Azaroak 18
-
Bertako eta inguruetako jendea ekartzea du xede kanpainak, eta gure hiria erakargarria eta motor ekonomikoa eta kulturala izan dadila Gabonetan ere.
-
Azken bi urteetan hain emaitza onak izan dituen kanpaina honekin merkataritzaren, ostalaritzaren, aisialdiaren eta kulturaren sektoreak indartu nahi dira, herritarrak erakarriz Gabonetan goza ditzaten.
Bilboko Udalak kanpaina espezifiko bat jarriko du abian astelehenetik aurrera, Gabonetan hiria sustatzeko eta, bide batez, merkataritza, ostalaritza, aisia eta kulturaren sektoreak indartzeko.
“GABON HAUETAN, BILBO ESKATU DUT “ lema orokorrarekin, aurreko urte bietan izan zuen harrera onaren ondoren, Udalak kanpaina bat abiaraziko du atzera ere, hirian dauden gertuko denda eta establezimenduetan erostera eta kontsumitzera bultzatzeko, eta herritar guztiak gonbidatzeko hirian sortzen den giroaz gozatzera, #BilbaoGabonak proiektuaren barruan, adin guztietarako jarduerekin.
Ekintza honen ardatz nagusia gure irudia tokiko ingurunean sustatzea da, baina baita eremu geografiko zabalago batera iristea ere, garraioan ordu eta erdira arteko distantziara bizi diren pertsonak erakartzeko, Gabonak baino lehen eta/edo Gabonetan zehar Bilbora kontsumitzera eta gozatzera etor daitezen.
Horrela, Kantabrian, Burgosen, Logroñon/Errioxan, Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian ikusi ahal izango da kanpaina, baita Bilbon eta Bizkaian ere. Horretarako, irudiak, kalean jartzeko kartelak, markesinak eta autobusak, irratiko iragarkiak eta telebistako iragarkiak, hedabide digitalak / sareak eta abarrekoak erabiliko dira.
BILBOKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZA
“GABON HAUETAN, BILBO ESKATU DUT” kanpainak, gainera, Bilbao Dendak merkataritza-elkartearen kolaborazioa jasoko du. Elkarte horrek sektore osoa biltzen du, eta haren establezimenduak funtsezkoak dira hirian.
#BILBAOGABONAK proiektuaren barruan egiten diren jardueretarako (izotz sintetikoko pista eta txirristak, produktu tipikoen eta artisautzaren merkatua, dekorazio-elementu berrien argiztapena, ikuskizunak…) prestatzen ari direnean aktibatzen da kanpina hau.
SARE SOZIALAK: