Urtarrila 12
-
100.000 pertsonak baino gehiagok –bilbotar nahiz turista– gozatu dute Gabonetan Areatzako kaian eta Erripako kaian egin diren jarduerez. #BilbaoGabonak udal proiektua, zifra horiei esker, Gabonetako aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente gisa finkatu da.
-
Guztira 62.279 lagunek erabili dituzte izotz ekologikozko pista eta sei erreiko txirrista. 25.158 haurrek Gabonetako ametsen faktoriaz gozatu dute, eta Gabonart Artisautza Azokak 175.526 bisita jaso ditu.
Bilboko Udalaren #BilbaoGabonak proiektua aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente gisa finkatu da Gabonetan, eta parte-hartze arrakastatsua jaso du jarduera guztietan. Bai bilbotarrek, bai data hauetan bisitatu gaituztenek ondo hartu dute adin guztietako publikoei zuzendutako programazio hau.
Aurten ere, Areatza eta Erripako kaia #BilbaoGabonak programaren erdigune neuralgiko bilakatu dira; jarduera gehienak bertan egin dira, azaroaren 30etik urtarrilaren 7ra bitartean. 100.000 pertsona baino gehiago bildu dira espazio honetan, hiriko auzo guztietara jarduerak zabaltzen dituen bihotza. Izotz sintetikozko pistak bere 800 metro karratuak guztiz estalita izan ditu aurten. Izotz-pista eta sei erreiko txirrista material berritzaile, abangoardista eta jasangarriagoz eginda daude, eta aurten 36.732 eta 25.547 pertsona erakarri dituzte, hurrenez hurren: guztira 62.279 erabiltzaile izan dituzte.
Bestalde, Gabonetako Ametsen Faktoriak 450 metro karratuko karpa bat du. Erripako kaian kokatua dago eta bereziki haurrentzat diseinatutako jarduera piloa dauka. Guztira 25.158 ume hartu ditu.
Erripako kaian ere, hiriko tokiko komertzioen hogei bat etxolak gastronomiako, oparietako eta apainketako produkturik onenak eskaini dituzte. Gabonetako Azokak Gabonetako salmentak sustatu ditu, eta Gabonetan etorri diren bisitari eta turistei hiriaren eskaintza komertziala erakutsi die. Aire zabaleko gune ireki batean dagoenez, ezinezkoa da kalkulatzea zenbat jende etorri den. Batez ere arratsaldez gerturatu dira bisitariak, eta ia asteburu eta jaiegun guztietan.
Aurrez aurre, Areatzako kaian, Gabonart Artisautza Azoka hartu duen egitura handiak –edukiera mugatua izan duenak– zifra aipagarriak erregistratu ditu; guztira 175.526 bisitari izan ditu (aurreko edizioan baino 66.514 gehiago). Abenduaren 17a (igandea) egun bereziki aipagarria izan da, 19.638 bisitari hartu baititu guztira.
Zifra horiek, oro har, berretsi egiten dute Bilboko Udalak #BilbaoGabonak programaren alde egindako apustua, Gabonetako aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente gisa. Gogoan izan behar dugu ekimen hau azaroaren 29an hasi zela, hiri osoko argiak piztu aurretik, musika eta dantza ikuskizun batekin. Txikientzako instalazioak hurrengo egunean ireki ziren, azaroak 30, eta joan den igandera arte (urtarrilak 7) egon dira martxan.
SARE SOZIALAK: