Apirilak 25
-
Hiru hilabetetan zehar, prESStatzen programaren bigarren edizioa garatu da, ekonomia sozial eta solidarioari buruzko enpresa-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko prestakuntza- eta laguntza-programa.
Gaur asteartea, apirilak 25, 11:00etan, Harrobia Ikastolan, prESStatzen programaren bigarren edizioari amaiera eman zaio Demo Day ekitaldiarekin, non aurtengo hamabi proiektu parte-hartzaileen bilakaera ikusi ahal izan den.
prESStatzen ekimena Ekonopolo proiektuaren baitan kokatzen da, San Frantzisko auzoko Harrobi Plazan, eta proiektu kolektibo bati ekin nahi dioten pertsonei, jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta ekonomia sozial eta solidarioko ereduetara igaro nahi duten enpresei zuzendutako prestakuntza- eta laguntza-programa bat da.
Proiektuek hartzen dituzten sektoreei dagokienez, askotarikoak izan dira: elikaduraren sektorean xahutzea saihesteko proiektuak, mugikortasun jasangarria, ikuspegi sozialeko komunikazioa eta osasun inklusiboa. Era berean, nabarmentzekoak dira hezkuntzarekin eta esku-hartze sozialarekin, kultura-industria sortzailearekin, moda iraunkorrarekin eta pedagogiarekin lotutako proiektuak. Azkenik, profil profesional desberdinak dituzten emakumeentzako laguntza-sare bat sortzeko bi ekimen egin dira, modu horretan, gizartea eraldatzeko proiektuak egiteko eta lehen sektoretik landa-komunitatea indartzeko.