Urriak 19
-
Bilbao Berraktibatzen udal-programaren helburua da parte-hartzaileei enplegagarritasun-maila handitzeko eta profesionalki hobeto aritzeko gaitasunak eta tresnak eskaintzea.
-
Azaroaren 7an lehenengo informazio-saioa egingo da, eta, bertan, programaren metodologia modu zabalagoan emango da ezagutzera, bai eta programak iraun bitarteko, 2023ko martxora arte, egingo diren ekintza ugarien banaketa ere. 40 orduko programak, batik bat hiru esparrura bideratuko da: trantsizio teknologiko-digitala, trantsizio energetiko-klimatikoa eta trantsizio soziosanitarioa.
-
Edizio honetan izena emateko epea azaroaren 3an amaituko da, eta nahi dutenek esteka honen bitartez eman dezakete izena.
Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, Bilbao Berraktibatzen programaren beste edizio batean laneratzea errazteko aukera emango die 51 bilbotarri. Bilbotar horiek langabezia egoeran eta lana modu aktiboan bilatzen egon beharko dute.
Parte hartu nahi dutenek esteka honen bitartez bete ahal izango dute eskabidea datozen azaroaren 3ra arte. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa jasoko du, Tokiko Enplegua sustatzeko 3 R programaren bidez.
Parte-hartzaileek enplegagarritasuna hobetzeko gaitasunak eta tresnak ematea da programaren helburua. Azaroaren 17an jarriko da martxan, eta hautatutako pertsonei, guztira, 40 orduko esku-hartzea eskainiko zaie askotariko jarduketa-lerroen bitartez 2023ko martxora arte.
Banakako eta taldeko saioak eskainiko zaizkie, non honako alderdi hauek landuko diren, besteak beste: berriz orientatzea, lan-aktibazioa, beste lanpostu bat ematea eta gaitasun digitalak. Azken bloke horri arreta berezia jarriko zaio, eta programaren ordu guztien erdia baino gehiago eskainiko zaio; izan ere, lan- eta gizarte-joera berriei egokitzeko prozesuetan ezinbestekoak direla uste da.
Azaroaren 7tik 10era informazio-saioak egingo dira izena eman duten pertsona guztiekin, non laneratzen laguntzeko prozesuak iraungo dituen lau hilabeteetan erabiliko den metodologia emango den ezagutzera. Ondoren, behin betiko 51 parte-hartzaileak hautatuko dira.
Hautatutako pertsonek programan hartuko dute parte, eta banakako orientazio-saioak izango dituzte parte-hartzaile bakoitzari buruzko enplegagarritasun-diagnostiko bat egiteko, ibilbide profesionala diseinatzeko, curriculumerako aholkularitza teknikoa jasotzeko eta banakako ekintza-planak prestatzeko.
Era berean, prestakuntzarako taldeko saioetan parte hartu ahal izango dute talentua identifikatzeko eta soft skills direlakoak ebaluatzeko, diseinua eta berrikuntzarako tresna digitalak ezagutzeko, hodeian informazioa biltegiratzeko plataformen zein komunikazio- eta hautaketa-joera berrien berri izateko, eta personal branding eta marka pertsonala definitzeko.
TOPAKETAK ENPRESEKIN
Bilbao Berraktibatzen programaren 2022/23 edizioa martxoan amaituko da lanpostu berri bat lortzeko enpresekin antolatuko diren saioekin, non programan parte hartu duten pertsonak zuzenean harremanetan jarri ahal izango diren kontratazio-eragileekin eskaintza eta eskariaren arteko konexioa bilatzeko eta gaur egungo eta etorkizuneko aukerak aztertzeko. Azken fase horren lehentasuna bizitzen ari garen hiru trantsizio handiei lotutako eremuetara/sektoreetara egongo da bideratuta: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta soziosantarioa (Silver Economy).
Bilbao Berraktibatzen programari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikora deitu dezakete edo 944 205 321 telefono-zenbakira deitu.
SARE SOZIALAK: