Martxoak 31
-
Proposamen berria alkatearen eta udal-ordezkaritza duten taldeen arteko bileran adostu da gaur, Covidaren ondorioei aurre egiteko Bilbao 2022 Planeko neurrien barruan.
-
Laguntzak enplegatutako pertsonen kopuruaren arabera banatuko dira, eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituenekin batu ahal izango dira.
Bilboko Udalak 2,1 milioi euro bideratuko ditu uriko ostalaritzaren eta gaueko aisiaren sektorerako zuzeneko laguntzetara, pandemiaren eragin handiena jasaten ari diren kolektiboak indartzen jarraitzeko helburuarekin. Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin aztertu ondoren, ekimena gaur adostu dute bilera batean Alkateak eta udal ordezkaritza duten talde politikoek (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP), Covidaren ondorioei aurre egiteko Bilbao 2022 Planean aurtengo ekitaldirako onartu diren neurrien harira.
Laguntzak Eusko Jaurlaritzak emandakoekin metatu ahal izango dira eta establezimendu motaren eta langile kopuruaren arabera banatuko dira:
II. TALDEA (*):
- 1-3 langile: 1.000 €.
- 4-10 langile: 1.250 €
- 11 langiletik gora: 1.500€
III. TALDEA (**):
- 1-4 langile: 1.500 €.
- 5-10 langile: 2.000€
- 11 langiletik gora: 4.000 €
IV. TALDEA (**):
- 1-4 langile: 2.500€
- 5-10 langile: 4.500 €
- 11 langiletik gora: 6.000 €
(*) II. taldea: tabernak, jatetxeak… Itxiera-ordua 01:00etan.
(**) III. eta IV. taldeak: pubak, diskotekak, dantza-aretoak eta kafe-antzokiak. III. taldekoen itxiera-ordua 4:00etan eta IV. taldekoena 06:00etan.
Laguntzak apirilaren amaieratik aurrera eskatu ahal izango dira, BAOan argitaratu eta biharamunean hasita. Epea 15 egun naturaletan irekita egongo daeta tramitazioa modu telematikoan egingo da bilbaoaurrera.eus estekaren bitartez.