Bilbao basque FEST jaialdiari esker 200 jarduera baino gehiago antolatuko dira Hiribilduan Aste Santuaz gozatzeko, kultura, gastronomia eta kiroletako jarduerak denak

Apirilak 3

  • Euskal kulturaren Bilbao basque FEST jaialdian Bilboko Udalak prestatutako jardueren plan oso bat eskainiko da apirilaren 5etik 9ra, bederatzigarren edizio oso berezi batekin Mundu guztiarentzako doako 200 jarduera baino gehiago antolatuko dira hiriko hogeita hamar bat espaziotatik sakabanatuta. Jarduerek, besteak beste, gastronomiarekin, herri-kirolekin, musikarekin edo zinemarekin izango dute zerikusia

  • Edizio honetako berritasun garrantzitsuen artean daude, besteak beste, Athletic Clubarekin egindako hitzarmena, Bilbao basque FESTen ere 125. urteurrena ospatzeko. Klubaren sei elastiko historiko egongo dira ikusgai Areatzako gourmet karpan hasi eta hiribilduko bost hoteletatik, betiere, San Mames atze-oihal gisa izanda.

  • Bestalde, aurtengo jarduerarik berrienen artean daude, besteak beste, Azkuna Zentroko “Arte-mintzaira berriak”, non Izar Blue konpainiak ikus-entzunezko ikuskizun hunkigarri bat eskainiko du jaialdiari hasiera matea. Gargantua estreinatuko da eta kultura herrikoiaren klasikoa den dantzaldiak Areatzako Kioskoa beteko du musika eta energiaz Era berean, Bilboko Elkarte Filarmonikoak jaialdiarekin bat egingo du, ohiko kokalekuan, eta Xabier Aburruzaga Banden kontzertua eskainiko digu, egungo euskal folkaren erakusle gorena.

  • Aurten ere, Areatza jaialdiaren epizentroa izango da, non Gourmet Txokoa eta herri-kirolak egongo baitira. 1.500 m2 baino gehiagoko karpa batean, hamar euskal turismo-eskualdek beren gastronomiaren onena ezagutzera emango dute: informazio-standak, 900 lagunentzako produktu-dastatzeak eta 400 lagun baino gehiagorentzako sukaldaritza-tailerrak egongo dira. Karparen ondoan, 25 euskal kirol-jarduera baino gehiago egongo dira, eta erakusketak, tailerrak eta emakumezkoen eta gizonezkoen Bizkaiko Orga Txapelketa Ofiziala egingo dira.

Bilbok jardueraz betetako Aste Santua biziko du berriro Bilbao basque FEST jaialdiarekin. Apirilaren 5etik 9ra bitarteaneuskal kulturaren jaialdiaren bederatzigarren edizioa Bilboko Udalak antolatutako 200 ekitaldi baino gehiagorekin iritsiko da. Bisitatzen gaituztenek eta Aste Santua hiribilduan pasatzea erabakitzen duten bilbotarrek jaialdiko sei gaiek eskaintzen dituzten esperientziak inolako mugarik gabe gozatu ahal izango dituzte: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.

Herri-kirolen probek, produktu gastronomiko onenek, festetan edo kalejiretan eta erromerietan euskal musikak sortzen duen pozak, euskal zinema sari aniztunak edo jaialdian Gargantua estreinatzeak, Bilbo berriz ere euskal nortasuna duen kultura- eta aisialdi-proposamen horren agertoki bihurtzea ekarriko dute. Jaialdiak hiria jarduera ekonomikoko eta bisitariak erakartzeko gune gisa sendotzea lortu du, eta, horrez gain, hiria dinamizatzen du eta Aste Santuan zehar Bilboko merkataritza eta ostalaritza sustatzen ditu.

Jaialdia hasiera, asteazkenean izango da, apirilak 5, eta 19:15ean, ekingo zaio, Azkuna ZentroanIzar Blue konpainiak emango dio hasiera, edizio honetako emanaldirik berezienetako batekin. “Munduko soinuak, visual experience” ikuskizuna murgiltzeko esperientzia bat da, eta zuzeneko musika eta ikus-entzunezko edukiak fusionatzen ditu, testura erakargarrien mundu bat erreproduzitzeko. Azkuna Zentroko Kulturen Ataria munduko soinuak birsortzeko gune aproposa da, hainbat tresnaren bidez. Lanak Arte-mintzaira berriak” atal berria estreinatuko du, zeinak tailerrak, kontzertuak eta hitzaldi didaktikoak izango dituen.

ATHLETIC CLUBEK BILBAO BASQUE FEST JAIALDIAREKIN EGINGO DU BAT JAIALDIAREN 125. URTEURRENA OSPATZEKO

Athletic Clubaren 125. urteurrena ospatzeko, Bilbao basque FESTen sei elastiko historikoren bildumaz gozatzeko aukera egongo da, klubaren historia inbidiagarriaren etapa loriatsuei lotuak denak.

Horrela, apirilaren 3an, Kopako finalaurreko partidaren bezperan ,eta apirilaren 9ra arte, elastikoak ikusteko ibilbide bat egin ahal izango da Areatzan egongo den Txoko Gourmet karpatik hasi eta San Mames atze-oihal gisa duten hiribilduko bost hoteletatik igaroz.

Lehena”, Athletic Clubaren ezkutua duen lehenengo elastikoa, 1902. urtekoa, eta urdin eta zuri koloreekin. Txoko Gourmet eremuko lekurik garrantzitsuena utziko zaio.

Ibilbidearen bigarren puntua Radisson Collection Hotelean egongo da, “Zurigorria” zamarrarekin, hau da, Athletic Cluben lehenengo elastiko zurigorriaren erreplika bat.

Txapelduna” da hirugarrena, eta Carlton Hotelean egongo da ikusgai. 1973. urteko Kopa irabazi zuen taldea omentzen du.

Ercilla Hotelean egongo den “Europa” elastikoak 1977. urtean jokatutako UEFA Koparen finala irudikatzen du.

Bosgarren puntuan, NH Collection Villa de Bilbao Hotelean, “Atezaina” elastikoa ikusi ahal izango da, klubeko mito baten elastikoa: Txopo, José Angel Iribar.

Amaitzeko, San Mames atzean duela, Abba Euskalduna Hotelean, “Manchester” ikusiko dugu, Manchester United ahalguztidunaren aurka elurrak estalitako Katedraleko partidakoa, Old Traffordeko 8.000 eztarri zurigorrirekin.

40 KONTZERTU BAINO GEHIAGO BILBOKO KALE ETA ARETOETATIK

MUSIKA Bilbao Basque FEST jaialdiaren elementu garrantzitsuenetako bat da edizio guztietan. Aurtengo kartelean estilo-sorta erakargarria dago; besteak beste, folk, rock, jazz edo pop estiloak entzungo ditugu.

Aurtengo edizioko ekitaldi nagusietako bat ostiralean, apirilak 7, izango da, 19:00etan, Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Areto ederra da eta hiriko akustika onenetakoa du. Aurten, jaialdia hartuko du lehen aldiz, zehazki, Xabier Aburruzagaren “Aurrez Aurre” kontzertu handia, egungo euskal folkaren adierazgarririk onena. Trikitixa konpositore eta interpreteak euskal musika tradizionala ukitu eta erritmo garaikideekin uztartzen du, harizko, perkusiozko eta txalapartazko instrumentuek lagunduta. Aburruzagak eta bere bandak bere aurreko diskografia laburtuko dute, Quebec eta Irlanda gogora ekarriz.

Lehen aldiz, Bilbao Basque FEST jaialdian, larunbatean, apirilaren 8ko arratsalde-gau aldera, Areatzako Kioskoan, gure herri kulturako klasikoetako batez gozatu ahal izango da: erromeria. Urrats Erromeria Euskadiko egungo erromeria garrantzitsuenetako bat da eta guztiokin partekatuko du bere musika dantzagarri eta euskalduneko errepertorio alaia, energia eta giro ezin hobearekin.

Bilbao Basque FESTek gaueko eskaintza zabaldu du eta egunero kontzertuak egongo dira LOKALETAN, hala nola Crazy Horsen, Azkena aretoan, Madame Lou Loun eta Cotton Cluben. “Taberna Live Music” atalaren bidez, Mia Kalo, Vittersweet, Nuclear Dreams, Twin Room edo Bablian artistek ZUZENEKO MUSIKA eskainiko dute.

Rockari dagokionez, Bilbao Basque FEST Kafe Antzokiara itzuliko da beste urte batez, Euskadiko banda onenekin, “Bilbao Fest Rock City” izeneko atalaren bidez. Gainera, euskal musika-jaialdi nabarmenak ere aurkeztuko dira atal horretan.

Era berean, Martzana kaian eta kaleetan, zenbait DJk eguerdiak eta arratsaldeak girotuko dituzte zuzeneko musikarekin, “Kaia on set” atalaren baitan.

CINCO LOBITOS ZINEMA ATALEAN

Bilbao basque FESTek ondo daki ikus-entzunezko euskal sektorea zernolako garapen- eta aintzatespen-una bikainean dagoen, eta ZINEMA atalaren film nagusia sari ugari jaso dituen Cinco Lobitos izango da. Egunero egongo dira saioak —ostegun, ostiral eta larunbatean—, 18:00etan. Emanaldiaren aurretik, honako film labur hauek eskainiko dira: Maldita, Film Labur Dokumental Onenaren 2023ko Goya saria; Cuerdas, Cannes Jaialdiaren Kritika Astean nabarmendu zuten, Montpellierreko Mediterraneo Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Handia irabazi zuen eta 2023ko Goya sarietan Fikziozko Film Labur Onena kategorian hautagai izan zen, eta Loop Animaziozko Film Labur Onenaren 2023ko Goya saria.

NOBEDADE gisa, aurten familia osoarentzako emanaldiak egingo dira goizetan (12:00etan). Emanaldi horietan, egunero euskaraz ekoitzitako Hooper oilaskoerbia filma emango da. Erdi erbi erdi txita den pertsonaia dibertigarri baten istorioak dira.

FAMILIA OSOARENTZAKO PROGRAMAZIO ZABALA

Goizeko saioez gain, familiek ere, programazio oso zabala izango dute Bilbao basque FEST jaialdian. Casilda Iturrizar parkea izango da tailer eta jarduera hauen topaguneazirku-tailerrak malabarismoa eta akrobaziak egiten ikasteko; piratak, pailazoak eta errege-erregina eroak protagonista dituzten antzerki-saioak, eta Eskape Park handi bat, Bilboko Zabalguneko historia eta pertsonaia adierazgarrienak ezagutzeko. Hauxe izango da Casilda Iturrizar parkeko haurrentzako programazioa, egun eta jardueren arabera:

  • La Glo, zirku-tailerrak (4 urtetik aurrera), apirilak 6, osteguna, apirilak 7, ostirala eta apirilak 8, larunbata, 12:00etan.
  • Adabaki, familia-antzerkia, apirilaren 6an, osteguna, 18:00etan.
  • Una de piratas, familia-antzerkia, apirilaren 7an, ostirala, 18:00etan.
  • Babo Royal, familia-antzerkia, apirilaren 8an, larunbata, 18:00etan.
  • Eskape Park, apirilaren 6an, osteguna, apirilaren 7an, ostirala, eta apirilaren 8an, larunbata, 12:30ean eta 17:00etan.

Bilbao basque FEST jaialdiaren aurtengo berritasun garrantzitsuenetako bat Gargantuaren debuta da. Bilboko eta euskal kulturaren betiko pertsonaietako bat da, eta “haurrak jaten dituen” erraldoia Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegian egongo da apirilaren 6tik 8ra, ostegunetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Horrez gian, 12:00etatik 13:00etara Txistularien Udal Bandaren zuzeneko musika izango dugu bertan, eta 17:00etatik 19:00etara Gaztedirena.

DANTZA, UMOREA ETA KALE-ANTZERKIA

Bilbao Basque FEST sortu zenetik, KULTURA da beste funtsezko elementuetako bat. Jaialdia euskal sustraietan sakontzen da, dantza tradizionalei, antzerkiari, umoreari, historiari eta dantzari lekua egiteko.

Gasaren plaza aurtengo kultur programazioaren erdigunea izango da. Bertan, Kukai Dantza konpainiak “Gelajauziak (fragments)” dantza-lana eskainiko du ostegunean, apirilaren 6an, 20:30ean. Ikuskizun horrek, bi MAX sariren irabazle, gaur egungo agertokiko bi dantzari aparta biltzen ditu: Jon Maya eta Cesc Gelabert.

Eszenatoki berean, egun bat geroago baina ordu berean, Lekittoko Deabruak taldeak ikus-entzuleak txundituta utziko ditu “Akelarre” ikuskizunarekin. Gaueko ospakizun mitiko horretan, sorginak eta “Akerbeltz” agertuko zaizkigu, musika, sua eta piroteknia-jokoekin nahastuta.

Bestalde, Bizikidetasun plaza agertoki bikaina izango da Kresala Dantza Taldearen body-art eta dantza ikuskizunaz gozatzeko apirilaren 7an, ostirala, 19:30ean. Aparteko erakustaldi bat izango da, eta dantza eta pintura uztartuko dira bertan. Beste estilo batekin, Sekai konpainiak Breaking Beethoven lana aurkeztuko du agertoki berean, larunbatean, apirilak 8, eta ordu berean. Lan horretan, ospe handiko musikari alemaniarraren konposizioak, break dance estiloa eta dantza garaikidea batuko dira ikuskizun bakarrean, eta ez du inor epel utziko.

Euskal zigilua” duten barrez lehertzeko antzerkiak Bilborock jaialdiko arratsaldeak eta Erripa kaia bizituko ditu.

Hala, “Humor and Basque” Bilborockera itzuliko da ostegunean, apirilaren 6an, “Kiero ser vasco, palabra de catalán” lanarekin, Raül Supervia komikoarena. Katalunian jaio arren, komikoak euskalduna izateko baldintza guztiak betetzen ditu. Ostiralean, apirilaren 7an, Kolektibo Monstrenkoren txanda helduko da, eta Espejismo taularatuko du. Antzezlanak zuzeneko musika testu “epiko” eta poetikoekin konbinatuko du, umorea galdu gabe. Azkenik, larunbatean, apirilaren 8an, María Urzelai, Getari Etxegarai eta Leire Orbe aktoreek ikus-entzuleen barre-algarak piztuko dituzte, Los cuatro elementos interpretazioarekin, Ibon Belandia musikariarekin batera. Hiru emanaldiak 20:00etan izango dira, eta edukiera bete arte egongo dira lekuak.

Umore-eskaintza ostegunean, apirilaren 6an, 18:00etan amaituko da, Trapu Zaharra konpainiaren “Turisteando” kale-antzerki barregarriarekin. Ripako kaian aparkatutako roulotte batetik abiatuko den tramak etxekoandre bat du protagonista. Etxekoandreak itsas bidaia birtual bat irabazten du, eta horri esker irudimena hegan egiten uzten ahal du eta fantasia oso ezohikoak bete.

GASTRONOMIA- ETA KIROL-ESKAINTZA ABERATSA AREATZAN

Areatza izango da berriz ere Aste Santuko euskal jaiaren epizentroa, GOURMET, MARKET eta SPORT atalekin.

Txoko Gourmet karpak 1.500m2 izango ditu, eta Areatzako kaian egongo da. Plazerra izango da ikuspen, dastamen eta usaimenerako, bai eta dozena bat euskal turismo-eskualdetako bertoko produktuak eskuratzeko eta dastatzeko lekurik aproposena ere. Idiazabal gazta, Ezpeletako piperrak, Urigoitiko txorizoa, Uribe Jataondoko izozkiak, txakolina eta garagardoak, Tolosaldeako eztiak eta txokolatea, Urdaibaiko hegaluzea eta txakolina, Enkarterriko ore amaz eginiko ogia eta Arabako Errioxako ardoa dastatzeko eta erosteko aukera egongo da, goizeko 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara.

Gastronomiaren karpara hurbiltzen direnek, halaber, DASTATZE ESPRESETAN eta SUKALDARITZA-TAILER LABURRETAN parte hartzeko aukera izango dute. 900 lagun baino gehiagok gozatu ahalko dute txakolina, gazta, ogia, ardoa, txokolatea, eztia eta beste hainbat produktu probatzeko egingo diren dastatze espresetan, ostegunetik, apirilaren 6tik, igandera, apirilaren 9ra, bitartean, 12:00etan, 13:00etan, 14:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.

Sukaldaritza-tailer laburretan parte hartzeko 400 plaza eskainiko dira, non taloa, Bilboko pintxo tradizionalak, bakailaoa eta gozoki osasungarriak egiten ikasiko duten, besteak beste. Apirilaren 6tik apirilaren 9ra bitartean antolatuko dira, 12:15ean, 13:15ean, 17:45ean eta 18:45ean. Dastatzeetan eta tailerretan izena ematea doakoa da eta tokian bertan egingo da Gourmet Txokoa zabaltzen den unetik bertatik, hau da, ostegunean, apirilaren 6an, goizeko 11:00etan.

Igandean, apirilak 9, familiako kide guztientzako askotariko jarduerak egingo dira Areatzan, 12:00etatik 14:00etara, besteak beste, Bizkaiko eta Arabako bolo-jokoaren txapelketa, euskal igelaren txapelketa, belaunaldien arteko egurrezko jokoen tailerrak, alkoholik gabeko koktelen tailerra, Bilboko betiko pintxoen tailerra eta musika-animazioa Bilboko Musika Eskolako trikitixa-taldearekin.

Areatzako kaian Herri Kirolak egongo dira. Ingude altxatzea, harri jasotzea, sokatira, txinga eramatea, trontza, harri-zulatzaileak eta aizkolariak dira, besteak beste, Areatzan ikusgai egongo diren probetako batzuk. Proba horiek apirilaren 6an hasiko dira, ostegunean, 12:30ean, emakumezkoen eta gizonezkoen Bizkaiko Orga Txapelketa Ofizialarekin. Gainera, zortzi urtetik gorakoentzako hainbat tailer egingo dira, apirilaren 6tik (osteguna) apirilaren 9ra arte (larunbata), 12:30ean eta 17:30ean.

Euskal herri-kirolen eskaintzari amaiera emateko, igandean, apirilaren 9an, Etxebarria parkean ARTZAIN TXAPELKETA egingo da berriro. Lehiaketa horretan, artzain-txakurrek artaldeak zuzentzeko duten zalutasuna eta diziplina erakutsiko dituzte.

ANFITRIOIAK, ITSASADARRETIK IBILTZEA, KALEJIRAK… BILBAO BASQUE FEST-EN EZINBESTEKO KLASIKOAK

“Bilboko anfitrioien” ibilbideak Bilbao Basque FESTen jende gehien biltzen duten jardueretako bat dira. Antzerki formatuko ibilbide horiek Bilboko historia umore-ukitu batekin ezagutzeko aukera ematen dute, Alde Zaharreko eta Areatzako kale nagusietan barrena.

Jaialdiko beste ibilbide berezi bat Mirentxu eta Begotxurekin itsasontziz egiten diren ibilbideak dira, eta oraingoan defendatu egingo dute aurtengo hasiera-etapa Bilbon duen Frantziako Tour osoa-osoa hiribildutik igaro behar dela.

Bestalde, Kalejirarik bizienak Bilboko erdigunean zehar ibiliko dira, eta Poza Lizentziatuaren, Villarias, Ledesma eta García Rivero kaleak energiaz beteko dituzte Gaztedi, Lorratz eta Los Bilbotxeros taldeekapirilaren 6tik (osteguna) apirilaren 8ra (larunbata) arte, 13:00etanGasaren plazako erromeriek euskal dantzetako hasiberriak eta adituak bilduko dituzte arratsaldero, 19:00etan.

Eta, urtero bezala, Bilbao Basque Festen azken jardueretako batek Artxanda izango du protagonista. Igandean, apirilaren 9an, 12:00etan. Dantza tradizionalak, musikarik onena eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da Bilboko tontorrean.

BILBAO BASQUE FEST ZIFRETAN

Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren bost egunak eta eskaintzen dituen sei gaiak –Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport– hiribilduko hogeita hamar bat espaziotan banatuko dira. Aurten bederatzigarren edizioa ospatuko duen jaialdi honi esker, Bilbo turismorako erreferentziazko lekua da Aste Santuan.

360 jatetxek, tabernek, denda espezializatuak eta abarrek hartuko dute parte aurtengo edizioan 200 jarduera baino gehiago egingo dira, 230 artistek parte hartuko dute eta 150 pertsona lanean arituko dira jaialdia egiteko eta gauzatzeko.

Jendeak honako jarduera hauetaz gozatzeko aukera izango du, besteak beste: musika, dantza eta antzerkiko 69 ikuskizun, euskal kiroleko 25 jarduera eta zero kilometroko produktuen 900 dastatze espres eta 400 tailer gastronomiko txiki baino gehiago.

Gainera, Bilboko Udalak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko 15.000 informazio liburuxka banatuko ditu, jarduerei eta ordutegiei buruzko xehetasun guztiekin eta herritarrentzako informazio erabilgarriarekin.

Hemen duzu Aste Santuan Bilbon Bilbao basque FEST jaialdiaz gozatzeko behar duzun informazio guztia eta programa osoa: www.bilbao.eus/basquefest.

SARE SOZIALAK: