Otsailak 16
-
Jaialdia, BBK erakundeak eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Events-ek antolatua, 2022ko ekainaren 24an eta 25eanospatuko da Bilbao Arenan.
BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak bosgarren edizio honetarako, Bilbon lehena, kartel osoa iragartzen du eta ALAN PARSONS LIVE PROJECT izango du bigarren kartelburutzat.
ALAN PARSONS, musikaren ikono ospetsua eta rock progresiboaren maisua, The Beatles, Pink Floyd, The Hollies eta The Wingsekin aritu da soinu-ingeniari lanetan, beste artista askoren artean. Grammy 1 irabazi du, 13 izendapen ditu eta hainbat sari, ia 70 disko atzean dituela, Alan Parsons Live Project-a ekarriko du LEGENDSera.
Alan Parsonsen iragarpenarekin bat egiten dute Londresko mitikoek, GIRLSCHOOL, hard rockaren eta heavy metalaren banderadunak. Batu dira ere WALTER TROUT bluesman estatubatuar handia, oraindik jardunean dagoen blues rock gitarra-jotzailerik onena izan daitekeena, SHIRLEY DAVIS artista britainiarra, jamaikar jatorrikoa, soularen diva berrietako bat dena bere The Silverbacks taldearekin, MAIKA MAKOVSKI mallorcarra, bere azken lan bikainarekin, “MKMK”, AEBn grabatua, rocka bere esentzia gorenean eta zuzeneko elektrikoarekin, ANARI euskal abeslari eta konpositorea, PJ Harvey edo Cat Power bezalako artistekin alderatu dena eta MIKEL RENTERIA & Walk On Project Band talde bilbotarra.
Artista hauek dagoeneko iragarri diren STATUS QUO, HAWKWIND eta PAUL CARRACK artistekin bat egingo dute.
Jaialdiaren azken edizioan, Voodoo Child Bar-ak izan zuen harrera bikaina dela eta, aurten ere gune honetako giro abegitsuaz gozatzeko aukera izango dugu, non, oraingoan, bertako eszenako banden, Micky & the Buzzen, Gonzalo Portugalen, Javi Stillsen & Co. eta Santiagoren eta Runaway Loversen, emanaldia izango dugun.
- Ekainaren 24an eta 25ean Bilbao Arenan egingo den jaialdiak gaur jarriko ditu salgai eguneko sarrerak 55 eurotan (+ gastuak) eta 2 eguneko bonua 90 eurotan (+ gastuak) mantenduko du.
- BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTIVAL jaialdirako eguneko sarrerak eta 2 eguneko bonuak Kutxabanken eta www.musiclegendsfestival.com jaialdiaren webgune ofizialean erosi ahal dira.
EKAINAK 24, OSTIRALA
- STATUS QUO
- HAWKWIND
- GIRLSCHOOL
- MAIKA MAKOVSKI
- ANARI
- VOODOO CHILD Bar: Micky & The Buzz, Gonzalo Portugal
EKAINAK 25, LARUNBATA
- ALAN PARSONS Live Project
- PAUL CARRACK
- WALTER TROUT
- SHIRLEY DAVIS & The Silverbacks
- MIKEL RENTERIA & The Walk On Project Band
- VOODOO CHILD Bar: Javi “Stills” & Co., Santiago Delgado eta Runaways Lovers
“WARMING UP”
Aurten Bilbao Arenan ospatuko den BBK Bilbao Music Legends Festaren antolatzaileek, duela aste batzuk iragarri zuten jaialdiaren babespean, eta motorrak berotzen joateko, hainbat kontzertu egingo direla Bilbon.
Besteak beste Chicagoko The Steepwater Band, maiatzaren 26an, eta Maite Larburu (Hernani-Gipuzkoa), martxoaren 10ean, Bilboko Kafe Antzokian. Hauei, artista gehiago gehituko zaizkie jaialdirako sarrerak edo bonuak erosita dituzten guztientzako abantailekin (informazio gehiago gure webgunean eta Sare Sozialetan).
WARMING UPerako sarrerak Kafe Antzokiaren webgunean eta www.musiclegendsfestival.com jaialdiaren webgune ofizialean eskuratu ahal izango dira.