Abuztuak 18
-
Iaz hasitako bideari jarraituz, Gobernu Taldeak gaur onartu du 2022ko udal tasak eta zergak beren horretan uztea, herritarrei eta enpresa sareari pandemiaren eraginetatik indarberritzen laguntzeko.
-
eurri horrek esan nahi du 2 milioi euro gutxiago bilduko direla, eta Udalak abian jarritako gainerako ekintzei gehituko zaie osasun-krisialditik lehenbailehen irteteko eta suspertzeko.
Bilboko Udaleko Gobernu Taldeak gaur onartu du 2022ko udal zergak eta tasak beren horretan uztea. Beraz, indarrean jarraituko dute gaur egungo ordenantza fiskalek.
Asko aztertutako neurria da, hausnarketa sakon baten emaitza, eta pandemiaren ondorioei aurre egin nahi zaie. Hain zuzen ere, jarduketa multzo batekin kaltetuenak izan diren sektoreei eta enpresei lagunduko zaie eta Bilboko herritarrei ez zaie karga gehiago erantsiko.
Horrekin batera, zergadunentzat dauden onura fiskalak eta ordaintzeko erraztasunak mantenduko dira.
Erabaki hori zergei eusteko ahalegin handia da eta, horren ondorioz, ekitaldi honetan Udalak 2 milioi euro baino gutxiago bildu ditu. Horrek eragin zuzena du uriko enpresa-sarean eta bilbotarrengan, eta neurrien artean daude, besteak beste, barraken, terrazen eta abarrei tasak ordaintzeko salbuespena.
Neurri horiek Bilboko Udalak Bilbao Aurrera Planaren barruan abian jarritako tresna guztiei gehitzen zaizkie: gizarte-kohesioko ekintzak, zuzeneko laguntzak, ostalaritza, merkataritza, kultura eta turismo sektoreentzako bonuak, kulturaren alorrerako laguntzak…
ALDAKETA TEKNIKOAK
2022ko ekitaldian udal zergetan zerga-tasak eta tarifak izozteaz gain, beste aldaketa tekniko batzuk ere onetsi dira gaur, arau-aldaketetara egokitzekoak.
Marta Ajuria Ogasuneko zinegotziak batzordean jakinarazi dizkie proposamen hauek udal ordezkaritza daukaten talde politikoei. Horrela, zuzenketak aurkezteko izapide administratiboa hasi da, iraileko udalbatzarrean hasierako onarpenaren inguruko eztabaida egin baino lehen.