Bilboko Merkataritza Foroak merkataritzaren arloko ekintzailetzari buruzko gogoeta egin du urteko lehen seihilekoko bileran

Uztailak 2

  • Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, izan da bileraren buru eta “hiriko merkataritza hobetzeko irtenbideak bilatzeko hemen bildutako eragile guztiok dugun erantzukizuna” gogorarazi du.

  • Merkataritzako, erakundeetako eta elkarteetako 50 ordezkari baino gehiago bildu dira sei hilean behin egiten den Bilboko Merkataritza Plan Estrategikoa 2025-aren jarraipena egiteko.

Bilboko AlkateaJuan Mari Aburto, izan da Bilboko Merkataritza Foroaren urteko lehen topaketaren buru. Topaketa hau uztailaren 1ean egin da eta bertan urteko lehen seihilekoan hiriko merkataritza-sektoreari buruz garatzen ari diren ekintzen berri eman da. Ekintza hauek Bilboko Merkataritza Plan Estrategikoa 2025-aren barruan garatzen dira.

Bilboko Udaleko arlo batzuetako, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko, CECOBIko, Merkataritza Ganberako, BilbaoDendak-en bitartez jarduten duen saltoki eta establezimenduen elkarte-ehuneko, Bilboko eskualde-elkarteetako eta auzoetako elkarteetako eta udal-ordezkaritza duten talde politikoetako 50 ordezkaritik gora izan dira sei mahaitan lan egin dutenak merkataritza-ekintzailetzari buruzko hausnarketak partekatuz eta sektoreak etorkizunari begi dituen erronkak modu bateratuan planteatuz.

Eskerrak eman nahi dizkizuet, benetan, sei hilean behin biltzen den foro honetan parte hartzen duzuen alde guztiek emandako erantzunagatik. Gaur hemen gauden guztiok konponbideak bilatzearen erantzukizuna dugu”, esan du Juan Mari Aburto Alkateak. “Eskura ditugun tresna guztiak jarri behar ditugu sektorea hobetzeko eta merkataritza-ekintzailetzaren aldeko apustuarekin jarraitzeko”.

Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu arloko zinegotziak, urteko lehen seihilekoan abian jarri diren ekintzak azaldu ditu. Ekintza hauek Bilboko Merkataritza Plan Estrategikoa 2025-ean sartuta daude, 33 ekintza-ildotan egituratuta eta lau ardatz nagusitan banatuta: hiriaren merkataritza-eredua: hirigintza eta mugikortasun iraunkorra; omnikanalitatea eta modernizazio lehiakorra; Bilbo merkataritza, kultura eta aisialdiko hiri gisa sustatzea; eta lankidetza publiko-pribatua hobetzea.

Bilbon, gure inguruko beste hiri askotan bezala, eraldaketa handia bizi izan da merkataritzaren sektorean. Erronka berri hauei aurre egiteko ikuspegi integrala duen prisma behar da, estrategia berritzaileak, lankidetza eta kontsumitzaileen premia eta lehentasun aldakorrak ulertzea uztartzen dituena. Horregatik guztiagatik Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, jarduera hasten dutenen edo lehendik dauden saltokien merkataritza-ekintzailetza babesten du Bilboko Merkataritza Plan Estrategikoa2025-aren babespean.

SARE SOZIALAK: