Martxoak 18
-
-
1.500 m2 baino gehiagoko Txoko Gourmet karpak Euskadiko eskualde turistikoak bilduko ditu, 0 kilometroko produktu eta erakargarri turistiko onenak ezagutzera emateko.
-
Karpa horretan, dastaketa espresak eta sukaldaritza-tailer laburrak egongo dira; guztira, 1.376 plaza. Dastaketetan eta tailerretan parte hartzeko, 2 euroko prezio sinbolikoa ordaindu beharko da. Diru hori Norai Elkartearen Etorkizuna Musikatan proiektura bideratuko da, zeinak helburu baitu haurren eta nerabeen bizitzak musikaren bidez eraldatzea.
-
Euskal kirol tradizionalen erakustaldiak eta probak ere izango dira Areatzan, bai eta Bizkaiko Orga Txapelketa Ofizial mistoa ere, martxoaren 28an (eguena), 12:30ean.
-
Bilboko Udalak antolatzen du Bilbao Basque Fest jaialdia, eta musikarekin, zinemarekin, dantzarekin eta antzerkiarekin lotutako 200 bat jarduera eskainiko ditu uriko 30 espaziotan.
-
Areatza izango da, Bilbao Basque Fest jaialdiaren edizio guztietan legez, euskal gastronomia onenaren gune nagusia. Bertan, jendeak dastaketa espresak eta sukaldaritza-tailerrak disfrutatu ahalko ditu egunero, eta herri-kirolen proben zirrara bizi ahal izango du.
Txoko Gourmet karpa (1.500 m2) aho-sabairako, ikusmenerako eta usaimenerako paradisu bat izango da. Uriaren bihotzean kokatutako gune horretan, Euskadiko eskualde turistikoetako zero kilometroko produkturik onenak dastatu eta erosi ahal izango dira; hain zuzen ere, Urdaibaikoak, Arabako Errioxakoak, Gorbeialdekoak, Goierrikoak, Uribekoak, Iparraldekoak eta Tolosaldekoak. Besteak beste, Idiazabalgo gazta, Ezpeletako piperrak, Urigoitiko txorizoa, txakolina, izozkiak, txokolatea, eztia, ogia, euskal pastela, euskal bermuta eta Samaniegoko ardoa dastatu ahal izango dira dastaketa espresetan. Gure lurraldeko jan-edan zoragarri horiek dastatzeko lehen txanda 12:00etan hasiko da, eta azkena, 18:00etan (martxoaren 28an, eguenean, 18:10ean, eta martxoaren 31n, domekan, 13:30ean). Dastaketetan 900 pertsonak parte ahal izango dute guztira.
Txoko Gourmeteko beste jarduera izarretako bat tailer gastronomikoak izango dira. 45 minutuko tailer horietan, 476 lagunek zenbait plater prestatzen ikasiko dute, adibidez: Bilboko pintxo tipikoak, Eusko Label txahaleko tartarra, baserriko nigiria eta bakailao-zebitxea. Ikastarotxo horiek martxoaren 28tik (eguena) martxoaren 30era (zapatua) egingo dira, 12:15ean, 13:15ean, 17:15ean eta 18:15ean.
Tailerretan nahiz dastaketa espresetan parte hartu nahi dutenek Gourmet Txokoan bertan eman beharko dute izena. Saio horiek 2 €-ko prezio sinbolikoa izango dute, eta eskudirutan ordaindu beharko da. Diru hori Norai Elkartearen Etorkizuna Musikatan proiektura bideratuko da, zeinak helburu baitu haur eta nerabeen bizitzak musikaren bidez eraldatzea.
DASTAKETA ESPRESAK
Martxoaren 28an (eguena)
- 12:00etan (1. aretoa) Urdaibaiko esentziak. Txakolina eta kontserbak
- 12:10ean (2. aretoa) Samaniegoko ardoak (Arabako Errioxa)
- 13:00etan (1. aretoa) Ezpeletako piperra
- 13:10ean (2. aretoa) Iza okindegia
- 4:00etan (1. aretoa) Idiazabalen lurraldeko sagardoak
- 14:00etan (2. aretoa) Bizkaiko jatorri-deiturako txakolina eta bermuta
- 17:00etan (1. aretoa) Idiazabalen lurraldeko gaztak
- 17:10ean (2. aretoa) Samaniegoko ardoak (Arabako Errioxa)
- 18:00etan (1. aretoa) Uribeko txakolinaren 3 kolore
- 18:10ean (2. aretoa) Bizkaiko jatorri-deiturako txakolina eta bermuta
Martxoaren 29an (barikua)
- 12:00etan (1. aretoa) Urdaibaiko esentziak. Txakolina eta kontserbak
- 12:10ean (2. aretoa) Lezamako gildak
- 13:00etan (1. aretoa) Tolosaldeko loraldi desberdinetako eztiak
- 13:10ean (2. aretoa) Lapuebla de Labarcako ardoa (Arabako Errioxa)
- 14:00etan (1. aretoa) Tolosaldeko loraldi desberdinetako eztiak
- 14:10ean (2. aretoa) Urigoitiko txorizoak
- 17:00etan (1. aretoa) Ardi-gazta
- 17:10ean (2. aretoa) Bizkaiko jatorri-deiturako txakolina eta bermuta
- 18:00etan (1. aretoa) Urigoitiko txorizoak
Martxoaren 30ean (zapatua)
- 12:00etan (1. aretoa) Eskuernagako ardoak (Arabako Errioxa)
- 12:10ean (2. aretoa) Euskal pastizak – Euskal pastela – Macaronsak
- 13:00etan (1. aretoa) Maruri-Jatabeko artisau-izozkien dastaketa itsu-itsuan
- 13:10ean (2. aretoa) Bizkaiko jatorri-deiturako txakolina eta bermuta
- 14:00etan (1. aretoa) Maruri-Jatabeko artisau-izozkien dastaketa itsu-itsuan
