Maiatzak 21
-
Tokiko solasaldia egingo da, Europako Bauhaus Berria ekimenaren barruan. Helburua da zientziaren eta teknologiaren, artearen, kulturaren eta gizarte-inklusioaren arteko mugak eraistea, egunez eguneko galderentzat irtenbideak eta erantzunak diseinatzeko.
-
Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Saileko zinegotzi Xabier Ochandianok inauguratuko du foro hori eta Zorrotzaurre aztertuko du, aukera-espazio jasangarri, inklusibo, kultural/sortzaile eta berritzaile gisa. Jardunaldian Alessandro Rancatik ere parte hartuko du, Europar Batzordeko Joint Research Center-eko analista politikoak.
-
Topaketa honetako ondorioak EUROCITIESeko kide diren hiriekin partekatuko ditu Udalak maiatzaren 26an eta 27an, Cooperation Platform-en barruan.
Bilboko Udalak gaur, maiatzak 21 (barikua), 10:00etatik aurrera, bi orduko solasaldia antolatu du Europako Bauhaus Berria ekimenaren barruan. Topaketa hori tokiko eragileei zuzenduta dago, eta helburua da zientziaren eta teknologiaren, artearen, kulturaren eta gizarte-inklusioaren arteko mugak eraistea, uriaren beharrak eta erronkak aztertzeko eta egunez eguneko galderentzat irtenbideak eta erantzunak diseinatzeko.
Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Saileko zinegotzi Xabier Ochandianok emango dio hasiera foro horri eta haren hitzaldian, Zorrotzaurre azalduko du, hiri-eremu, inspirazio-iturri eta aukera-gune gisa, Europako Bauhaus Berriak sustatzen dituen printzipioen aukera eta eredu gisa, espazio jasangarria, integratzailea, kultural eta sortzailea eta berritzailea delako.
Ochandianoren hitzaldiaren ondoren, Alessandro Rancati Europako Batzordeko Joint Research Center-eko analista politikoak hartuko du hitza, eta, ondoren, areto birtualetako lanak, bateratze-lana eta elkarrizketa irekia egingo dira jardunaldian parte hartzen ari diren tokiko eragileen artean.
Topaketa honetako ondorioak EUROCITIESeko kide diren hiriekin partekatuko ditu Bilboko Udalak maiatzaren 26an eta 27an, Cooperation Platform-en barruan.
Saio hau antolatzeko, Udalak Bilbao Metropoli 30en laguntza izan du, Europako Bauhaus Berria (NEB) erakundeko bazkidea baita.