Apirilak 3
-
“EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida” izeneko ekimenarekin aurrera jarraituz, Bilboko Udalak ehun urte beteak dituzten hiribilduko saltokiei buruzko informazioa jasotzen duen liburuxka bat sortu du.
-
Liburuxka hori gaurtik aurrera dago eskuragarri Bilboko turismo-bulegoetan, ostatuetan eta hiribilduan interes turistikokoak diren beste zenbait tokitan, eta lau hizkuntzatan argitaratu da: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
-
Ekintza horren helburua da ehun urte beteak dituzten saltokiak ikono turistiko gisa sustatzea, eta beste ekintza batzuei gehitu zaie, hala nola 62 saltoki horiek hiribilduan gera daitezela eta etorkizuna izan dezatela bermatzeko jaso duten marketinaren, giza baliabideen edota finantzen inguruko banakako aholkularitzari.
Bilboko Udalak turistei zuzendutako liburuxka bat sortu du, ehun urte beteak dituzten hiribilduko 62 saltokiei buruzko informazioa emateko.
Ekintza hori “EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida” izeneko ekimenaren barruan dago, zeinak helburu gisa baitu Bilbon ehun urte beteak dituzten saltokien irudia indartzea eta banakako aholkularitza-ekintzen bidez horien iraunkortasuna eta etorkizuna sustatzea.
Liburuxka lau hizkuntzatan argitaratu da (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), eta gaurtik aurrera eskuragarri dago Bilboko turismo-bulegoetan, ostatuetan eta hiribilduko beste toki turistiko batzuetan. Ekintza horrek Udalak hizpide dugun programarako ezarritako helburuetako beste bat indartzen du: ehun urte beteak dituzten saltokiak Bilboko ikono turistiko gisa sustatzea.
5.000 liburuxka sortu dira, sakela-tamainakoak, eta zabalgarriak dira. Liburuxketan, Bilboko mapa batean saltoki bakoitza non dagoen ikus dezakegu, eta zer sektorekoa den jakin; izan ere, bilbotar guztion egunerokotasunean ditugu saltoki historikook, eta Bilboko merkataritza-esentzia eta tradizioa gordetzen laguntzen digute.
OROIGARRIAK ETA AHOLKULARITZA
“EHUN: Betiko dendak betirako – Comercios de toda la vida y para toda la vida” programaren bidez, negozio bakoitzaren egoeraren banakako diagnostikoa egiteko aukerarekin, marketinaren, arlo juridikoaren eta finantza-arloaren edota giza baliabideen inguruko aholkularitza espezializatua egiten ari da, hobetzeko arloak diren aldetik, besteak beste, historia handiko saltoki horiek salmenta-eredu berrietara egokitzeko, hiribilduan duten ibilbidea luzatze aldera.
Mendeurrenera iritsi diren saltoki guztiek hiribilduan ehun urte beteak dituzten saltoki gisa bereizten dituen oroigarria dute ikusgai erakusleihoetan: baldosa.
Gainera, Bilboko turismo-bulegoetan negozio guztien historia jasota duen liburuxka bat eskuragarri dago. Horrez gain, Bilboko Udalaren, Bilbao Ekintzaren eta Bilbao Turismoren webguneetan kontsultatu eta deskargatu daitekeen bertsio digitala.
Ehun urte beteak dituzten saltokiak dira 90 urte baino gehiagoko merkataritza-jarduera (nahiz eta kokapena aldatu izan) duten saltokiak, baldin eta belaunaldiz belaunaldi edo langileen artean eskualdatu diren negozioak badira eta saltzen den produktu-mota edo lan egiteko modua mantendu badituzte.
Zerrendan, guztira, Bilboko Abando, Ibaiondo, Rekalde, Uribarri eta Deustu auzoetan kokatutako 62 saltoki daude: farmaziak, elikagai-dendak, loteria-negozioak, tabako-dendak, arropa-dendak eta abar.
SARE SOZIALAK: