Otsailak 23
-
Proiektuak hiribildu osotik sakabanatuta egongo dira, eta aste honetan emango zaie hasiera. Apirilaren amaierara arte luzatuko dira.
-
Jardueren xedea datozen hilabeteetan hiriko espazio publikoak dinamizatzea izango da, bai eta COVID-19ak kultura- eta sormen-sektorean eragindako krisiaren ondorioak murriztea ere.
-
Aukeraketa hau Bilbao Aurrera 2020 Planaren barruan aipatutako sektoreei zuzendutako dirulaguntzen partidaren barruan dago, eta kultura-proiektuen eta ikus-entzunezko sustapenaren poltsetan hautatutako beste 33 proiektu gehitu dira, 612.785 euroko zenbatekoarekin, guztira
Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez sektoreari dirulaguntzak emateko deialdian hautatutako 26 sormen- eta kultura-proiektuak aste honetan jarriko dira martxan, hiribilduko auzoak apirilera arte dinamizatzeko asmoz.
Ekimenarekin, Bilboko Udalak gaur egungo osasun-krisiak gehien zigortu dituen sektoreetako bati babesa ematen jarraituko du, tokiko eragileen lanarekin. Hogeita sei proiektu hauek bat egingo dute kulturaren eta ikus-entzunezko sektoreari zuzendutako dirulaguntzen beste bi poltsatan hautatutako 33 proiektuekin.
Guztiak daude 2020ko lehenengo Bilbao Aurrera Planaren barruan, eta 612.785 euroko zuzkidura-ekonomikoa dute.
6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek sei flashmob antolatuko dituzte Yogurina Borovarekin batera. Garapen jasangarrirako askotariko helburuei buruzkoak izango dira, eta sei abesti eta dantza interpretatuko dituzte modu kolorista eta alai batean. Saioen bitartez, bideoklip bat sortuko da, aldarrikatutako balioak defendatuz. Apiriletik aurrera aurkeztuko da. Proiektua egiteko, askotariko elkarte eta entitatek hartuko dute parte, honako hauek esaterako: Naizen, Kale Dor Kayiko, Aspanovas, Arraunlari Deusto, Ehgam eta Urretxindorra Ikastola.
- Otsaila: Asteazkena, 24, Casilda Iturrizar parkean, Itsas Museoan eta Miribillan.
- Martxoa :Asteazkena, 3, Europa parkean, Artxandan eta Uribarrin.
ILUMINA! ARGITU
Barruko argi-euskarriak eta Bilboko kale hutsen argazkien-hautaketa bat instalatuko duen proiektu bat, zeinak oinezkoei gure kaleetan 2020ko udaberriko etxeko konfinamenduaren asteetan bizitakoa ekarriko dien gogora. Arkatz baten laguntzarekin, argazkiak apurtu ahal izango dituzte argiak irten dezan, eta egun haietako paisaia ilun eta grisa argi bihurtu.
Otsaila:
- Ostirala, 26, eta larunbata, 27, 18:45etik 20:45era, Deustuko San Pedro plazan eta Botika Zaharrean, hurrenez hurren.
Martxoa:
- Ostirala, 12, eta larunbata, 13, 18:45etik 20:45era Indautxu plazan,
- eta ostirala, 26, eta larunbata, 27, ordutegi berean Santutxuko Karmelo plazan.
RADIO SHOW – PIEDRA DE TOQUE
Irrati-ikuskizun bat, zuzeneko musikarekin. Iñaki Makazaga kazetariak pertsona abentura-zale bat elkarrizketatutako du herritarrengan erronkekiko, bizitza osasuntsuarekiko, naturaren errespetuarekiko eta gizarte aktiboago eta solidarioago baten aldeko borrokarekiko zirrara pizteko. Saioetan, gehienez ere, 60 pertsona egon ahal izango dira, eta aldez aurretik eman beharko da izena.
Otsaila:
- Larunbata, 27, 12:00etatik 13:30era, Indautxu plazan Unai Basurkorekin, nabigatzailea, eta Ricardo Lezónekin, McEnroe taldeko gitarrista.
Martxoa:
- Larunbata, 6, 12:00etatik 13:30era, Enkarnazio plazan, June Fernándezekin, Pikara Magazine aldizkariko sortzailea, eta Lorelei Green-en musikarekin.
- Larunbata, 13, 12:00etatik 13:30era, Funikularreko plazan, elkarrizketa Ana Zamoranorekin, dokumentalista eta bidaiaria, Los Brazos-eko William rock musikarekin.
- Larunbata, 20, 12:00etatik 13:30era, Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan, elkarrizketa Álex Txikon himalaistari, Inun kantautorearen musikarekin.
Apirila:
- Larunbata, 3, 12:00etatik 13:30era, Rekaldeko plazan, Maya Lolita Chávez liderrarekin eta Vittersweet-en musikarekin.
Informazio gehiago eta izena emateko, hemen: esteka.
CIRCO PARA EL DESARROLLO – GARAPENERAKO ZIRKUA
Proiektu honen bitartez, zirkua hurbil-hurbiletik eta zuenean bizitzeko aukera emango zaie herritarrei. Hain zuzen ere, tailer batzuetan parte hartu ahal izango dute, eta, ondoren, azken emanaldia eskainiko da. Bi jarduera horien bitartez, parte-hartzaileak garapen jasangarrirako helburuen inguruan sentsibilizatu nahi dira, baina, aldi berean, ondo pasa dezaten lortu.
- Otsaila: igandea, 28, 11:00etatik 13:30era, Abusu auzoko Ibaizabal landan.
- Martxoa: igandea, 7, Rekaldeko plazan; igandea, 14, Arbidean, Txurdinaga; eta igandea, 21, Zorrotzako azoka-eremuan. 11:00etatik 13:30era baita ere.
Aldez aurretik eman behar da izena. Informazio guztia eta izena emateko, hemen: esteka.
ENCUENTROS VIS A VIS
Artisten arteko hiru topaketa antolatuko dira Artxandako Funikularraren parkean, eta ikusleek ere parte hartu ahal izango dute. Topaketak egin bitartean, ekitaldiak itxura hartuko du eta moldatzen joan, aurkezpen, tailer, elkarrizketa edo performance bihurtzeko, besteak beste. Hori guztia prozesu artistikoei, hiriari eta gizarteari buruzko elkarrizketa baten inguruan. Artista hauek hartuko dute parte: Diego Vivanco eta Fermín Jiménez Landa, Maia Villot eta Raisa Maudit, Amaia Gracia eta Mario Espliego. Jarduera amaitzeko, Clara te canta-ren performance bat egongo da.
- Egunak: Martxoaren 4an, 5ean eta 6an, Artxandako Funikularraren parkean.
Informazio guztia, hemen: esteka.
Aldez aurretik eman behar da izena helbide elektroniko honetan: visavisbilbao@gmail.com.
PIZTU KOLOREAK (MURALES COLECTIVOS)
Proiektu honen bitartez, herritarrek hamabi horma-margo egingo dituzte kolektiboki, zeinen bidez ingurumenarekiko kontzientzia sortu nahi den; izan ere, lau saioetako bakoitzean airea, ura, landareen mundua eta fauna landuko dira.
- Egunak: Larunbatak, martxoaren 6a, 13a, 20a eta 27a, Erripa kaian, 10:00etatik 14:00etara.
Informazioa hemen: esteka.
ERRIBERAKO MERKATUAREN SOINUAK
Erriberako Merkatuko eskailerak parte hartzeko ikus-entzunezko ikuskizun bihurtuko dira. Bertatik igarotzen diren erabiltzaileek “velostat” azaleretan oinarritutako presio-mekanismo bat jarriko dute martxan, eta, horrela, musika sortuko da, txalaparta, piano eta efektu bereziekin, besteak beste.
- Egunak: Martxoaren 15etik apirilaren 15era, Erriberako Merkatuan.
BILBOTIK.RA
Herritarrak Bilboko etorkizuneko agertokiak sortzera animatuko dituzten ko-sormenezko tailerrak. Hiribilduko hiru goi-auzo esploratzeko bidaia baterako gonbidapena, non “dimentsioen arteko atariak” bilatuko diren, gaur egungo Bilbo “multibertso” bat izan dadin, desiragarriagoa eta jasangarriagoa. Ko-sormen horren emaitza Interneten, sare sozialetan eta hiriko zenbait espaziotan ikusi ahal izango da, pantaila, aurkezpen, performance eta abarren bitartez.
Egunak: Martxoaren 26tik 28ra, ko-sormena hiru goi-auzotako auzokideekin. Apirilaren 12tik 23ra, sortuko diren etorkizun horietan herritarren ikuspegia islatzeko elementuak, objektuak eta kontakizunak prestatuko dira hiriko sormen-eragileekin.
SCINTILLIANT
Haizearen erritmora doazen 400 ispilutik abiarazita egindako instalazio bat. Ordena naturala, mugimendua eta arrain-sarda edo txori-multzo baten antolaketa eta mugimendua abiapuntu hartuta eraikitzen da. IED Kunsthal Bilbao zentroko ikasleak, irakasleak eta artistak elkarrekin lan egiten arituko dira instalazioa prestatzeko.
- Egunak: Martxoaren 20tik, larunbata, martxoaren 27ra, Etxebarria parkean.
Informazio gehiago webgune honetan: IED Kunsthal Bilbao.
ITINERARIOS BILBAO GREEN (RUTAS POR ESPACIOS VERDES)
Bilboko herritarrei zuzendutako ibilbide didaktikoak gauzatuko dira, eta, horien bitartez, paisaien arkitekto batek hiriko sare berdea emango digu ezagutzera, bai eta hiriko berdeguneen askotariko tipologiak ere. Gure hirian biodibertsitatea eta natura ezagutzeko hurbilketa bat, gure hurbileko natura-inguruarekin dugun harremana gure eguneroko bizitzaren kalitatearen berme den garai honetan.
- Egunak: Asteburuetan, martxoaren 20tik apirilaren 18ra (bost asteburu).
Aldez aurretik eman behar da izena, hemen: BILBAOGREEN@gmail.com.
ETEN BARIK JOTEN
Proiektu honen bitartez, emakume pandereta-jotzaileen garrantzia nabarmendu nahi da, espazio publikoan oso-osorik emakumeek kudeatu duten eta kultura-ondaretzat jotzen den jarduera sozial bakar gisa. Eten Barik Joten dokumentala proiektatuko da, eta erakusketa bat antolatu Kris Solano, Nati Bilbao, Edurtze Ania eta Rakel Pujana pandereta-jotzaileekin. Gainera, kontzertu bat eskainiko dute.
- Eguna: Igandea, martxoaren 21a, Mariaren Bihotza plazan.
Proiektuari buruzko informazio guztia hemen.
Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, inprimaki hau betez edo 676 963 276 telefono-zenbakira deituz.
TE HE ECHADO TANTO DE MENOS…
Bizitzeko egitura desmuntagarri jasangarri bat instalatuko da, eta herritarrei etxebizitzaren ezinbesteko garrantziaren inguruan galdetuko zaie, bai eta diseinuari eta pertsonen osasunean eta ongizatean duen eraginari buruz ere. Herritarrek konfinamenduaren garaian beren etxebizitzei buruz zuten ikuspegia jasoko da.
Egunak, Martxoaren 21etik 28ra.
- Igandea, martxoaren 21a, Azkuna Zentroko atarian.
- Astelehena, martxoaren 22a, San Inazioko Levante plazan.
- Asteartea, martxoaren 23a, Funikularraren plazan.
- Asteazkena, martxoaren 24a, Zorrotzako azoka-eremuan.
- Osteguna, martxoaren 25a, Santutxuko Karmelo kalean.
- Ostirala, martxoaren 26a, Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan.
- Larunbata, martxoaren 27a, Rekaldeko plazaren parkean.
- Igandea, martxoaren 28a, Areatzan.
Informazio gehiago, hemen: esteka.
GURE AHOTSAK
Film-laburren tailerra. Bertan, prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasotzen duten Alde Zaharreko gazteek hartuko dute parte ikus-entzunezko sorkuntza kolektibo batean. Burtsaren eraikinean ikusi ahal izango da martxoaren 24an, asteazkena.
Proiektuari buruzko informazioa webgune honetan: Umeak Kalean
LABORATORIO IMAGEN Y MEMORIA DE LAS MUJERES DE OTXARKOAGA
Parte hartzeko tailerra, Otxarkoagako emakumeen fitxategi pertsonalen eta familia-albumen bitartez esperimentazio artistikoa egiteko. Xedea artelan kolektibo bat sortzea da, non formatu handiko irudiak, bideoak eta testuak uztartuko diren.
- Egunak: Martxoaren 27a: bisita gidatuak Otxarkoagan ikusgai dauden obretara, eta ikus-entzunezko aurkezpena sormen-prozesuarekin eta emaitzekin.
SEIS CANCIONES POPULARES MONTAÑESAS
Eskultura, arkitektura, musika eta herritarrak bilduko dituen soinu-instalazio bat. San Inazioko Levante plazako musika-kioskoan oihal zeharrargiak eskegiko dira, eta keinuak eta formak margotuko dira bertan, airean dauden musika-transkripzioen multzo bat sortuz. Kioskoaren aurrean espazio batzuk antolatuko dira familiekin jarduerak egiteko eta, gauez, Mireia Tarragó sopranoak eta Carmen Santamaría pianistak Arturo Dúo Vital musika-sortzaileak zuzendutako musika-programa bat interpretatuko dute.
- Egunak: Martxoaren 27a, San Inazioko Levante plazan.
Informazio gehiago, hemen: esteka.
ARTE NON-NAHI
Aire zabaleko arte-galeria. Tokiko artisten edo lanen bidez hiriari lotutako artisten 40 lan jarriko dira ikusgai hiriko MUPI eta markesinetan. Bestalde, artelanak erosteko aukera egongo da.
- Egunak: Apirilaren 6tik 20ra, Bilboko MUPI eta markesinetan.
Proiektu honen informazioa hemen.
EN LA PLAZA-N (SAREAN)
Auzoko zinema bat barne hartzen duen jardueren programa bat, migrazio-ikuspegiarekin, hitzaldiekin, eztabaidekin eta birziklatzearen eta hirigintzaren inguruko esperimentazio- eta sormen-tailerrekin. Auzokideen elkarteekin batera prestatutako jarduerak dira, eta haurrek familiekin parte hartzeko eta langabezia egoeran dauden gazteek parte hartzeko pentsatu dira.
Egunak:
- Ostegunetan, apirilaren 8a, 15a eta 22a, zinema-proiekzioak egingo dira Mariaren Bihotza plazan.
- Ostiraletan, apirilaren 9a, 16a eta 23a, birziklatzeari eta hirigintzari buruzko tailerrak haurrekin, Mariaren Bihotza plazan.
- Larunbatetan, apirilaren 10a, 17a eta 24a, hitzaldi eta eztabaiden zikloa antolatuko da, Mariaren Bihotza plazan, hausnarketa kolektiboa egiteko.
Zinema-proiekzioak edukiera bete arte (40 plaza), eta gainerako jardueretarako aldez aurretik eman beharko da izena. Informazio gehiago eta izena emateko, hemen: esteka.
ARTE ELKARREKIN: QUANTUM CITY
Arte Elkarrekin ekimenari esker, egun batez, artista digitalak izango dira Bilboko herritarrak. Instalazio interaktibo-kolaboratibo horretan, parte-hartzaileek aldi berean egiten dituzten mugimenduak erregistratuko dira, eta askotariko kolore eta argi-intentsitateen trazatan transformatuko dituzte. Denbora errealean proiektatuko dira dimentsio handiko pantaila batean. Patroi artistiko horiekin batera, musika-sekuentzia bat eskainiko da, parte-hartzaileek egiten dituzten mugimendu guztiekin.
- Egunak: Apirilaren 10a, Ramón de la Sota kaia (Euskalduna zubiaren azpian).
THE EKO LAB
Moda jasangarriko ekitaldi bat Bilbon ezarrita dauden eta suspertzen ari diren diseinatzaileen erakusketa, hitzaldi eta tailerrekin. Herritarrak modaren industria bizitzen ari den eraldaketara hurbildu nahi dituen ekitaldi dinamiko eta berritzaile bat, zeinaren bitartez diseinatzaileei aukera emango zaien premiazko gizarte- eta ingurumen-erronka batzuetarako irtenbide berritzaile eta sortzaileak partekatzeko.
