Martxoak 26
-
Herritarrek 83.000 bonu baino gehiago eskuratu dituzte, eta horietatik 8.649 bonu geratu dira saltokietan trukatzeke. Apirilaren 30ean amaituko da trukatzeko epea.
Datozen egunetan Bilboko Udalak mezu bat bidaliko du herritarrei gogoratzeko oraindik ez direla merkataritza eta kulturako bonu guztiak trukatu, bai eta establezimenduetan trukatzeko azken eguna apirilaren 30a dela ere.
Ia bonu gehienak kontsumitu badira ere, ehuneko txiki bat dago oraindik gastatzeke, nahiz eta herritarrek erosita eduki. Hain zuzen ere, salgai jarri ziren 83.000 bonuetatik, 8.649 bonu daude kontsumitu barik. Dendetan oraindik trukatu ez diren 8.649 bonuetatik, 3.674 merkataritzakoak dira eta 4.975 kulturakoak.
Bidaliko duen mezuaren bitartez, Udalak herritarrei gogorarazi nahi die apirilaren 30a baino lehen trukatzen ez badituzte, egindako inbertsioa galduko dutela.
Gogoan izango duzuenez, Udalak azaroan jarri zituen martxan merkataritzari eta kulturari zuzendutako Bilboko Bonuak (83.000 baino gehiago), eta egun gutxitan agortu ziren.
Orain, abian da ostalaritzako bonuen kanpaina, eta herritarrek ia gehienak eskuratu dituzte, % 98,3 (guztira, 110.000 bonu kaleratu dira). Errekaldeko barrutian baino ez dira geratzen. Bonu guztietatik, 11.020 trukatu dira taberna eta jatetxeetan.