- 17:00etan (1. aretoa) Tolosaldeko txokolateak
- 17:10ean (2. aretoa) Eskuernagako ardoak (Arabako Errioxa)
- 18:00etan (1. aretoa) Tolosaldeko txokolateak
Martxoaren 31n (domeka)
- 12:00etan (1. aretoa) Euskal bermutak
- 12:30ean (2. aretoa) Alkoholik gabeko cocktailak 1
- 13:00etan (1. aretoa) Euskal bermutak
- 13:30ean (2. aretoa) Alkoholik gabeko cocktailak
SUKALDARITZA-TAILERRAK
Martxoaren 28an (eguena)
- 12:15-13:00: Oso maki (sushi): arroza, atuna eta piparra-ozpina
- 13:15-14:00: Oso maki (sushi): arroza, atuna eta piparra-ozpina
- 17:15-18:00: Bilboko pintxo tipikoak: grilloak, gildak eta bilbainitoak
- 18:15-19:00: Bilboko pintxo tipikoak: grilloak, gildak eta bilbainitoak
Martxoaren 29an (barikua)
- 12:15-13:00: Pintxo beganoak: nigiri gunkana eta baserriko nigiria
- 13:15-14:00: Pintxo beganoak: nigiri gunkana eta baserriko nigiria
- 17:15-18:00: Atun-tartarra
- 18:15-19:00: Atun-tartarra
Martxoaren 30ean (zapatua)
- 12:15-13:00: Bakailao-zebitxea
- 13:15-14:00: Bakailao-zebitxea
- 17:15-18:00: Eusko Label txahaleko tartarra
- 18:15-19:00: Eusko Label txahaleko tartarra
Martxoaren 31n (domeka)
- 12:15-13:00: Bilboko pintxo tipikoak: grilloak, gildak eta bilbainitoak
- 13:15-14:00: Bilboko pintxo tipikoak: grilloak, gildak eta bilbainitoak
HERRI KIROLETAKO PROBA IKUSGARRIAK
Karpa gastronomikoaren ondoan, Bilbao Basque Festeko jarduera txalotuenetako bat izango da; herri kirolak alegia. Probak eta erakustaldiak martxoaren 28an (eguena) hasiko dira, 12:30ean, Bizkaiko Orga Txapelketa Ofizialarekin. Lehiaketa horren ondoren, Areatzara hurbiltzen direnek maila goreneko harri jasotzaileen eta ingude-altxaketako desafio mistoak ikusi ahal izango dituzte.
Horiez gain, honako hauek izango dira herri-kirolen programaren barruan:
- Martxoaren 28an (eguena), 17:30ean:
- Aizkora-desafioa, 5 metroko altuerako mozketarekin.
- Harri-zulatzaileen desafioa, taldeka.
- Martxoaren 29an (barikua), 12:30ean:
- Lehen mailako aizkolarien desafioa: Mozketa-mota ugari izango dira: lan luzea, mozketa bertikala, kolpekako mozketa eta abiadurak.
- Iparraldeko jokoen desafioa: fardel-altxaketa, fardel-jaurtiketa eta ingude-altxaketa.
- Martxoaren 29an (barikua), 17:30ean:
- Trontza desafio mistoa.
- Goma gaineko sokatira erakustaldia, munduko txapeldunen eskutik.
- Sokatira desafioa.
- Martxoaren 30ean (zapatua), 12:30ean:
- Crossfit eta herri-kiroletako desafioa: talde mistoen arteko erloju kontrako proba bat izango da, non parte hartzaileek crossfiteko eta herri-kiroletako diziplinak egingo dituzten.
- Martxoaren 30ean (zapatua), 17:30ean:
- Pentatloi-desafioa: bost diziplina konbinatzen dituen erlojupeko proba bat da: harri-jasotzea, giza proba, aizkora, txinga eramatea eta lasterketa.
- Martxoaren 31n (domeka), 11:00etan:
- Bizkaiko eta Arabako bola-jokoak
- Igela
- Euskal pilotaren tailerra
Era berean, trontza, sokatira, artaburu-bilketa eta gurpil-arrastea ezagutzera emateko zenbait tailer egingo dira martxoaren 28tik (eguena) martxoaren 30era (zapatua), 11:30 eta 16:30 bitartean. Tailerretan zortzi urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
BILBAO BASQUE FEST ZENBAKIETAN
Bilbao Basque Fest euskal kulturaren jaialdia bost egunetan luzatuko da, sei gairekin –Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport–, uriko 30 espaziotan. 308 jatetxe, taberna, denda eta denda espezializatuk hartuko dute parte edizio honetan; 200 jarduera inguru egingo dira, 156 artistarekin, eta 125 pertsona enplegatuko dira jaialdia produzitzeko eta gauzatzeko.
Jendeak, beste hainbat planen artean, musikako, dantzako eta antzerkiko 58 ikuskizun, euskal kiroleko 34 jarduera, zero kilometroko produktuen dastaketa espresak eta gastronomia-tailer txikiak izango ditu.
Aste Santua Bilbon gozatzeko Bilbao Basque Festen programa osoa eta informazio gehigarria dago hemen: https://www.bilbao.eus/basquefest/. 15.000 txapa banatuko dira, QR kode bat izango dutenak webgune ofizialera lotzeko. Gune horretan jarduerei, ordutegiei eta jaialdiari buruzko xehetasun guztiak daude jasota, baita bestelako informazio garrantzitsua ere.
SARE SOZIALAK:
- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- BILBAO TURISMO: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BilbaoBasqueFEST