Euskal gastronomiaren eskaintzarik onena eta herri-kirolak Areatzan izango dira Bilbao Basque Fest 2025en

Apirilak 8

  • Bilboko Areatzako Gourmet Txokoaren karpa enblematikoan dastaketa espresak eta sukaldaritza-tailerrak izango dira, 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute eta bildutako dirua AmiArte elkartearentzat izango da. 

  • Areatzako kaia aire zabaleko eszenatoki handi bihurtuko da, eta euskal kirol tradizionalek bilbotarrak, zaleak eta bisitariak liluratuko dituzte, erakusketen, desafioen eta haurrentzako tailerren bidez.

  • Bilboko Udalak antolatutako Bilbao Basque Fest 2025 apirilaren 16tik 19ra egingo da, eta ehundik gora jarduera eskainiko ditu, gehienak doakoak, eta Aste Santuan Uriaren berezko kultura-jarduerarekin bat egingo dute.

Bilboko Udalak apirilaren 16tik 19ra bitartean antolatuko duen Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak euskal gastronomia eta kirolak modu berezian dastatzeko eta gozatzeko aukera eskainiko du Bilboko Aste Santuan, eta Areatza izango da euskal eskualde turistikoen eskaintza gastronomikoaren eta kirol tradizionalen erdigunea.

Gastronomia maite dutenentzako tokiko produkturik onenak eta Herri-Kirolen ikusgarritasuna ziurtatuta daude edizio honetan, jai- eta familia-giroan.

Euskal kultura dastatu ere egiten denez, 1.500 m2 baino gehiagoko Areatzan kokatutako Gourmet Txokoaren karpak euskal eskualde turistiko ugari bilduko ditu jaialdiaren hiru egunetan (Goierri, Gorbeialdea, Iparralde, Tolosaldea, Uribe, Arabako Errioxa).

Alde batetik, herritarrei eta turistei dastaketa espresetan parte hartzeko aukera emango zaie, eta bertan produktu tipikoak dastatzeko aukera izango dute: gildak, ore amako ogia, gazta, txorizoa, txakolina, piperrak, eztia, izozkiak, olioa, euskal pastela, sagardoa, ardoa edo txokolatea. Bestalde, ateak zabalik egongo dira sukaldaritza-tailerretan parte hartzeko, eta, besteak beste, hegaluze-tostak antxoa marinatuarekin, Latxa gazta urdineko tostak, antxoaz betetako kalabazina, hegaluze-makia edo hegaluzez betetako pikillo piperrak egiten ikasteko aukera izango da.

Dastaketetan zein sukaldaritza-tailerretan izen-ematea aurrez aurre egin beharko da, Gourmet Txokoaren karpan bertan, eta dirutan egindako dohaintza sinbolikoa ordaindu beharko da, Bilboko AmiArte elkartearentzat dirua biltzeko: artea eraldaketarako tresna bihurtzen den gunea da, artisten, profesionalen eta egoera zailetan dauden pertsonen arteko topaketa eta lankidetza sustatzen duen diziplina arteko sorkuntza artistikorako tailerra.

DASTAKETA ESPRESAK

Apirilak 17, osteguna

  • 12:00 – 1. aretoa: Idiazabal Lurraldeko gaztak (Goierri)
  • 12:10 – 2. aretoa: Ezpeletako piperra (Iparralde)
  • 13:00 – 1. aretoa: Iza okindegia (Gorbeialdea)
  • 13:10 – 2. aretoa: Moraita gaztandegia (Gorbeialdea)
  • 14:00 – 1. aretoa: Ardi-gazta (Iparralde)
  • 14:10 – 2. aretoa: Txakolingunea (Uribe)
  • 17:00 – 1. aretoa: Urigoitiko txorizoa (Gorbeialdea)
  • 17:10 – 2. aretoa: Ardo-dastaketa – Ruiz de Viñaspre (Arabako Errioxa)
  • 18:00 – 1. aretoa: Idiazabal Lurraldeko Sagardoak (Goierri)
  • 18:10 – 2. aretoa: Lusuri Gazta (Gorbeialdea)

Irailak 18, ostirala:

  • 12:00 – 1. aretoa: Urigoitiko txorizoa (Gorbeialdea)
  • 12:10 – 2. aretoa: Ardi-gazta (Iparralde)
  • 13:00 – 1. aretoa: Ezpeletako piperra (Iparralde)
  • 13:10 – 2. aretoa: Lezama txakolina (Uribe)
  • 14:00 – 1. aretoa: Ardo-dastaketa – Araico (Arabako Errioxa)
  • 14:10 – 2. aretoa: Gilda-dastaketa (Uribe)
  • 17:00 – 1. aretoa: Loraldi ezberdinetako eztien dastaketa (Tolosaldea)
  • 17:10 – 2. aretoa: Maruri Jatabe izozkien dastaketa (Uribe)
  • 18:00 – 1. aretoa: Cervus Saltsak (Gorbeialdea)
  • 18:10 – 2. aretoa: Oliba-olio dastaketa – Erroiz (Arabako Errioxa)

Irailak 19, larunbata:

  • 12:00 – 1. aretoa: Oliba-olio dastaketa – Oli Olive (Arabako Errioxa)
  • 12:10 – 2. aretoa: Ardo-dastaketa – Muro upategia (Arabako Errioxa)
  • 13:00 – 1. aretoa: Cervus Saltsak (Gorbeialdea)
  • 13:10 – 2. aretoa: Ardo-dastaketa – Muro upategia (Arabako Errioxa)
  • 14:00 – 1. aretoa: Oliba-olio dastaketa – Oli Olive (Arabako Errioxa)
  • 17:00 – 1. aretoa: Txokolate-dastaketa – Rafa Gorrotxategi (Tolosaldea)
  • 17:10 – 2. aretoa: Euskal pastela (Iparralde)
  • 18:00 – 1. aretoa: Txokolate-dastaketa – Rafa Gorrotxategi (Tolosaldea)
  • 18:10 – 2. aretoa: Cervus Saltsak (Gorbeialdea)

SUKALDARITZA-TAILERRAK:

Apirilak 17, osteguna

  • 12:15 – 13:00: Bilboko pintxoak
  • 13:15 – 14:00: Bilboko pintxoak
  • 17:15 – 18:00: Hegaluze-makia
  • 18:15 – 19:00: Hegaluze-makia

Irailak 18, ostirala:

  • 12:15 – 13:00: Tostada: hegaluzea + antxoa marinatua piperradarekin
  • 13:15 – 14:00: Tostada: hegaluzea + antxoa marinatua piperradarekin
  • 17:15 – 18:00: Hegaluzez betetako pikillo piperra
  • 18:15 – 19:00: Hegaluzez betetako pikillo piperra

Irailak 19, larunbata:

  • 12:15 – 13:00: Tostada Latxa gazta urdinarekin + Roastbeef tostada gazta zaharrarekin
  • 13:15 – 14:00: Tostada Latxa gazta urdinarekin + Roastbeef tostada gazta zaharrarekin
  • 17:15 – 18:00: Antxoaz betetako kalabazina
  • 18:15 – 19:00: Antxoaz betetako kalabazina

Horrez gain, Bilbao Basque Festeko Areatzako Market guneak produktu goxoen sorta zabala erosteko aukera emango du, baita gutiziarik onenak dituen Gure Lurreko Merkatu tradizionalera eta Uriko saltoki eta hornidura-plazetara joateko aukera ere, Erriberako Merkatu historikora, esaterako.

HERRI-KIROLAK: ERAKUSTALDIAK, DESAFIOAK ETA TAILERRAK

Herri-Kirolak —euskal nortasunaren eta tradizioaren sinboloa— protagonista handiak izango dira berriro Bilbao Basque Festen, eta esperientzia paregabea eskainiko diete bilbotar zein bisitariei, une gogoangarri asko emango dituzten indar- eta trebezia-proba ikusgarri horiek gertutik bizitzeko.

