Abuztuak 3
-
Negozioak sendotu nahi dituzten 5 urte baino gutxiagoko ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta entitateei zuzendutako prestakuntza- eta laguntza-ekimen bat da.
-
Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, eta REAS Euskadiren laguntzarekin programa hau garatuko du Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Ekonopoloaren esparruan; hau da, espazioa ekonomia eraldatzaile horren eta ekonomia sozialaren eta kooperatiboaren garapenerako eta ekintzailetzarako ereduaren erreferente izatea lortu nahi du.
-
Izena emateko, esteka honen bitartez egina ahal duzu 2022ko irailaren 16ra arte.
Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez eta REAS Euskadiren laguntzarekin Sendotzen programa garatu du, bost urte baino gutxiago duten eta negozioak sendotu nahi dituzten ekonomia sozial eta solidarioko entitate eta enpresei zuzendutako prestakuntza- eta laguntza- ekimena.
Programa, hain zuzen ere, enpresa-ibilbidearen lehenengo urteetan ekimen berrien premiei erantzuteko sortu da, eta seihilekoko moduluetan dago banatuta.
Enpresa guztiek hiru moduluetan parte hartzeko aukera izango dute (urte eta erdiko gehieneko luzerarekin) edo, bestela, nahi duten moduluan parte hartu ahal izango dute. Moduluek prestakuntza- eta networking-saioak izango dituzte, bai eta aholkularitza pertsonalizatua ere.
PRESTAKUNTZA- ETA NETWORKING-SAIOAK
Aipatutako moduluetan hiru prestakuntza-saio teoriko-praktiko egongo dira, ekonomia sozial eta solidarioko ekimenak sendotzeko esparru gakoetan oinarrituak denak.
Honako alderdi hauek landuko dira lehenengo moduluan:
- Denboraren kudeaketa egoki bizitzeko moduan
- Komunikazioa visual thinking delakoaren bitartez
- Finantza- eta ekonomia-proposamenaren berrikuspena
Bestalde, modulu bakoitzean bi networking-saio antolatuko dira merkatu sozialean ondo errotuta dauden enpresa-ekimenak eragile publiko-pribatuekin harremanetan jartzeko. Lehenengo moduluan networking tematikoak egingo dira, eta hauxe jorratuko da bertan:
- Proiektu kolektiboetan emozioak kudeatzea
- Arrakastaren eta porrotaren kudeaketa
Lehenengo modulua 2022ko urriaren 11tik 2023ko urtarrilaren 15era egingo da.
Era berean, entitate parte-hartzaile bakoitzak aholkularitza-prozesuan tutoretza-lanak egingo dizkion profesional baten laguntza izango du, eta, horrela, enpresaren premien araberako prestakuntza pertsonalizatua eskainiko da. Modulu bakoitzean, lau orduko aholkularitza emango da, eta ekonomia- zein finantza-arloari emango zaio jarraipena, bai eta hiruhileko bakoitza amaitzeko antolaketaren premia espezifikoei ere.
Esteka horren bitartez eman ahal da izena 2022ko irailaren 16a baino lehen. Programa osoan parte hartu ezin dutenek prestakuntza- eta networking-saio batzuetarako plazak eskatu ahal izango dituzte 2022ko urriaren 25etik abenduaren 13ra. Saioak irailaren 20tik aurrera emango dira ezagutzera.
EKONOPOLO, BILBOKO EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAREN POLOA
Sendotzen ekimena Ekonopolo proiektuaren esparruaren barruan gauzatu da. San Frantzisko auzoko Harrobi plazan dagoen Ekonopolo proiektuaren helburua da ekonomia sozial eta solidarioa babestea eta sustatzea, eta ekonomia eraldatzaile horren erreferentzia izatea, ekintzailetzako eta garapen ekonomiko, sozial eta kooperatiboko eredua den aldetik eskaintzen dituen aukerak ezagutaraziz.
Era berean, ekintzailetza sozial eta kooperatiboaren garapena erraztu nahi da, enpresei ideiak sortzeko, abian jartzeko eta laguntzeko prozesuak babestuta, prestakuntzaren, orientazioaren eta helburu horretara egokitutako planen bidez.
SARE SOZIALAK: