Azaroak 7
-
Elementu berriak Moyua plazan eta Casilda Iturrizar parkean jarriko dira, eta datorren astean hasiko dira instalatze-lanak bakoitzerako aukeratu den lekuan, azaroan prest egon daitezen argiak pizteko ekitaldi ofiziala egiteko.
Badira aste batzuk Bilboko Udala lanean hasi dela datozen Gabonetan hiria argiztatuko duten argiak jartzeko. Hala, aurten ere, 1.500.000 led argik baino gehiagok beteko dituzte kolorez gure kale eta plazak.
Beraz, berriro izango ditugu Hiriko Gabonetako estanpa tradizionalak, hala nola Areatzako baso magikoa –ehun urtetik gorako 120 zuhaitz argiztaturik dauzkana–, Udalaren eraikin nagusiaren aurreko bola handia, Arriaga plazako arbolatzarra, Kale Nagusiko argi urdinak, baldosak, Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak edo urrezko balea handia…
Haiez guztiez gainera, aurten beste instalazio ikusgarri berri bi ere izango ditugu Moyua plazan eta Casilda parkean, Udalak erositakoak, 430.000 euroko zenbatekoan. Eta haiek jartzeko lanak datorren astean bertan hasiko dira.
Biek ala biek argia eta soinua uztartuko dituzte, eta hiriko Gabonetako paisaian beste erakargarritasun bat izango dira, ikusgarria eta soinuduna izango dena eta bilbotarren eta egun horietan bisitatuko gaituzten pertsonen flashak eta begiradak berenganatuko dituztenak.
SARE SOZIALAK: