“Sortzearen Abentura” ekimenaren ediziorik digitalenean, kultura ekintzailea eta balioen gutuna ezagutzea sustatu dira Bilboko ikasleen artean

Maiatzak 18

  • Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano eta Herritarren Arretako eta Partaidetzako Saileko zinegotzia den Oihane Agirregoitia gaur goizean egon dira ekimenaren laugarren edizioko azken ekitaldian. Programaren bitartez, hain zuzen ere, kultura ekintzailea sustatu nahi izan dute hiriko gazteen artean.

  • Ekitaldia Zabalguneko eraikinean antolatu da, eta ikasleek taldeka lan egin dute Bilboko balioen gutuna gazteei hurbiltzeko eta ezagutzera emateko erronkarako irtenbideak diseinatzen.

  • Azken hilabeteetan “Sortzearen Abentura”ekimenaren 2020/ 2021eko edizioa Bilboko zortzi ikastetxetan garatu da ekintzailetzaren, sormenaren eta taldean lan egitearen balioa sustatzeko, beste gaitasun batzuen artean

Zabalguneko eraikinak gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko Sortzearen Abentura” programaren laugarren edizioaren azken saioa hartu du gaur goizean.

Bilboko Udalak bultzatu du programa Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez. Amaiera-ekitaldi horretan bildu dira ekimenean parte hartu duten ikastetxeetako ikasleak eta Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano zein Herritarren Arretako eta Partaidetzako Saileko zinegotzia den Oihane Agirregoitia.

Proiektua pandemiak ekarri digun gaur egungo egoerara egokitzeko asmoz, aurtengo edizioa aurrekoak baino digitalagoa izan da, eta online plataformak eta tresnak erabiltzeko metodologia egokitu da. Azken ekitaldi horretan, ikasleek formatu mistoak aurkeztu dituzten irtenbidea. Hori horrela, ikastetxeetako ordezkari batzuek aurrez aurre parte hartu duten arren, gainerako ikasleek streaming bitartez ikusi dute ekitaldia

EKINTZAILETZA GAZTEEN ARTEAN BULTZATZEA

“Sortzearen Abentura” ekimenaren xede nagusia espiritu ekintzailea sustatzea da, baina 14 eta 16 urte bitarteko gazteen artean esperientzia praktikoa oinarri artuta. Gazteek ekintzailetzari lotutako oinarrizko kontzeptu eta balioak barneratzea lortu nahi da, besteak beste, sormena, taldean lan egitea, arazoak konpontzea, komunikazioa, benetako inguru batean inplikatzea, garapen pertsonala eta autoezagutza, sormen-gaitasuna eta jarrera ekintzailea.

Horretarako, benetako erronka zehatzei erantzuteko irtenbideak diseinatzeko proposamena egin die ekimeneko ikasle parte-hartzaileei. Hauxe izan da aurtengo edizioko erronka: Bilboko balioen agiria gazteei hurbiltzea eta ezagutzera ematea, gutuna zabaltzen lagunduko duen eta jendea ekimenarekin bat egitera animatuko duen estrategia baten bitartez.

“Sortzearen Abentura” bi fasetan gauzatu da. Lehenengoa, hain zuzen ere, ikastetxeetan bertan landu da azken hilabeteetan , irakasleen inplikazioarekin. Haiek ere prestakuntza-prozesu bat bete behar izan dute aldez aurretik. Bigarren fasea azken fase honen bitartez gauzatu da, hau da, emandako irtenbideak aurkeztu eta irabazlea hautatu da.

ZORTZI IKASTETXEK PARTE HARTU DUTE LAUGARREN EDIZIOAN

Aurtengo ikasturtean, hiriko zortzi ikastetxe hauetan ari diraSortzearen Abentura” ekimenaren laugarren edizioa lantzen: La Salle, Escolapios, Harrobia Ikastola, Trueba ikastetxea, San Pedro Apostol ikastetxea, Kirikiño Ikastola, Jesús y María ikastetxea, Hijas de la Caridad / Nuestra Señora de Begoña ikastetxea.

Ekintzailetza eta berrikuntzaren gainean sentsibilizatzeko helburua duen proiektu hau eskola-orduetan gauzatu da, eta funtsean praktikoa izan da. Ekimenaren bitartez, udalak irakasle eta ikasleak beren inguruarekin inplikatzea eta tokiko enpresa, elkarte nahiz eragileekin harremanetan jartzea lortu nahi du.