“Bilbao Mentoring Conference” biltzarrean mentoretzako nazioarteko erreferenteak bilduko dira eta uriko mentoreei errekonozimendua egingo zaie

Ekainak 28

  • Mentoring-aren erreferenteek tresna horren inguruko esperientziak partekatu dituzte gaur Euskalduna Jauregian. Bilboko Udalak tresna hori sustatu nahi du, uriko saltokien eta ETEen lehiakortasuna hobetzeko. Hitzaldi nagusia Erresuma Batuko  Oxford Brookes University-ko Oxford Brookes Business School-eko Doktoretza Programen zuzendari Judie Gannon andreak eman du eta ondore, mahai-inguruak egin dira eztabaidekin.

  • Kongresuan, gainera, aurten MENTORING BILBAO udal-programan parte hartu duten 23 mentoreei errekonozimendua egin zaie. Programa horren helburua enpresei eta saltokiei beren gaikuntza, gaitasunak eta trebetasunak hobetzen laguntzea da, epe luzerako ikuspegia eta beren negozioetarako erabakiak errazago har ditzaten.

Bilbao Mentoring Conference ekimena Bilboko Udalak antolatu du Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, eta seigarren aldia izan du gaurkoa; ekimen horren helburua da uriko enpresen talentua eta lehiakortasuna garatzen laguntzea eta, bide batez, Bilboko Mentoring programaren XIV. edizioan parte hartu duten 23 mentoreei errekonozimendua egitea.

Hitzaldi nagusia Erresuma Batuko  Oxford Brookes University-ko Oxford Brookes Business School-eko Doktoretza Programen zuzendari Judie Gannon andreak eman du.

Ondoren, bi mahai-inguru egin dira. Lehenengoa “Mentoring-a enpresa handietan” izan da, eta Giza Baliabideen Behatokiko ORHko zuzendari Maite Sáénz moderatzailea izan da eta partaideak, hauek: David Núnez, Supsonik taldeko (Velatia taldea) zuzendari nagusia; Mónica del Solar, Human Resources Business Partner SGSn; eta María Soler, Lidergo eta Ikaskuntzako arduraduna eta D & I Espainiako & Portugal Roche Farman.

Bigarrena, “ekintzaileei eta ETEei zuzendutako mentoring-a” izan da. Moderatzaile-lanak egin ditu Ana Fernández, Espainiako Ekintzailetza Behatokiko lehendakari eta Kantabriako Unibertsitateko Yunus Zentroko zuzendariak, eta eztabaidan partaide izan dira kide hauek: Ricard Julià, IESE Business Schooleko WeGrow mentorizatua eta IZI Recordeko CEO; Mayte Varela, Mentoring Bridgeforbillions programako nazioarteko mentorea; eta Larú Mayte Linares, Emakumeen eta Gizarte Ekintzailetzako kudeatzailea eta Panamako Ciudad del Saber Fundazioko Mentoreen Sareko zuzendaria.

UDALAREN ERREKONOZIMENDUA MENTOREEI

Jardunaldia amaitzeko, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko zinegotziak ERREKONOZIMENDUAK eman dizkie Bilboko Udalaren MENTORING programaren XIV. edizioan parte hartu duten mentoreei.

Ekimen honen helburua da enpresei eta saltokiei laguntzea, euren gaikuntza, gaitasunak eta trebetasunak hobetzen, epe luzerako ikuspegia eta beren negozioetarako erabakiak hartzerakoan erraztasunak emanez.

Hauek dira Udalaren saria jaso duten pertsonak:

  • Cristina Alonso, (aholkulari estrategikoa) komunikazioan eta mentoring-ean irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen dituen ANDRELIER enpresaren fundatzailea.
  • Javi Lezama, produktu elektronikoen garapenean eta industrializazioan esperientzia sendoa duen P4Q ELECTRONICS enpresaren sortzaileetako bat.
  • Cristina Oñate, CENTRO ESTÉTICA ERCILLA 32ren jabea, aitzindaria PAK kalitate-bereizgarria (profesionaltasuna, artea eta kalitatea) lortzen, eta BIPEko presidentea (Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresak).
  • Gorka Herrera (abokatua); HERCULEX ABOGADOS sortu zuen 2008an.
  • Fernando García, negozio-aholkularia eta proiektu-zuzendaria KAMEIN CONSULTORÍA Y SERVICIOSen.
  • Javier Pet, aholkularia, 25 urtetik gorako esperientzia duena hotelen sektorean.
  • Bernardo García, Nazioarteko Senior aholkularia gizarte-eraginaren neurketan eta kudeaketan, garapenerako nazioarteko lankidetzan, giza eskubideetan, hirugarren sektorean eta enpresa pribatuen eta GKEen arteko aliantzetan.
  • Gonzalo Mota, estrategiako eta operazioetako aholkularitzako ALEGI TEAMeko bazkide zuzendaria. Gainera, ETEen eta familia-enpresen aholkularia, kudeaketa-prestatzailea, mentorea, idazlea ere bada.
  • Aitor Gazteluiturri, 20 urtetik gorako esperientzia hirugarren sektoreko eta gizarte-ekonomiako erakundeen zuzendaritzan.
  • Mikel Madariaga, APD Norteko zuzendari nagusia (Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkartea).
  • Fernando Agos, FIDELITAS RECRUITMENTeko -Headhunting-eko nazioarteko enpresa- bazkide-zuzendaria.
  • Lucía Morán, 20 urtetik gorako esperientzia abokatutzan eta bitartekaritzan, gatazkak konpontzen espezialista.
  • Javier Gurrutxaga, EGOA I CONSULTORÍA ESTRATÉGICAko bazkide eta zuzendaria. Enpresa-estrategian, antolamenduan eta eragiketetan espezializatua.
  • Claudia Ramos, esperientzia zabala, Zuzendaritzaren ondoko legez, Helados Capra-n, eta finantza-zuzendaria R & G Transporte de Carga enpresan.
  • Josu Mirena Santacruz BilbaoTiken garapeneko zuzendaria izan zen. BilbaoTik udal-sozietateak kudeatzen ditu Bilboko Udalaren eta haren sozietateen informazio-teknologien zerbitzu guztiak.
  • Iratxe Marian, MAPA TALLER DE DISEÑO Y ARQUITECTURAren bazkide sortzailea. Halaber, EHAEOren (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) Bizkaiko Ordezkaritzako Zuzendaritza Batzordeko idazkaria.
  • Iñigo Córdoba (Kudeaketako ingeniari informatikoa eta Industria Antolaketako ingeniaria). Project Manager gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala Euskadiko mugikortasun- eta logistika-klusterrean (MLC-ITS), eta horren ondoren, Project Manager hasi zen Aernnova Aerospacen.
  • Irene Rodríguez, IDDTEK – TALENTO AL SERVICIO DE LA INDUSTRIA enpresaren -industriarako langileen ataleko enpresa- bazkide fundatzailea eta kudeatzailea.
  • Iñaki Bilbao, BATERA CONSULTORES enpresako liderra.
  • Aitor Ezkerra, AKEN S. COOPeko bazkide aholkulari eta prestatzailea. 20 urtetik gorako esperientzia enpresei marketinean eta salmentetan laguntzen espezializatutako aholkulari gisa.
  • Julene Fernández Aedo, CISTERNAS FERNÁNDEZ Y AEDOko Garraioetako zuzendaria.
  • Roberto Cacho, ETIKALIA higiezinen agentzia etikoko kudeatzailea eta sortzailea.
  • Miriam Fernández-Valladares, GESSYMA elikagaien segurtasuna zaintzeko sektoreko enpresa etiko eta osasungarriaren sortzailea.

Gaur eman den saria bera Hirudika, Koop Elk Txikia enpresak egin du. Hain zuzen ere, aurtengo edizio honetan errekonozimendua jaso duen enpresa, Mikel Madariaga GLPko zuzendari nagusiaren eskutik.

Bestalde, Paúl Caballero ilustratzailea, Aitor Elizegi chef ezagunak programaren aurreko edizio batean mentorizatutako profesionala, arduratu da marrazkien bidez zuzenean islatzeaz 2023ko Biltzarraren jardunaldia eta masterclass jardunaldia.

Hain zuzen ere, Udalaren helburuetako bat da ekimen horietan parte hartzen dutenek ere parte-hartze aktiboa izatea ekitaldien garapenean.

SARE SOZIALAK: