INNOLAB Bilbaok egoitza berri bat du Zabalgune Eraikinean eta Tecnalia eta Inkolan ekimenera batu dira

Otsailak 23

  • Bilboko Udalak sustatutako berrikuntza irekiko plataformaren datorren urteetarako Plan Estrategikoa aurkeztu da bazkideen aurrean. Lanean arituko dira bai digitalizatu gabeko eremuetan goi teknologia ezartzeko baita Deep Tech teknologia prototipoetan ere; eta zientziaren eta teknologiaren esparruko emakumeen talentua ikusaraziko da.

  • INKOLAN taldea eta Tecnalia ikerketa aplikatuko zentroa, INNOLAB Bilbao ekimenera batu dira.

  • INNOLAB Bilbao lanean arituko da bere egoitza berrian: Zabalgune Eraikinean.

  • BBK FundazioaIberdrolaMondragon KorporazioaIMQ TaldeaDeustuko UibertsitateaBCAM (Basque Center for Applied Mathematics) eta EL CORREO dira plataformarekin duten konpromisoa berritu duten erakundeak, teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustu argia egin dute.

Ekitaldia Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak zuzendu du. Alkatearen hitzetan, “INNOLAB Bilbao funtsezko pieza da gure enpresei eta profesionalei teknologiaren bidez lehiatzeko abantailak lortzen laguntzeko. Udalean proiektu aitzindarietan parte hartzen ari gara, hala nola Bilbao Zero2, Bilbo berrikuntzarako living lab bihurtzeko, eta, horretarako, beharrezkoa da adituen eskutik joatea”. Era berean, INNOLAB osatzen duten erakundeetako ordezkariek —BBK FundazioaIberdrolaMondragon KorporazioaIMQ TaldeaDeustuko UibertsitateaBCAM (Basque Center for Applied Mathematics) eta EL CORREO— plataformarekin duten konpromisoa berritu dute, eta teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustu argia egin dute.

INNOLAB Bilbao Bilboko Udalak sustatutako berrikuntza irekiko plataforma da eta egoitza berria du Zabalgune Eraikinean. Gaur datorren urteetarako Plan Estrategikoa aurkeztu da. Planaren ildo nagusiak dira Deep Tech teknologia prototipoak eta emakume adituen eskutik teknologia aukera berriak identifikatzea “LEADERS IN TECH” ekimenaren bidez.

2016an abian jarri zen, eta ordutik 130 jarduera baino gehiago garatu ditu teknologiaren joera eta aukera berrien inguruan. Besteak beste honako hauek nabarmendu dira: adimen artifiziala, Big Data, Blockchain edo konputazio kuantikoa. Gainera, berrikuntza irekiko proiektuak egin dira hainbat sektoretan, hala nola elikaduran, ingurunean, energian, mugikortasunean eta logistikan edo erakuntzan, klusterrekin eta beste sektore eragile batzuekin.

INNOLAB 60 startup baino gehiagok osatzen dute, eta berrikuntza sustatzeko giltzarria izan dira. Horren adibide dira erakundeek eta startupek parte-hartu duten eta merkatuan aplika daitezkeen teknologia prototipoen proiektuak: Blockchain Iberdrolarekin araudia betetzeko, konputazio kuantikoa Kutxabankekin inbertsio zorroak kudeatzeko edo Big Data eta estatistika aurreratua Bilbao Basket kirol arloan kudeatzeko, besteak beste.

Gainera, ongi etorriak izan ziren Inkolan (zerbitzu publikoen azpiegituren informazio digitala eta bateratua ematen duten Espainiako zerbitzu publikoen operadore handi gehienek osatutako taldea) eta Tecnalia (ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroa). Orain, INNOLAB Bilbao ekimenaren parte izango dira eta berrikuntza irekiko enpresa ekimenak bultzatuko dituzte, ezagutza eta teknologia partekatzearen bidez.

INNOLAB BILBAO

INNOLAB Bilbao berrikuntza irekiko plataforma da. Talentuak, teknologiak eta industriak bat egiten dute enpresen erronketarako irtenbide digitalak garatzeko, eta euskal gizartean berrikuntza teknologikoa eta enpresen eta industriaren digitalizazio jarduerak bultzatzen dira.

2016an sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da eta Bilboko Udalak bultzatutako lankidetza publiko-pribatu baten emaitza. Hainbat arlotako bazkideak eta laguntzaileak biltzen ditu, hala nola BBK, Iberdrola, Mondragon korporazioa, IMQ, Deustuko Uibertsitatea, BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) eta EL CORREO, Inkolan eta Tecnalia.