Abenduak 9
-
2021-2022 aldirako Bilboko Enplegu Planaren lerro honekin bat egiten duten enpresek gehienez ere 9.000 euroko laguntzak jaso ahalko dituzte kontratu bakoitzeko. Dirulaguntzak 2021eko abenduaren 14tik 2021eko abenduaren 30era arte eskatu ahal izango dira plataforma honen bidez: www.bilbao.eus/pempleo.
-
Neurri horren bidez, batetik, tokiko enpresa-sarea suspertu nahi da, eta, bestetik, generoagatik, adinagatik edo COVID-19aren pandemiak eragindako krisiagatik lanpostu berri bat lortzeko zailtasunak dituzten pertsonek enpresetan enplegua lor dezaten sustatzea, besteak beste.
-
2021-2022 Bilboko Enplegu Planaren bidez, hiriaren susperraldi ekonomikoaren aldeko apustua egin nahi da, guztira 1.002 lanpostu berri sortuz, eta 12,1 milioi euroko aurrekontu-zuzkidurarekin.
Hiriko enpresa-ehuna suspertzeko eta zailtasun gehien dutenei enpresa pribatuan enplegua lortzea sustatzeko helburu bikoitzarekin, 2021-2022 Bilboko Enplegu Planak 724 lanpostu sortuko ditu esparru horretan, alegia, aurreko urtean baino 23 lanpostu gehiago.
2021-2022 aldirako Bilboko Enplegu Planaren lerro honekin bat egiten duten enpresek gehienez ere 9.000 euroko dirulaguntzak jaso ahalko dituzte kontratu bakoitzeko, betiere haien jarduera ekonomikoa Bilbon garatzen badute eta lantokia Bilbon badute.
Kontratatutako pertsonek langabezian egon behar dute, Lanbiden izena emanda eta Bilbon erroldatuta. Kontratazioak, gehienez ere, 2021eko abenduaren 31ra arte egin beharko dira, eta dirulaguntzak abenduaren 14tik 2021eko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira, plataforma honen bidez: www.bilbao.eus/pempleo.
Zehazki, enpresek honako dirulaguntza hauek eskuratu ahalko dituzte:
- 3.000 euroko gehieneko laguntza hiru hilabeteko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Laguntzaren amaierako zenbatekoak ezingo du kontratatutako pertsonaren soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen % 75 gainditu, kontratu-amaierako kalte-ordainak eta enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion kuota barne.
- 6.000 euroko gehieneko laguntza sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Era berean, laguntzaren amaierako zenbatekoak ezingo du kontratatutako pertsonaren soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen % 75 gainditu, kontratu-amaierako kalte-ordainak eta enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion kuota barne.
- Gehienez ere 9.000 euroko gehieneko laguntza sei hilabeteko edo hortik gorako lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, bereziki behartsuak diren honako talde hauetako pertsonak kontratatzen.
Enpresak ezingo du langile bera kontratatzeko beste dirulaguntza bat eskatu, aurreko deialdietan dagoeneko langile horri dagokion dirulaguntza jaso badu. Horrez gain, kontratazioen % 40 emakumeak kontratatzeko izan beharko dira.
BILBOKO ENPLEGU PLANA 2020-2021
2021-2022 Bilboko Enplegu Planaren bidez, hiriaren susperraldi ekonomikoaren aldeko apustua egin nahi da 1.002 lanpostu berri sortuz, eta 12,1 milioi euroko aurrekontu-zuzkidurarekin. Hau da, aurreko enplegu-planean baino 1,1 milioi euro gehiago.
Edizio honetarako zenbateko horretatik, Eusko Jaurlaritzak/Lanbidek 9,2 milioi euro jarriko ditu (2020ko 8,9 milioi euroen aldean), eta Bilboko Udalak 2,9 milioi (aurreko ekitaldian jarritako 2 milioi euroen aldean).
“Bilboko 2021-2022 Enplegu Plana” hirian ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko asmo handiko programa da, batez ere egoera zaurgarrian dauden eta enplegua lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboen artean.