Areatzako kaia aire zabaleko eszenatoki handia izango da, eta hainbat herri-kirol egingo dira bertan: ingude- eta lasto-altxatzea, harri-jasotzea, sokatira, trontza… Horrez gain, gehien espero den txapelketetako bat ere egingo da: Bizkaiko Orga-Joko Txapelketa Ofiziala, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan.

Erakargarri berezi gisa, Nerea Egurrolak, 25 kiloko txinga garraioaren errekorra duenak, 50 kiloko txinga kopuruaren errekorra hausten saiatuko da Bilbao Basque Festen edizio honetan.

HAURRENTZAKO TAILERRAK 8 URTETIK GORAKOENTZAT

Erakustaldiez gain, jaialdiak haurrentzako Herri-Kirol tailerrak eskainiko ditu, 8 urtetik gorako haurrentzat, euskal kirol-tradizioak belaunaldi berriei modu didaktiko eta dibertigarrian ezagutzera emateko. Areatzako kaian izango dira, 11:30ean eta 16:30ean.

Aurtengo berrikuntza izango da, euskal pilotako tailerrak ere izango direla Esperantzako Frontoian: 50 pertsonentzako emanaldiak izango dira 12:00etan, 13:00etan eta 17:00etan (plazak iritsitako ordenaren arabera esleituko dira, lekuak bete arte). Saioetan kartoi birziklagarrizko saskiak eta EKO pilotak egingo dira, museo txiki bat bisitatuko da kirol tradizional horren modalitate guztiak eta historia ezagutzeko, partida azkarren erakustaldia egingo da emakumezko profesionalekin eta zesta-puntakoekin, eta eskuzko partidetan parte hartuko dute pilotariek, txapela irabazteko.

HERRI-KIROLEN ERAKUSTALDIAK ETA TAILERRAK:

Apirilak 17, osteguna

12:30ean:

  • Bizkaiko Txapelketa Ofiziala: Orga-Jokoa
  • Harri-jasotzaileen erakustaldia

17:30ean:

  • Aizkora-desafioa: Altuerako mozketa (5 metro) + lurreko erronka
  • Harri-zulatzaileen erronka taldeka
  • Publikoaren parte-hartzea: Harri-zulatzaileen proba eta esperientzia aizkolariekin

Irailak 18, ostirala:

12:30ean:

  • 1. mailako aizkolarien desafioa: Mozketa-mota ugari: lan luzea, mozketa bertikala, kolpekako mozketa eta abiadurakoa
  • Iparraldeko jokoen desafioa: Lasto-altxatzea eta -jaurtiketa

17:30ean:

  • Trontza-desafio mistoa
  • Goma gaineko sokatira: Munduko txapeldunen erakustaldia
  • Sokatira-desafioa: Ikusleen eta tiratzaileen arteko lehia
  • Publikoaren parte-hartzea: Trontza-proba

Irailak 19, larunbata:

12:30ean:

  • Crossfit Herri-Kirolak desafioa: Talde mistoen arteko proba, Crossfit eta Herri-Kirolak erlojupekoan nahastuta.

17:30ean:

  • Pentatloi-desafioa: Erlojupeko bost proba konbinatu Bizkaiko kirolari onenekin: harri-jasotzea, giza-proba, aizkora, txinga-eroatea eta -lasterketa.
  • Harri handiaren jasotze-erakustaldia

Udalak antolatutako Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak egitarau oparoa izango du lau egunez, eta ehun jarduera baino gehiago izango dira, sei gai-multzorekin lotuta: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport. 112 jarduera, gehienak doakoak, hogei bat gunetan egingo dira eta pertsona guztientzat dira, uriaren kultura-eskaintzarekin bat egiteko, bilbotarrek eta egun horietan uria bisitatzen dutenek esperientzia ahaztezina bizi dezaten euskal kulturaren bitartez. Euskal kulturaren zabalkundean berriz ere erreferente gisa sendotuko den jaialdia da, Bilbo tradizioaz, musikaz eta kirolaz gozatzeko topagune bilakatuta.

Hemen dago Bilbao Basque Fest 2025en informazio guztia eta programa osoa: https://basquefest.bilbao.eus.

SARE SOZIALAK: