Urriak 6
-
Kanpainaren helburua da Bilbo udalerriko tabernetan, jatetxeetan eta gaueko aisialdian kontsumo arduratsua sustatzea eta horren gainean kontzientziatzea, egungo osasun-neurri prebentiboak betetzen direla bermatzeko.
-
Herritarrei mezua helarazteko asmoz, iragarkiak jarriko dira komunikabideetan eta sare sozialetan; ostalaritza-lokaletan 20.000 display/idulki jarriko dira ikusgai kanpainaren mezuarekin eta 150.000 ezpainzapitako entregatuko dira.
Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia, eta Héctor Sánchezek, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko gerentea, gaur bertan aurkeztu dute #BilboZainduZaitez – #BilbaoCuídate kanpaina.
Bizimodu soziala berreskuratzen ari garen eta neurriak arintzen ari diren une honetan, komeni da herritarrei eta ostalariei gogoraraztea gure burua zaintzen jarraitu behar dugula, pandemiaren aurretik egiten genuen bezala gozatzen jarraitu ahal izateko.
Hori dela eta, urriaren 8an #BilbaoCuídate – #BilboZainduzaitez kanpaina hasiko da. Kanpainaren helburua da Bilbo udalerriko tabernetan, jatetxeetan eta gaueko aisialdian kontsumo arduratsua sustatzea eta horren gainean kontzientziatzea, egungo osasun neurri prebentiboak betetzen direla bermatzeko.
Bizkaiko Ostalarien Elkarteak eta Bilboko Udalak batera sustatutako ekimen hau LEGIT enpresak garatu du, tokiko ekintzaile hauek osatzen dutena: Pablo Sánchez, Gabriel Ramos, Iván Gonzalez eta Héctor Andrés. Sinergia horri esker Bilboko gizartearen segmentu guztiak integratu dira, zeinak oso ohitura sustraituak dituen; izan ere, ostalaritza funtsezko elementua da gizartearen nortasunari eta bizipenei dagokienez.
Kanpainak hiru ildo izango ditu eta keinu bat egingo digu ostalaritzaz gozatzen dugunoi: familiari, lagunei eta momentu onei.
- Familia: Taberna edo jatetxeetan senideekin egotearen eta haiekin une txikiez eta familia-ospakizunez gozatzearen sentimendua nabarmentzen du ildo honek.
- Lagunak: Ildo honetan kuadrillek edo lagun-taldeek hiribilduko tabernetan, jatetxeetan eta gaueko aisialdian izaten dituzten elkartzeak azpimarratzen dira.
- Gure ostalaritza-lokaletan bizitako momentu onak eta oraindik ere etortzear daudenak.
Guztion lana da horiek mantentzea eta horiekin gozatzen jarraitzea.
Kanpaina Bilbon egingo da eta bilbotarrei eta Bizkaitik nahiz beste toki batzuetatik bisitatzen gaituzten pertsonei zuzenduta dago. Mezu hori ahalik eta herritar gehienei helarazteko asmoz, hainbat modutan hedatuko da kanpaina, modu fisikoan nahiz digitalean:
- Bideo-iragarkiak eta irrati bidezko iragarkiak zabalduko dira komunikabideetan, Youtuben eta sare sozialetan.
- 20.000 display/idulki jarriko dira, segmentu bakoitzari zuzendutako mezuekin, lokaletako barretan eta mahaietan.
- Erabilera bakarreko 150.000 ezpainzapitako, paper birziklatuarekin egindakoak, entregatuko dira kontsumitzaileentzako opari gisa.
Kanpainako elementu fisiko horiek elkarteko kide diren ostalaritzako establezimendu guztien artean banatuko dira, eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen egoitzan ere eskuragarri egongo dira ekimenarekin bat egin nahi duten elkartekide ez diren lokalentzat.
Kanpainak bi hilabeteko iraupena izango du.
Bilbao cuídate, cuídanos, cuídalos.
Zaindu (itzazu), zaindu (gaitzazu)