Martxoak 7
-
fDi Intelligence aldizkariak, Financial Times taldearen baitan dagoenak, Bilbo hautatu du 367 europar hiriren artean, hiriaren sendotasun ekonomikoa, enpresa-ehuna eta gaitasun finantzarioa direla eta. Azken rankingaren arabera, Bilbok Europako hiri erakargarrien top 10ean jarraitzen du.
-
Financial Times nazioarteko liderra da informazio ekonomikoari dagokionez eta bere aintzatespenak kalitate-zigilu bat dira horiek jasotzen dituzten hirientzat.
Bilbo tamaina ertaineko Europako zortzigarren hiririk onena da atzerriko inbertsio zuzena erakartzen, Financial Times argitaletxe ospetsuaren fDi Intelligence aldizkariaren arabera. Gure hiriak martxoan jasoko du saria MIPIM-en, Frantziako Cannes hirian egingo den munduko erreferentziako Higiezinen Azoka.
fDi Intelligence aldizkariak argitaratutako “European Cities and Regions of the Future 2022-2023” sailkapenaren edizio honetan, kuantitatiboki eta kualitatiboki balioetsi dute Bilbo Europako beste 367 hiriren artean. Sailkapena egiteko, Europako hainbat eskualde eta hiritako sendotasun ekonomikoa, enpresa-ehuna eta gaitasun finantzarioak aztertzen dituzte.
BILBAO TOP 10-EAN
Datu garrantzitsu gisa, nabarmendu behar da Bilbo dela rankingean dagoen Estatuko tamaina ertaineko hiri bakarra. Ranking honen azken emaitzek agerian uzten dute hiribildua Europako hiri garrantzitsuenen artean dagoela negozio-aukerak sortzeko orduan eta Bilboren lidergoa erakusten du inbertsioa erakartzeko eta talentua atxikitzeko politiken garapenari dagokionez.
Gainera, Bilboko Udala hiriaren nazioarteko proiekzioa bultzatzeko, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko azken urteotan egiten ari den lana azpimarratzen dute. Udaleko arduradunentzat, “Europako hiririk erakargarrienetako top 10ean jarraitzea suposatzen du”.
Oraingoan, lehenengo postua Lituaniako hiriburuak eskuratu du, Vilniusek, bigarrena Ipar Irlandako hirburuak, Belfastek eta top-3 Portugalgo Porto hiriak amaitu du. Tamaina ertaineko hiritzat hartzen dira 200.000 eta 500.000 biztanle arteko hiriak.
BILBO, HIRI NABARMENA FINANCIAL TIMES-EN ARABERA
Financial Times taldea 2016. urtean hasi zen Bilbori aintzatespenak egiten. Hain zuzen ere, 2016an, hiribilduak bi sari jaso zituen “fDi Strategy Awards” sarietan: “Smart City” eta “Education Cluster” kategorietan, hiri-adimendunaren ereduan aurrera egiteko eta ezagutzan oinarritutako garapena sustatzeko egindako apustuari esker.
Financial Times-eko talde ospetsuko argitalpena, Atzerriko Inbertsio Zuzenaren mundu mailako fluxuak eta joerak aztertzen dituen nazioarteko aldizkaririk garrantzitsuena da. Financial Times nazioarteko liderra da informazio ekonomikoan, eta bere aintzatespenak kalitatezko zigilua dira jasotzen duten hirientzat.
fDi Intelligence-ko Webgune ofizialaren esteka:
https://www.fdiintelligence.com/article/80707
Saikapenaren PDFko esteka:
https://www.fdiintelligence.com/content/download/80712/2625526/file/FDI_170222%20ECOF.pdf