Abenduak 9
-
26 etxolek, iaz baino 5 postu gehiagok, Bilboko herritarrei eta bisitariei Erripako kaian dagoen eta #BilbaoGabonak Udalaren proiektuaren barruan dagoen espazio horretaz gozatzeko aukera emango diete.
-
Etxola guztiak Gabonetako produktu tipikoen salmentara bideratzen dira, eta urtarrilaren 5era arte egongo dira zabalik, 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:00etara.
Bilboko Gabonetako Merkatu tradizionalak gaur osteguna, abenduak 5, irekiko ditu ateak, Udalak antolatu eta sustatzen duen #BilbaoGabonak proiektuaren barruan. Aurtengo edizioak, berrikuntza gisa, iaz baino 5 etxola gehiago ditu, 26 postu guztira, guztiak ere Gabonetako produktu tipikoak saltzen dituztenak: elikadura, moda, jostailuak, dekorazioa, osagarriak… Azpimarratzekoa da ekimen honen helburu nagusia Bilboko tokiko merkataritzaren jarduera sustatzea dela, Gabonetako kontsumorako produktuen eskaintza bilbotarrei eta Gabonetan hirira datozen turistei hurbilduz.
Erripako kaian dago kokatuta, Gabonetako jardueren gune nagusietako batean, eta gaurtik, abenduak 5, urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik. Ordutegia 11:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 21:00etara izango da ikusgai, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan merkatua itxita egongo baita.
Hauek dira aurtengo Gabonetako Merkatuan 26 etxoletako batean egongo diren saltokiak: Princess Courts, Xaboi, Arce Tocados Bilbao, Revoluciona Taller de Cuero, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, El Gallo de Oro, Vintique, Lakarola Kintana, Bazar Rif, Delitxia, Kiliken Euritakoak, La Tallerteka, Ositos con Alcohol, Libera, Magora Bakery, Flores para Venus, Kai Denda, Licores Lujo, Tu Bola de Navidad, Fefa, Estudio 14, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Bizkorna eta Accesorios Oli.
Horrela, Gabonetako Merkatuak Bilboko kultura eta aisialdi eskaintza osatzen du, eta aurten ere haurrentzako “Gabonetako ametsen faktoria” gunearen eta sei erraileko izotz-txirrista sintetiko handiaren ondoan kokatzen da, umeentzako jarduera ugarirekin. Horrela, Bilbo Gabonetan aisialdiko, kulturako eta merkataritzako erreferente gisa sendotzea lortzen da.
SARE SOZIALAK:
- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM | TIK TOK
- BILBAO EKINTZA: YOUTUBE I FACEBOOK | X | INSTAGRAM
- BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM | TIK TOK
- BILBAO JAIAK: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- BILBAO TURISMO: FACEBOOK I X I INSTAGRAM
#BilbaoGabonak #MePidoBilbao