Abenduak 4
-
Din dan don eta Alaken abesti ospetsuen melodiek bat egingo dute Zuhaitz Handiaren eta Argizko Tunelaren ikuskizunekin, hurrenez hurren, bihartik aurrera.
Beste bi abestik, elementu bakoitzeko bana, bat egingo dute bihartik aurrera, abenduak 5, Moyuako Zuhaitz Handian eta Casilda parkeko Argizko Tunelean egunero hiru emanalditan banatuta eskaintzen diren argi-, kolore- eta soinu-ikuskizunekin. Hain zuzen ere, horiek dira aurten urian jarritako Gabonetako argi-nobedaderik nabarmenenak. Guztira 1.500.000 led-argi baino zertxobait gehiago banatu dira uriko auzo guztietatik. Argiok urtarrilaren 6ra arte, igandea, egongo dira piztuta egunero, 18:00etatik 22:00etara.
Horiek horrela, tunelean Alaken abestia izango da entzungai egunero eskainiko diren hiru emanaldietan: 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean. Hator hator, It’s beginning to look a lot like Chritsmas (Michael Bublé) eta John Lennonen Happy Chritsmas abestiekin bat egingo du.
Bestalde, Moyuako Zuhaitz Handia Hator hator, El tamborilero eta Santa Claus is coming to town (Frank Sinatra) abestiekin girotu da eta, orain, gainera, Din Dan Don abestia ere entzungai izango du.
Kasu honetan, gogoratu emanaldiak arratsaldero eskainiko direla: 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan.
Bilboko Udalak urteak daramatza argiteria publikoan energia-efizientziaren alde egiten, bereziki, Gabonetako argiekin. Ildo horretatik, azpimarratzekoa da Udalak Gabonetan jartzen dituen argi eta apaingarri guztiak led motakoak direla.
REDES SOCIALES:
- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM | TIK TOK
- BILBAO EKINTZA: FACEBOOK | X | INSTAGRAM
- BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM
- BILBAO JAIAK: FACEBOOK | X | INSTAGRAM
- BILBAO TURISMO: FACEBOOK I X I INSTAGRAM
#BilbaoGabonak