Azaroak 17
-
2021eko edizioak eragin soziala izango duten 300 ekitaldi kultural baino gehiago izango ditu, batez ere Bilbon eta Bizkaian, Eskozian, Lisboan, Huelvan eta lehen aldiz Errioxan.
-
Ostiral gauean inaugurazio ekitaldia egingo da, 1.500 artista ingururen partaidetzarekin, Europa mailan kultur ekitaldi parte-hartzailerik garrantzitsuenetako bat izango da.
-
Hainbat hiri Bilboko ereduarekiko interesa pizten ari dira 2022rako, pandemiaren eragin sozialek eta bizimoduei eta portaera sozialari buruzko hausnarketa globalaren beharrak bultzatuta.
Fair Saturday, eragin soziala duen mugimendu kulturala, azaroaren 27an, larunbatean, egingo da berriro, Black Friday egunaren ostean. Pandemiak eragindako iazko online ospakizun osoaren ondoren, azaroko azken asteburuan gizartean eragina duten 300 kultur ekitaldi inguru izango dira Bilbon eta Bizkaian, baita nazioarteko beste hiri batzuetan ere.
Aurten ere, Bilbotar ideia hori Black Friday kontsumistaren kontrapuntu kulturala izango da. Fair Saturday fundazioak pentsatzen du “zentzugabeko deriba kontsumistaren eta materialistaren aurkako antidoto eraginkorrenetako bat kultura da, hain zuzen ere; hezkuntzari eta kulturari zenbat eta balio eta espazio handiagoa eman, orduan eta gaitasun handiagoa izango dugu portaerak eta oro har, bizimodu arduratsuagoak eta iraunkorragoak aukeratzeko”.
Horregatik, 2014tik, fundazioa kulturaren eta enpatia sozialaren inguruan egun bat sortzeko lanean ari da. Dinamika sinplea da: jaialdi parte-hartzaile honekin bat egiten duten kultura-erakunde guztiek beren ekitaldiaren bidez beren lana aintzatesteko kausa sozial bat aukeratzen dute, beren mezua proiektatzen lagunduz eta sortutako funtsetatik – badaude – eurek erabakitzen duten zatia bideratuz. Fundazioak azpimarratzen du “kulturak balioa sortzen du eta balio hori gizarteak aitortu behar du sarreren edo dohainen bidez; ondoren, artista eta erakunde bakoitzak bere zati bat gizarte-helburuetarako erabiliko du”.
Zehazki, Bilbon eta Bizkaian, programak 100 ekitaldi baino gehiago izango ditu, hainbat lekutan banatuta. Edizio honetan kontzertu, erakustaldi, antzezlan, performance eta poesiaz gozatu ahal izango da berriro, aldi berean proiektu sozial ezberdinak ezagutu eta laguntzeko aukera izanik.
Aurten berrikuntza batzuk izango dira, esate baterako, “Metro Akustikoa”ren lehen edizioa, non artista ezberdinek kontzertu akustiko txikiak eskainiko dituzten Metro Bilbaoko geltokietan; edo hitzaldi inspiratzaileak ETS edo Mäbu bezalako artista ezagunen eskutik, non gazteekin partekatuko dituzten beren esperientzia pertsonalen bidez mundu artistikoari buruzko gogoetak; edo koral tradizionalak beren komunitateetan kontzertuak interpretatzen.
Nahiz eta nazioartean, pandemiak eragindako zailtasunaz, Fair Saturday ospatuko da ofizialki Huelvan, Lisboan eta Eskozia osoan, St. Andrew ‘s, 2018tik gertatzen ari den bezala. Eta lehen aldiz, autonomia erkidego bat gehituko da, Errioxa kasua, non 30 ekitaldi inguru izango diren, batez ere Logroñon. Nazioartean dagoen ezegonkortasunak eta toki batzuetan dauden zenbait neurri murriztaileek, zenbait hiri parte-hartzailek Fair Saturday 2022ra arte atzeratzea eragin dute.
Etorkizunean, Fair Saturday mugimenduak nazioartean hazten jarraitu nahi du urratsez urrats. Azken hilabeteetan, pandemiaren ondorioek, gure bizimodu eta kontsumoari buruzko hausnarketa globalaren beharrak eta zubiak eraikitzeko beharrak eraginda, hainbat hirik interesa agertu dute bilbotar kontzeptuaren inguruan eta elkarrizketak irekita daude horietako batzuekin. Aldi berean, Bilbo eta Bizkaia osoarekiko konpromisoak hazten jarraituko du urtez urte, kulturaren eta gizarte-proiektuen inguruan egun desberdin bat sortzeko asmoarekin, proiektuarekin bat egin nahi duten beste lurralde batzuekin zubiak eraikiz.
Ekitaldien programazio osoa azaroaren 27an, larunbata, izango da eskuragarri festival.fairsaturday.org webgunean.
“FAIR SATURDAY 2021 INAUGURAZIO EKITALDIA” BUELTAN DA
Halaber, pandemiak 2021ean eragindako hutsunearen ondoren, azaroaren 26an, ostirala, 20:00etan, “Fair Saturday inaugurazio ekitaldia” egingo da Bilbao Arenan. Fair Saturday 2021 inaugurazio ekitaldiak banderakada emango die hurrengo egunean izango diren ekitaldi guztiei. Aurreko edizioetan bezala, Royal Albert Hall- última noche de los proms-en inspiratutako lehen mailako ekoizpen musikal eta ikus-entzunezkoa izango da, musikaren inguruko ospakizun kolektiboa, kulturatik abiatutako topagune bat, Bilboko eta Bizkaia osoko dozenaka erakunde eta ehunka artista bilduko dituen hitzordu bat.
Fair Saturday inaugurazio-ekitaldiaren berezitasun handienetako bat izaera parte-hartzailea eta komunitarioa da. Artista mosaiko handi batek gorputz eszeniko zirraragarria osatuko du Bilboko Orkestra Sinfonikoaren inguruan. Zehazki, 5 agertokiko abesbatza nagusik, Bizkaia osoko 20 abesbatzak, 7 haur-abesbatzak, 4 dantza-taldek, 2 gazte-orkestrak, 5 ikastetxek, bakarlariek eta Mäbu, Idoia edo En Tol Sarmiento artista gonbidatuek osatuko dute. Guztira 1.500 pertsona inguru arituko dira eszenatokian, estilo desberdinetako musika-kantu nabarmenak interpretatzen, modu berezi eta benetan berezian.
Ildo horretan, beharrezkoa da pandemia-garai honetan gogoeta egitea emozioak modu kolektiboan sortu eta partekatzearen garrantziaz, gizarte osasuntsu bat mantentzeko eta horrez gain, osasun aldetik babesteko eta beharrezkoak diren prebentzio-neurri handienak betetzeko. Zalantzarik gabe, oinarrizko kultura-elkarteen ehuna funtsezkoa da animoak berreskuratzeko eta gizarte-harremanak eta beren komunitateen integrazioa sustatzeko. Hori guztiagatik, Fair Saturday inaugurazio-ekitaldiak bere lana nabarmendu nahi du, hazkundeari ekarpena egin eta musikaren bidez topagune izan.
Inaugurazio ekitaldia antolatzeko, Fair Saturday fundazioak urtebeteko lana egin behar du, bai maila artistikoan, bai ikus-entzunezko produkzioan, bai logistikoan. Europako kultura-ekitaldi parte-hartzailerik handienetako eta konplexuenetako bat da. Ekitaldiak 50.000 € inguruko caché sortuko ditu parte hartzen duten kultura-erakunde guztientzat. Gainera, beste urte batzuetan bezala, bertaratuen % 10 kalteberatasun sozialeko egoeran izango da. Eta superabita egonez gero, Barreras Invisibles programari eskainiko zaio; hau da, baztertuta geratzeko arriskuan dauden haurrentzako kultura-mezenasgoaren programari, Bilboko fundazioak sustatua.
2018an sortu zenetik, eta bi ediziotan soilik, Fair Saturday inaugurazio ekitaldia hazi egin da, musikaren inguruko ekitaldi berezi eta topagune gisa kokatuz. Aurtengo inaugurazio ekitaldian Bilboko hainbat tokitako eta Bizkaiko 20 herri baino gehiagotako hainbat erakunde izango dira eszenatokian. lait motiv bezala, emozio positiboak partekatuko dira musikaren bidez etengabeko sorpresekin ikuskizunaren bi ordu baino gehiagoko iraupenean zehar.
Fair Saturday 2021 inaugurazio ekitaldia 20:00etan hasiko da Bilbao Arenan eta 22:30ak arte iraungo du. Sarrerak salgai daude www.eventoinaugural.org webgunean.