“Gabon hauetan, Bilbo eskatu dut” kanpaina jarri du abian gaur Udalak, hiriko merkataritza, ostalaritza, aisia eta kultura indartzeko

Azaroak 20

Iako harrera onaren ondoren, Udalak berriz aktibatu du “Gabon hauetan, Bilbo eskatu dut” kanpaina, garai berezi hauetan merkataritza, ostalaritza, aisia eta kulturaren sektoreak indartzeko.

Bertako eta inguruetako jendea ekartzea du xede kanpainak, eta gure hiria erakargarria eta motor ekonomikoa izan dadila Gabonetan ere.

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak irudi-kanpaina espezifiko bat abiarazi du, Gabonetan merkataritza, ostalaritza, aisia eta kulturaren sektoreak indartzeko.

GABON HAUETAN, BILBO ESKATU DUT ” lema orokorrarekin, ekimenak iaz izan zuen harrera onaren ondoren, Udalak kanpaina bat abiarazi du gaurtik aurrera, hirian dauden gertuko denda eta establezimenduetan erostera eta kontsumitzera bultzatzeko, eta herritar guztiak gonbidatzeko hirian sortzen den giroaz gozatzera#BilbaoGabonak proiektuaren barruan, adin guztietarako jarduerekin.

Ekintza honen ardatz nagusia gure irudia tokiko ingurunean sustatzea da, baina baita eremu geografiko zabalago batera iristea ere, garraioan ordu eta erdira arteko distantziara bizi diren pertsonak erakartzeko, Gabonak baino lehen eta/edo Gabonetan zehar Bilbora kontsumitzera eta gozatzera etor daitezen.

Horrela, abenduaren amaierara arte, Kantabrian, Burgosen, Logroñon/Errioxan, Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian ikusi ahal izango da kanpaina, baita Bilbon eta Bizkaian ere. Horretarako, irudiak, kalean jartzeko kartelak, markesinak eta autobusak, irratiko iragarkiak eta telebistako iragarkiak, hedabide digitalak / sareak eta abarrekoak erabiliko dira.

GABON HAUETAN, BILBO ESKATU DUT kanpainak, gainera, Bilbao Dendak merkataritza-elkartearen kolaborazioa jasoko du. Elkarte horrek sektore osoa biltzen du, eta haren establezimenduak funtsezkoak dira urian.

SARE SOZIALAK:

https://youtu.be/sy7jMNZYRtU