Irailak 5
-
-
Bilboko Triatloiak distantzia olinpikoa berreskuratu du, eta Half distantzia proba puntuagarri gisa mantendu da Distantzia Ertain eta Luzeko Triatloiaren Ranking Nazionalean.
-
Datorren zapatuan, irailak 14, Bilbon paregabea den ekitaldiaren 13. edizioa egingo da, diziplina horretako kirolari onenekin, uriaren erdigunean. Bilboko Triatloia erreferentziako ekitaldia bihurtu da estatuan (2020an eta 2021ean Espainiako Txapelketa izan zen), eta atzerrian harrera handia izan du (2022an Europako Txapelketa izan zen). 13. edizio honetan, Half modalitatea puntuagarria da Distantzia Ertain eta Luzeko Triatloiaren Estatuko Rankingerako. Horregatik, trofeo horren alde borrokan ari diren Estatuko eta Euskadiko triatletarik onenetako batzuek gure Triatloian parte hartuko dute. Baina aipagarriena modalitate Olinpikoaren itzulera da, ibilbide erakargarria eta aurreko edizioetatik desberdina daukana.
Bilboko hirigunea eta itsasadarra izango dira protagonista nagusiak, igeriketako eta oinezko lasterketako segmentuetan. Eszenografia horretara uriko beste puntu enblematiko batzuk gehituko dira, eta horrek kirolarien, zaleen, bisitarien eta, oro har, herritarren arteko lotura handiagoa indartu dezake, publiko osoarentzat oso hurbileko ekitaldia izatea ahalbidetuz.
IRTEERAK
Irteerak 13:30etatik aurrera egingo dira, Ramon de la Sota kaitik, Bilboko Itsasmuseoaren parean. Txanda jarraituak egingo dira eta, lehenik, Half modalitateko kirolariak aterako dira uretara; ondoren, Aquabike modalitatekoak, eta, azkenik, modalitate olinpikokoak. 2.000 metroko joan-etorriko ibilbidea egingo dute modalitate luzeenetan eta 1.500 metrokoa olinpikoan; gero kaira itzuliko dira eta bizikletara aldatuko dira.
Bizikleta segmentua 83,2 km eta 45 km-ko bira bakarra da, hurrenez hurren, Bizkaiko lurralde historikoa erakargarrian zehar. Euskalduna zubitik irtengo da Bilbotik eta Bernaola tuneletarantz joko da, Asuarantz joateko. Puntu horretan, modalitate Olinpikoa Laukiz aldera joango da, Loiutik barrena, eta Butroen distantzia luzeekin bat egingo dute; Half eta Aquabike modalitateak Txorierritik jarraituko dute (BI-737 errepidean) eta Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu zeharkatuko dituzte; gero Morgako gaina igoko dute eta Fruiz eta Meñaka udalerrietan zehar jarraituko dute. Han, BI-631 errepidetik jarraituko dute Bakiotik Mungiara joateko, Larrauri auzoa zeharkatuko dute Markaida aldera joateko eta Maruri-Jatabera iritsiko dira. Puntu horretan, Mungiatik Gorlizera doan errepidearekin konektatu eta Gatikatik Urdulizerako BI-2124 errepiderantz joko dute, Butroetik igaroz. Urdulizko sarrerako biribilgunean, gune horretako modalitate guztiek elkarrekin, Unbeko gainera joateko irteera hartuko dute Akarlanda parkera iritsi arte, hortik EHUrantz joateko. Handik, Astrabuduara jaitsi beharko dute berriz ere Axpeko erriberara irteteko, Bilborako norabidean, eta berriz ere Euskalduna zubitik sartu beharko dute, trantsizio-eremura itzultzeko eta lasterketa-segmentura oinez irteteko.
Ibilbidean, azkar joan daitezkeen errodadore onentzako tarteak nabarmendu behar dira; gain bi dauzkate, zailtasun handirik ez daukatenak: Morgako gaina (4,1 km, % 5,5eko batez besteko maldarekin eta % 8,3ko gehieneko maldarekin) eta Unbe (7,4 km, % 2,5eko batez besteko maldarekin eta % 6,1eko gehieneko maldarekin).
Oinezko lasterketan, Bilbon ia 500 triatleta izango dira berriz ere. Parte-hartzaileak itsasadarraren pasealekuan zehar joango dira, Itsas Museoaren zabalgunetik Udaletxeko zubiraino, itsasadarraren alde bietatik. Joan den zapatuan, entrenamendu eguna egin ahal izan zen ibilbide horretan “eta parte-hartzaile guztiak bat zetozen esatean lasterketa bat leku hauetan egin ahal izatea dela proba honen erakargarritasunetako bat.”
SARIAK BANATZEA
Triatleten harrera Bilboko Itsasmuseumaren zabalgunean egingo da, barikuan, 17:30etik aurrera.Une horretan hasiko dira dortsalak eta opariak ematen; besteak beste, motxila bat, kamiseta klasikoa eta retro itxurako txirrindularitza-txano bat. Era berean, barikuan berritasun gehiago egongo dira eta hitzaldi teknikoak emango dituzte triatleta handi eta profesional bik, (Julen Díez entrenatzaileak eta Pablo Navarro nutrizionistak) 19:00etan Bilboko Itsasmuseumeko Auditoriumean, probaren inguruko informazioa emateko saio batekin batera.
Zapatuan, 09:30etik aurrera, idazkaritza teknikoa irekiko da berriz ere, dortsalak ematen, materiala biltzen eta boxak irekitzen jarraitzeko.
Gizonezkoetan, aurreikuspenen arabera, lehenengo txirrindularia 14:50ean (Olinpikoa) eta 15:45ean (Half modalitatea) itzuliko dira da bizikleta-ibilbidetik eta 15:20an eta 17:00etan iritsi daiteke helmugara. Emakumeen kasuan, lehenengo sailkatuak 15:30 eta 17:30 inguruan heltzea espero da.
Sariak 19:00etan banatuko dira.