Azaroak 18
Hastear da Bilbao Bizkaia Design Week-en ediziorik birtualena, sormen-industrien sektorearen Euskadiko Topaketarik garrantzitsuena.
Bihar, ostegunean, azaroaren 19an, Xabier Ochandiano, Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Bilboko Udalaren Zinegotzia, eta Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko Sailaren Foru Diputatua, Bilbao Bizkaia Design Week 2020 (BBDW20) astearen seigarren edizioaren izango dira irekitzeko ekitaldiaren buru. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, sormen- industriaren sektoreko enpresen Euskadiko topaketarik handiena izango da. Azaroaren 19tik 26ra bitartean, berrogeita hamar jarduera inguru egingo dira guztira, besteak beste, erakusketak, solasaldiak, bisitak, jaialdiak eta hitzaldiak.
Aurtengo edizioaren izenburua honako hau izango da: “Enpatia. Aldatzen den mundu bat birdiseinatzea”, eta gaur arte antolatu den ediziorik birtualena izango da, diseinuaren astea koherentea izan dadin egungo testuinguruarekiko. Modu horretan, pandemiak sektorean eragindako inpaktuaren gaineko hausnarketa bat planteatuko da, bai eta sormen-industriek etorkizunean izan beharko duten eginkizunari buruzkoa ere.