao.eus/basquefest.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoBasqueFEST