Udalak FITUR-en aurkeztuko du “Bilbo, jaialdien hiria” katalogoa, ehun plan baino gehiago biltzen dituena eta hiria kultura- eta hiri-turismoaren erreferente gisa kokatzen duena

Urtarrila 22

  • “2025 Bizi ezazu apartekoa den hori” izenburupean, argitalpenak musikaren, artearen, zinemaren, literaturaren, dantzaren, kulturaren eta kirolaren alorreko proposamenak biltzen ditu, eta Bilbo kultura- eta hiri-turismoaren erreferente gisa finkatzen du urte osoan zehar.

  • IATI sarietako finalisten artean da Bilbao Turismo, zehazki, Enpresa edo Erakunde Turistikoen Eduki Sorkuntza Onenaren kategorian, eta irabazleak ostiral honetan emango dira ezagutzera.

Bilboko Udalak asteazken arratsalde honetan, urtarrilaren 22an, aurkeztuko du FITURen (Iberoamerikako merkatu hartzaile eta igorleentzako azoka liderra eta turismoko profesionalentzako topagunea) bere katalogo berria: “Bilbo, Jaialdien Hiria. 2025 Bizi ezazu apartekoa den hori”. Argitalpen horrek 2025ean hirian egingo diren ehun plan erakargarri baino gehiago biltzen ditu.

Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Zinegotzia, Kontxi Claver, bere lantaldearekin batera izango da lehen aldiz azoka horretan, eta ezagutzera emango ditu musikarenartearenzinemarenliteraturarendantzarenkulturaren eta kirolaren alorreko ehun proposamenak, honako helburu hauek lortzeko asmoz: Bilbok kulturaren arloan duen lidergoa sendotzea; kultura- eta sormen-turismoari lotutako turismo-eskaintza sakontzea eta dibertsifikatzea Europako eta distantzia luzeko merkatuetan, eta sektoreko industriari eta hiriaren garapenari laguntzea.

Bilbo helmuga paregabea da, non jaialdiak eta ekitaldiak hiriaren kultura- eta sormen-eskaintzaren arima direnBilbao BBK Live uztailean, BIME urrian, Bilbao Blues Fest ekainean, BBK Bilbao Music Legends Fest ekainean, Jazzon Fest urtearen azken hiruhilekoan, Musika-Música martxoan… Urte osoan zehar hirian egiten diren musikaren arloko mugarrietako batzuk baino ez dira. Eskaintza hori osatzen duten ekitaldi ugari ere badaude: ZINEBIFANT, JA! Festival, BBK Mendifilm Bilbao Bizkaia, Thinking Football Film Festival, ZINEGOAK, Seriesland, BAD, Dantzaldia, Museo Guggenheim Bilbaoko eta Arte Ederren Museoko erakusketak, edo hiriaren nortasuna islatzen duten ospakizun handiak, hala nola abuztuan Aste Nagusia, Aste Santuan Bilbao Basque Fest, Gabonetan Bilbao Gabonak eta Santo Tomas Azoka.

“Bilbo, Jaialdien Hiria. 2025 Bizi ezazu apartekoa den hori” katalogoak hiri bizigarri eta erakargarri gisa erakusten du Bilbo; etengabe eraldatzen ari den hiria islatzen du eta kirol-ekitaldiak egiteko esparru ezin hobea eskaintzen duena, hala nola UEFA Europa Leagueko 2025eko Finala2025eko Vuelta, Bilbao Jai Alai Iron Cup, BBX3 Bilbao Basket, TotalEnergies Bilbao Night Running Fest…

BILBAO TURISMO, IATI SARIETAKO FINALISTA

IATI sariek —bidaien komunikazio digitalaren bikaintasuna aintzatesten dutenek— jakitera eman dute Bilbao Turismo finalista gisa hautatu dutela Enpresa edo Erakunde Turistikoen Eduki Sorkuntza Onenaren kategorian. “Gure ondare turistikoaren onena erakusteko egiten duten lan onak inguruko altxorrak aurkitzen laguntzen digu. Eskerrik asko mirarien eta horiek esploratu nahi dituztenen arteko zubia izateagatik”, azpimarratu dute sarien antolatzaileek, sektore turistikoko eta bidaia-edukiak sortzen dituzten enpresa eta pertsonentzako erreferenteak direnak. Ostiralean, urtarrilaren 24an, ospatuko da sari ospetsu horien seigarren edizioaren ekitaldia, eta bertan emango dira ezagutzera kategoria bakoitzeko irabazleak.

OSO ZIFRA ONAK

FITURen, Udalak datu eguneratuak ere aurkeztuko ditu, zeinek berresten baitute hiriak ahalmen handia duela bisitariak erakartzeko, Eustatek argitaratutako azken zifren arabera, zehazki, 2024ko urtarrila-azaroa aldiari erreferentzia egiten diotenak. Jarduera turistikoari dagokionez, hauexek dira Bilbok izan dituen zifrak: 1.151.075 sarrera eta 2.289.706 ostatu-gau; beraz, 2023ko aldi berean erregistratutako datuak gainditu dira. Bidaiarien sarrerak % 0,1 hazi dira eta ostatu-gauek % 0,5eko igoera izan dute. Zifra horiek turismo urbanoaren erreferentziazko hiriburu gisa kokatzen dute Bilbo, non apartamentu turistikoetan ostatu hartutako bidaiarien kopuruak % 24ko igoera izan baitu 2023arekin alderatuta.

Era berean, Bilbo bisitatzen duten pertsonen proportzioa orekatua da estatuko bisitarien (% 48) eta atzerriko turisten (% 52) artean. Azken horiei dagokienez, nabarmentzekoak dira Frantziatik, Alemaniatik, Ameriketako Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Italiatik etorritakoak. Turisten batez besteko egonaldia bi gau ingurukoa da Bilbon, eta hiriak ia 17.000 plaza eskaintzen ditu egunero hoteletan, apartamentu turistikoetan, etxebizitzetan eta logela turistikoetan; horietako gehienak (% 68) hotel-establezimenduetan eta apartamentu turistikoetan biltzen dira. Gainera, hiriak Bizkaiko bisitarien % 68 baino gehiago hartzen du, baita EAEko hoteletan eta apartamentuetan ostatu hartzen dutenen herena ere.

Hiribilduko etxebizitza turistikoak hirian erroldatutako etxebizitza guztien % 0,77 baino ez dira; Donostiaren kasuan, adibidez, zifra hori % 1,56ra igotzen da. Garrantzitsua da zehaztea Bilbon ia 5.000 plaza eskaintzen dituzten 1.200 etxebizitza turistiko baino gehiagoren eskaintza ezagutzen den arren, gaur egun ez dagoela etxebizitza horien benetako okupazioaren erregistrorik.

Ostatuaren presio turistiko potentzialaren arabera, Bilbo 24. postuan dago probintziako hiriburuen artean, mila biztanleko 41 plaza eskaintzen baititu. Granada da zerrenda horren buru estatu mailan, 115 plaza baititu mila biztanleko, eta Donostiak 75 plaza baino gehiago ditu mila biztanleko.

Horri guztiari Bilboko aireportuaren datu historikoak ere gehitu behar zaizkio, 2024an 6.777.267 bidaiari hartu baititu, hortaz, % 7ko hazkundea izan du 2023arekin alderatuta (440.826 bidaiari gehiago).

SARE SOZIALAK: