Uztailak 15
-
Ziurtagiriaren bitartez, ekintzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea aitortzen da, baita eskainitako informazioaren eta eskaintzan zaizkien eskubide eta betebeharrena ere. herritarrei ematen zaien informazioaren kalitate ona aitortu da, eskaintzen zaizkien zerbitzuei eta dituzten eskubide eta betebeharrei dagokienez.
-
Ekintzailetzarako Zentroaren helburu nagusia da hiribilduan ekonomia-jarduera eta enplegua sortzen dituzten negozio berriak sortzen eta finkatzen laguntzea.
Ekintzailetzarako Udal Zentroak, Zabalguneko eraikinean eta Bilbao Ekintzak kudeatuta, AENORen kalitate-zerbitzua jaso du zerbitzuen kartagatik eta udalak zerbitzu horiek ematerakoan hartzen dituen kalitate-konpromisoengatik. Zentroaren helburua nagusia da herritarrei bertan eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa ematea, bai eta eskura dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa ere
Ekintzailetza Zentroaren eginkizuna da Bilbon ekonomia-jarduera eta enplegua sortzen dituzten negozio berriak sortzen eta finkatzen laguntzea, bereziki, hirian estrategikoak diren sektoreetan, besteak beste, zerbitzu aurreratuetan, ekonomia digitalean, eta sormen- zein kultura-industrietan. Ekintzaileei enpresa-proiektuak garatzeko beharrezkoa duten informazioa eta babesa ematen zaizkie Bilbon ekintzailetzaren kultura bultzatzeko.
Zentroa 2017. urtetik dago martxan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu du.
Azken urtean, pandemia garaian bertan, 159 negozio sortu ziren hiribilduan, eta horrek 193 lanpostu ekarri zituen, 2,7 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin.
Zerbitzuen artean daude, besteak beste, “ekintzailetza digitala”, start-up eta oinarri teknologikoa duten proiektuak diseinatzeko, edo “merkataritzaren ekintzailetza”, merkataritzaren sektoreko enpresa-proiektuetarako aholkularitza espezifikoa emateko, merkataritza-kudeaketan eta digitalizazioan oinarritua eta merkataritza-negozio bat martxan jartzeko helburua baldintzarik onenetan egiteko.
Bilbon negozio edo saltoki berri bat sortu nahi dutenek informazioa eskatu dezakete Ekintzailetza Zentroan Bilboko Zabalgune Eraikinean, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
ZERBITZUEN KARTA
Zerbitzuen Karta, hain zuzen ere, zerbitzuen kalitatea eta erabiltzaileen gogobetetasuna etengabe hobetzeko tresna bat da. Udal-arduradunek herritarren eskaerak lehen eskutik jakiteko beste tresna bat gehiago da; horrela, eskaera horien arabera egokitu ahal izango dituzte prozesuak, eta aldian-aldian hartutako konpromisoen betetze-maila berrikusi eta hobetzeko lan egin.
Bilboko Udalaren Zerbitzuen Karta guztiak erraz irakurtzeko formatuan daude, irisgarritasun unibertsalari dagokionez aurrera egin ahal izateko eta dokumentuen edukia herritar guztientzako ulergarria izan dadin, baita ere adinagatik, hizkuntzagatik edo aniztasun funtzionalagatik, besteak beste, ulergarritasun-arazoak dituzten pertsonentzako.
SARE SOZIALAK: