Ekainak 1
Bilbon 2022. urtea oso berezia izango da automobilgintza klasikoaren munduarentzat Guggenheim Museoko “Motion, Autos, Art, Architecture” erakusketa arrakastatsuarekin batera, hiriak beste bi ekitaldi hartuko ditu ekainean: Garaiko Autoen eta Auto Beterano eta Klasikoen eta Superkirol-automobilen Dotoreziaren Nazioarteko XIV. Lehiaketa eta Automobilgintza Kluben Nazioarteko I. Kongresua (C ICA), zeinak sektoreko erreferentzia izateko nahia daukan
Bilbon, automobilgintza klasikoaren mundua izango da datozen egunetako protagonista. Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok, Koldo Ortiz de Vallejuelo Automobil Klasikoen presidenteak eta Iñigo Olaizola Retro Móvileko zuzendariak gaurko prentsaurrekoan azaldu duten bezala, Guggenheim Museoko “Motion, Autos, Art, Architecture” erakusketa ospetsua aprobetxatuz, «Beste bi ekitaldi garrantzitsu ekarriko ditugu. Antolaketa-taldeari eta klub, babesle eta kolaboratzaileen babesari esker, gure esperientzia, erronka eta etorkizuneko planen balioa nabarmendu nahi dugu eta horiek partekatu».
«Beste elementu oso garrantzitsu bat kulturaren eta turismoaren oinarria da. Gaur, inoiz baino gehiago, eremu hau dinamizatu behar dugu, jarduera beste sektore guztietara zabaltzen baitu, eta, horrela, Bilbo eta inguru zoragarria automobilgintza klasikoaren zaleen erdigune bihurtzen badugu, gure gainerako ekoizpen-ehun guztia proiektatuko dugu nazioarteko mapan lekua egingo digun jarduera batekin, eta, aldi berean, irudi on bat sortu, nola edo hala une zirraragarriak ekarriko dizkigun irudi bat, alegia».
«Hori guztia dela eta, Bilboko Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu erakutsi digun sentsibilitate eta babesagatik, zeinak aukera eman digun Bilbo/Bizkaia/Euskadi 2.0 automobilgintza klasikoaren mapan kokatzeko, gizartearekiko konpromiso irmoarekin eta, inguru jasangarri batean industria, kultura, turismoa eta balio pertsonalak sustatuz».
DOTOREZIA NONAHI ARRIAGAN ETA AREATZAN
Hitzordu gehienak larunbatean izango dira, ekainaren 11n. Besteak beste, Garaiko Autoen eta Auto Beterano eta Klasikoen eta Superkirol-automobilen Dotoreziaren Nazioarteko XIV. Lehiaketa antolatuko da, non Arriaga Antzokian kalitate oneko antzinako 70 auto egongo diren ikusgai goizeko 10:00etatik aurrera. Lehiaketa 2002. urtetik antolatzen da, eta erreferentea izatera iritsi da automobilgintza klasikoaren zaleen artean. Madril, Salamanca eta Toledo hiriak egoitza gisa aukeratu ondoren, Bilbora iritsi da honako kategoria hauetako ibilgailurik dotoreena aurkitzeko: Garaikoa (1930. urtera arte), Beteranoa (1960. urtera arte), Klasikoak (1992. urtera arte), eta Superkirol-automobilak (irekia).
Aldi berean, Areatzako pasealekuan, Udaletxera bidean, zaleen ehuna kirol-auto eta auto klasiko jarriko dira ikusgai. Erakusketan, merkaturatu zituztenetik 50 urte bete dituzte Renault R-5 autoak ere bilduko dira. Hogeita hamar urte baino gehiagoko antzinatasuna duen auto batekin bertaratzen direnek doan aparkatu ahal izango dute bertan. Hori horrela, ibilgailuak ikusgai jarri nahi dituzten klub guztietako kideek parte hartu ahal izango dute.
HITZALDIAK BILBAÍNA SOZIETATEAN ETA DESFILEA KALE NAGUSITIK
Automobilgintza Kluben Nazioarteko I. Kongresua (CICA) Bilbaína Sozietatearen Areto Frantsesean antolatuko da. Arriagako eta Areatzako ekitaldiekin batera antolatuko da, eta hitzaldi eta konferentziez gozatzeko aukera izango dugu egun osoan zehar. Bilbaína Sozietatean, halaber, Dotorezia Lehiaketaren bazkaria antolatuko da, eta sariak banatuko zaizkie eguneko ibilgailu berezienei, epaimahaiaren irizpidearen arabera.
Arratsaldez, lehiaketako ibilgailuak eta erakusketako auto eta motor klasikoak batu egingo dira elkarrekin Kale Nagusitik desfilea egiteko. Modu antolatuan ekingo diote martxari 18:00etatik aurrera, eta Bilboko Suhiltzaile-etxeko unitate oso bereziak ikusi ahal izango ditugu, bai eta gaur egun geratzen den “azulito” delakoaren unitate bakarra ere.
BISITAK GALDAMES ETA ERANDIORA
Aipatutako guztiaz gain, ibilgailu klasikoen zaleentzako beste bi bisita gehituko ditugu. Ekainaren 10ean, ostirala, irteera bat antolatuko da Erandioko RETROMOBILE garaje-erakusketara. Bertan dago ACEren egoitza (Euskadiko Automobil Klasikoa). Irteera 20:00etarako aurreikusi da.
Amaitzeko, ekainaren 12an, igandea, goizeko 10:00etan emango zaie amaiera ekitaldiei, eta, horretarako, kontzentrazio bat egingo da Arriaga Antzokian, gero Rolls-Royce Museorantz joateko, Galdamesko Loizaga Dorrean.