Urriak 29
-
Duela hamahiru urte hasi zen Bilboko Udala Bilbao Ekintzaren bitartez ekimena sustatzen, eta horren helburua enpresei eta saltokiei beren epe luzerako ikuspegia hobetzen laguntzea eta enpresa-erabakiak hartzeko erraztasunak ematea da.
-
23 profesionalek beren ezagutza eta esperientzia ekarriko diete beste hainbat enpresei, beren estrategiak egonkortzen laguntzeko.
-
Orain arte 87 aholkularik eta 150 enpresa eta saltokik parte hartu duten Mentoring Bilbao programa ekonomia eta enplegua sortzeko hiriko apustu gisa finkatu da.
Gaur abiaraziko da Mentoring Bilbao programaren hamahirugarren edizioa. Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, abiarazi duen Mentoring Bilbao ekimenaren bidez enpresa eta saltokiei laguntza eman nahi zaie, gaitasunak, trebetasunak eta ahalmena hobetu dezaten, epe luzeko ikuspegia hobetu dezaten eta erabakiak modu errazagoan har ditzaten.
Guztira 70 proiektuk eskatu dute aholkularitza, eta horietatik burutuak izateko 23 proiektu aukeratu dira; beraz, inoiz baino eskari gehiago jaso dituen edizioa da.
Horrez gain, aurtengo 23 aholkularietatik hemezortzik errepikatu dute aholkulari izateko esperientzia; halaber, beste hiruk aholkuak jaso zituzten bere garaian Mentoring Bilbao ekimenaren esparruko profesionalen aldetik. Datuek, beraz, argi uzten dute programa hiribilduan finkatzen ari dela eta gero eta arrakasta handiagoa izaten ari dela.
ESPERIENTZIAN OINARRITZEN DEN IKASKETA
Datozen zortzi hilabeteetan, 23 mentorek eta beste hainbeste hartzailek topaketak eta bilerak egingo dituzte esperientziak, aholkuak eta informazioa partekatzeko. Topaketa horien helburua hartzaileen profesionalizazioa hobetzea da. Horretarako, esperientzian oinarrituriko ikasketa baliatu da, ideia berriak txertatu dira pixkanaka eta negozio-planak hedatzen lagundu dezakeen kontaktuen sare bat sortu da.
Hautatutako enpresek urtebete baino gehiagoko jarduera dute, eta askotariko sektoreetan egiten dute lan: zerbitzu profesionaletan, merkataritzan, ostalaritzan, turismoan, kultura-jardueretan edo teknologian, besteak beste.
Bilboko Udalak 2008an Mentoring Bilbao programa martxan jarri zuenetik (tresnak nazioartean lorturiko eraginaren ondorioz), 150 saltokik eta ETEk beren lehiakortasuna hobetu dute, ekimenean parte hartu duten 87 aholkulariren laguntzari esker.