Maiatzak 27
-
50.827 pertsona batu dira San Mamesen maiatzaren 25ean FC Bartzelona eta Olympique Lyonnaisen arteko finalaz gozatzeko.
-
Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final baten asistentzia errekorra asteburu honetara arte Municheko Olympiastadiok zuen, 2012ko finalean 50.212 pertsona bildu baitzituen.
-
Kirol-ekitaldi historikoa izan da hiriarentzat eta lurraldearentzat, larunbat hau jardueraz, emozioz eta giro onez betetako eguna izanik.
Bilboko UEFA Women’s Champions League 2024 Finalak historia egin du, asistentzia errekorra lortu baita lehiaketa honetako final batean, San Mamesen 50.827 pertsona batuz.
Orain arte, Municheko Olympiastadiok (Estadio Olinpikoak), ia 70.000 ikuslerentzako edukierarekin, zuen UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final bateko asistentzia errekorra: 50.212 pertsona bildu ziren 2012ko finalean, Olympique Lyonnais eta FFC Frankfurt taldeen artekoan.
Hamabi urte geroago, San Mamesek errekor hori hautsi du, eta 50.827 pertsona bildu ditu, 2012an baino 615 pertsona gehiago.
Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin lan egin dute nazioarteko kirol-ekitaldi hau arrakastatsua izan dadin. Lehenengoz egin da final hau Bilbon eta Euskadin publikoarekin jokatu den lehenengoa izan da. Ekitaldi hau sustatu duten euskal erakundeek azpimarratu dutenez, “emakumeek futbolean eta kirolean duten papera aldarrikatu nahi izan dugu, baita kirol-ekitaldi handiak antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi”.