Maiatzak 4
-
Asteazkeneko, maiatzak 5, arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta ekainaren 30era arte, herritarrek www.bonobilbao.eus webgunearen bitartez eskuratu ahal izango dituzte udalak kaleratu dituen 64.000 bonu baino gehiago. Hain zuzen ere, MERKATARITZAn kontsumitzeko kaleratu dira, eta milioi bat euroko inbertsioa egin da.
-
Kanpaina berriak berritasun ugari ekarri ditu: aurrekontu handiagoa, bonu gehiago, saltoki berriak (ile-apaindegiak, estetika, masajeak, argazkigintza, garbitegiak eta gimnasioak) eta bonuen ehuneko bat teknologia berrietara ohituta ez dauden 65 urtetik gorako pertsonei gordetzea, establezimenduetan bertan erosi ditzaten.
-
Oraingoan ere, bonu bakoitzak 30 euroko balioa izango du, eta udalak horren erdiaren ekarpena egingo du.
Bihar, asteazkena eta maiatzak 5, Bilboko Udalak www.bonobilbao.eus webgunea aktibatuko du arratsaldeko 16:00etatik aurrera, herritarrek merkataritzako bonuak eskuratu ditzaten.
Guztira, 64.115 bonu kaleratuko dira, hasierako kanpainan merkaturatu ziren 48.000 bonuen aldean. Udalak milioi bat euro inbertitu ditu, eta kanpainak 4,4 milioi euroko negozio-bolumena ekarriko dio hiriari.
Gogoan izango duzuenez, Bilbao Aurrera 2021 Planeko neurri garrantzitsuenetako bat da, zeinak 15 milioi euro baino gehiago dituen. Gainera, udal-ordezkaritza duten talde politiko guztiekin adostu den plana da, eta pandemiako sektorerik kaltetuenak babestea du xede.
Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok argi azaldu du: «Ekimen aitzindari horretan Bilboko Bonuek aurreko ekitaldian izandako arrakastaren ondoren, udalak berriz ere ekin dio ekimenari, baina merkataritzari bakarrik zuzendutako kanpaina batean eta BERRITASUN UGARIrekin».
Aurrekontua handiagoa izateaz gain eta bonu gehiago kaleratzeaz gain, bonuen balioa 30 eurokoa izango da berriz ere, eta udalak zenbatekoaren erdiaren ekarpena egingo du. (15 € udalak eta 15 € herritarrek). Web-plataforma berean eskuratuko dira (www.bonobilbao.eus), bai eta sarrerak saltzeko Kutxabanken kutxazainetan ere. Lehen aipatu dugun bezala, eskuratzeko aldia maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da (edo agortu arte). Laburragoa izango da udaberriko kanpainan erabili daitezen.
65 URTETIK GORAKOENTZAKO BONUAK
Horrez gain, arrakala digitalari aurre egiteko asmoz, zinegotziak aurreratu du teknologia berrietara ohituta ez dauden 65 urtetik gorako ADINEKOENTZAT bonu batzuk gordeko direla erosketa egin nahi duten saltokietan bertan eskuratu eta trukatzeko (agortu arte). horretarako, NANa aurkeztu beharko dute, eta kreditu-txartelarekin edo eskudirutan ordaindu.
Bestalde, orain beste epigrafe batzuk gehitu dira aurretik atxikita zeuden establezimenduez gain, hala nola irudi pertsonaleko zerbitzuak (ile-apaindegia, estetika, masajeak…), argazkigintza, garbitegia eta gimnasioak. Bilboko bonuekin bat egin duten hiriko saltokien kopurua ia 1.200 da, eta aurreko kanpainako kopurua gainditzea aurreikusten da.
NAN bakoitzarekin eskuratu ahal izango diren bonuen kopuruari dagokionez, 5 eskuratu ahal izango dira (aurreko kanpainan, gehienez ere, 20 bonu eskuratu zitezkeen merkataritza, kultura, ostalaritza eta turismoko lau faseetarako, azken fasea aktibatzeke badago ere). Erosketa-tiket bakoitzeko, gehienez ere, 4 bonu erabili ahal izango dira. Gogoan izango duzuenez, erabiltzaileak bonuaren QR kodea aurkeztu beharko du erosketa egiterakoan edo, bestela, inprimatuta aurkeztu. Bilboko Bonuak, halaber, bateragarriak eta pilagarriak dira beste administrazio batzuek abiarazitako edozein kanpainarekin.
Establezimenduei dagokienez, 150 bonura arteko muga dute. Xabier Ochandianok zehaztu duenez, hauxe da Bilboko Udalaren helburua: «Hirian zuzenean kontsumitzea sustatzea, pandemian kalte handiena pairatu duten sektoreei laguntzeko. Horretarako, berariazko banaketa egingo da barrutietan, auzo guztietan eta hurbileko saltoki guztietan eragina izan dezan. Sektorerik kaltetuenei eman nahi diegu laguntza, alboan gaituztela sentitu dezaten, eta, horretarako, ahal ditugun baliabide guztiak aktibatuko ditugu».
#BONOSBILBAO
#BILBAOAURRERA