Basketball Champions League 2022ko Final Four finala Bilbora iritsiko da Areatzan antolatuko den argi- eta soinu-ikuskizun batekin eta fan zone batekin

Apirilak 29

  • Fan Zone hori Areatzan instalatuko da maiatzaren 6an, 7an eta 8an, eta txapelketak, lehiaketak, clinic direlakoak eta saskibaloi profesionaleko jokalarien bisitak egongo dira, beste jarduera batzuen artean.

  • Bestalde, trofeoaren erreplika bat egongo da Plaza Biribileko Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan, eta doan ikusi ahal izango da maiatzaren 3tik 8ra.

  • Finalaurrekoak maiatzaren 6an eta 8an jokatuko dira Bilbao Arenan, non giro bikaina egongo den aparteko argi- eta soinu-ikuskizunekin, eta lau partidak baino lehen eta ondoren proiektatuko da.

  • Sarrerak esteka honen bitartez eskuratu daitezke, eta bi finalaurrekoetara joateko aukera egongo da, bai eta finalera eta hirugarren eta laugarren postuak jokatuko diren partidetara ere.

Astebete baino ez da geratzen Basketball Champions League 2022 txapelketako Final Four finala Bilbora iristeko, eta, hain zuzen ere, lehenengo finalaurrekoa ostiralean jokatuko da, 18:00etan, Bilbao Arenan.

Txapelketa girotzeko, argi- eta soinu-ikuskizun bat eskainiko da, zeinak jokatzeko eremua hartuko duen, bai eta atmosfera ezberdinak sortu ere partidak iraun bitartean ere. Horrez gain, ostiralean, maiatzak 6, eta igandean, maiatzak 8, jokatuko diren lau partiden aurretik, bertoko artistak eta nazioartekoak bilduko dira txapelketa girotzeko animazio-sistema osoan.

FANE ZONE-A AREATZAN

Basketball Champions League 2022ko Bilbao Final Four partidak jokatzen diren egunetan, halaber, saskibaloia Bilbao Arenatik irtengo da hiriko kaleetara iristeko Areatzan instalatuko den Fan Zonearen bitartez.

Maiatzaren 6an, ostirala, inauguratuko da instalazioa eta 17:00ak arte egongo da irekita (lehenengo partida 18:00etan hasiko da).

Maiatzaren 7an, larunbata, 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko da, eta, amaitzeko, maiatzaren 9an, igandea, 09:00etatik 17:00etara egongo da irekita.

Fan Zone horretan, askotariko jarduerak antolatuko dira, besteak beste, 3×3 txapelketak, 120 partidekin, hirukoen txapelketak, clinic direlakoak eta jokalari profesionalen eta saskibaloiko mitoen bisitak, beste jarduera batzuen artean.

TROFEOAREN ERREPLIKA BISITATZEA

Era berean, maiatzaren 3tik aurrera, asteartea, talde txapeldunari emango zaion trofeoaren erreplika bat egongo da Plaza Biribileko Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan. Erreplika doan bisitatu ahal izango da maiatzaren 8ra arte, 09:00etatik 19:30era.

FINALAURREKO PARTIDAK MAIATZAREN 6AN ETA 8AN

Basketball Champions League 2022ko Bilbao Final Four finaleko finalaurrekoen lau partidak Bilbao Arenan jokatuko dira honako ordutegi hauetan:

Ostirala, maiatzaren 6a:

  • 1. finalaurrekoa: Hapoel U-NET Holon (ISR) versus Lenovo Tenerife (ESP): 18:00, tokiko ordua (CET)
  • 2. finalaurrekoa: MHP Riesen Ludwigsburg (GER) – BAXI Manresa (ESP): 21:00, tokiko ordua (CET)

Igandea, maiatzaren 8a:

  • 3. posturako partida: 17:00, tokiko ordua (CET)
  • Finala: 20:00, tokiko ordua (CET)

ESKURAGARRI DAUDE SARRERAK ORAINDIK

Esteka honen bitartez eskuratu daitezke sarrerak. Era berean, parte hartzen duten taldeetako zaleek beren klubekin jar daitezke harremanetan, sarreren kuota bat esleitu zaie eta.

Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatuko da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren. Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.