Bilboko Bizilabeko gazteak zientziaren eta teknologiaren emakume profesionalekin batu dira parekoen topaketa ekimenean

Martxoak 20

  • Emakume profesionalek beren lan-jardunean dituzten erronkez hitz egin diete  Zabalgune Eraikinean bildu diren 80 gazteei eta, gazteek Bizilaben lantzen ari diren STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) proiektuez hitz egin diete 19 emakume profesionalei.

  • Zientziaren eta teknologiaren munduko emakumezko erreferenteak gazteei hurbiltzeko beste urrats bat egin nahi izan da.

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek sustatutako Bizilabe ekimenaren baitan Bilboko Zabalgune Eraikinean egin den Parekoen Topaketa ekimenean zientziaren eta teknologiaren eremu profesionaleko Bilboko 19 emakumek eta Bizilabe programako 10-16 urte bitarteko 80 gazteek batzuk eta besteek eskuartean dituzten proiektuez jardun dira.

Mahai bakoitzean zientzialari bana eta gazte talde bat egon dira. Lehenik, emakume profesionalak bere burua aurkeztu eta egiten duen lanaren berri eman die gazteei eta, ostean, gazteek Bizilabe programan egiten ari diren proiektuaren berri eman diote profesionalari. Ideiak elkar trukatuta, zientzialariak zenbait iradokizun eta aholku eman dizkie gazteei eta, gazteek zientzialariari galderak eginez, bere jarduna gehiago ezagutzeko aukera izan dute.

Segidan, mahaiez mahai mugitu dira zientzialariak, ideia elkartrukea mahai bakoitzean errepikatuz. Ekimen honi esker, gazteek lehen eskutik ezagutzen dute zientziaren eta teknologiaren eremuko profesionalen lana, eremu horietako emakumezkoak ikusarazten da eta gazteek esku artean dituzten proiektuak garatzeko aholkuak jasotzen dituzte.

Parekoen topaketa Bilbon egiten den 3. aldia daBizilabe Bilbao 2017an martxan jarri zen eskolaz kanpoko jarduera da eta gazteek zientzia eta teknologia lantzen dute bertan. Arlo horiekiko interesa pizteko orduan, eragin handia dute aisialdian egiten diren ekintzek. Ondorioz, oso garrantzitsua da Bilboko erakunde desberdinen arteko saretzea (instituzio eta erakundeak, ikastetxeak, enpresak, familiak…) eta saretze horren emaitza da, besteak beste, “Parekoen Topaketa”.

Parekoen Topaketan parte hartu duten ikertzaileak:

  • Elena Alberdi Alfonso (UPV/EHU eta Achúcarro Basque Center for Neuroscience)
  • Cristina Galán (BCAM Basque Center For Applied Mathematics)
  • Isabel Barriocanal Benito (Ingeteam)
  • Leire Gómez (Formula Student Bizkaia)
  • Alazne Rodríguez (HPD Engineering -Grupo Veolia- Water Technologies)
  • Pilar Pareja (ETS Euskal Trenbide Sarea)
  • Adhara Gaminde (Achúcarro Basque Center for Neuroscience)
  • Arantza Muguruza Montero(UPV/EHU eta Bizilabe)
  • Irati Díez Virto (Bizilabe)
  • Amaia Leunda Esnaola (Proiektu pertsonala)
  • Maialen Martínez Preciado (Achúcarro Basque Center for Neuroscience)
  • María Torrecilla Sesma (UPV/EHU – IIS Biobizkaia)
  • Noelia Andollo Victoriano (UPV/EHU – IIS Biobizkaia)
  • Alazne Bergüices Herrero (Proiektu pertsonala)
  • Maialen García Sarasa (VICOMTECH)
  • Beatriz Chávarri (IDOM)
  • Sofia Ruiz de Gauna (UPV/EHU)
  • Inmaculada Hernáez (UPV/EHU)
  • Itziar Casado O’Mara (UPV/EHU)

Informazio gehiagorakohttps://bizilabe.elhuyar.eus/eu?set_language=eu