- Egunak: Apirilaren 12tik maiatzaren 6ra, Zabalguneko eraikinean.
Tailer eta hitzaldietan izena emateko: info@theekolab.com
IMPROVISACIONES ILUSTRADAS
Esperientzia artistikoak. Ilustrazioaren eta musikaren bitartez, ikusle parte-hartzaileek hausnarketak partekatu ahal izango dituzte garapen jasangarriko helburuekin zerikusia duten gaur egungo garrantzi bereziko gaien inguruan. Bat-bateko jardun horietan, Itziar Madariagaren musika eta ahotsa izango ditugu eta Bea Aparicio eta Janire Ordunaren marrazkiak eta sormena.
- Egunak: Apirilaren 16a, 23a eta 24a, Zabalguneko eraikinean.
Aldez aurretik eman behar da izena. Informazio gehiago eta izena emateko, hemen: esteka.
SOINUAREN BIDAIA, “De Mahler a Mahler”
Soinuaren Bidaia diziplina anitzeko ensemble bat da, eta musika du oinarri tronboi eta sokekin osatutako boskote batekin. Askotariko ikuskizunak eskaintzen dituzte. Programa bizipen eta esperientzia pertsonalei dago lotuta, eta, aldez aurretik, hitzaldi bat eskainiko da musikaren eta emozioen arteko konexioa aztertzeko. Ricardo Molláren Gudari lanaren estreinaldi absolutua nabarmendu behar dugu kontzertuan, eta J.Martínez Campos, H. Extremiana, J. C. Pérez, G. Loidi edo A. Illarramendi musikarien lanekin batera eskainiko da. Musika klasikoa maite duten helduentzat pentsatutako ekimena da.
- Eguna: Apirilaren 16a, Bidebarrietan.
Aldez aurretik eman behar da izena. Informazio gehiago webgune horretan.
AZOKA DESIGN
Tokiko diseinuaren merkatua. Honako hauek uztartuko dira bertan: euskal moda, arte eta diseinuaren kategoriako erakustokien aukeraketa zaindu bat eta heldu zein haurrentzako zuzeneko musika-, dantza- eta antzerki-ikuskizunak.
- Egunak: Apirilaren 18a, Casilda Iturrizar parkeko pergolan.
¿CÓMO NACEN LOS OBJETOS? BIRIBIL, THE MAKING-OF
Ekonomia zirkularraren berri emateko performance-jarduera bat, herritarrekin interaktiboa izan nahi duena. Horren bitartez, Ontzia (Getxoko herritarrekin batera sortua) izeneko besaulki bat zuzenean muntatu nahi da, ingurumenarekin dauden arazoen inguruko sentsibilizazioa sortzeko eta ekonomia zirkularraren kontzeptura hurbiltzeko asmoarekin. Produktua sortzearen atzean ezkutatzen diren prozesuen berri izateko aukera bat.
- Egunak: Apirilaren 23a eta 24a, Azkuna Zentroko atarian.
ERDU! BILBOKO HAUR ANTZERKI JAIALDIA
Haurrentzako antzerki-jaialdia, zuzeneko emanaldiekin eta ikusleentzako tailerrekin, Harrobian, Otxarkoagan.
Egunak:
- Apirilaren 23a, Kotondarrak.
- Apirilaren 24a, Etxerik txikiena eta Kaskarot.
- Apirilaren 25a, Behin bazen internet.
Informazio gehiago eta izena emateko, hemen: esteka.
BILBAO, DE OCA A OCA
Antzara-jokoan oinarritutako kultura-ibilbide bat. Parte-hartzaileek Bilbori buruzko bitxikeria ugariren berri izango dute ekimenaren bitartez.
- Egunak: Apirilaren 24a eta 25a, Alde Zaharrean.
Telefonoz izena emateko: 946 948 289.
ITSASADARRA
Ibilbide gidatu bat Bilboko espazio artistikoetatik, oinez zein bizikletaz, eta performance, dantza, diseinu, musika esperimental, kultura-bisita, gastronomia eta jarduera fisikoarekin lan egiten duten adituen laguntzarekin. Ibilbideekin batera, zuzeneko ikuskizunak eskainiko dituzte honako artista hauek, besteak beste: Mikel Xedh, Fausto Grossi, Baseline eta Carla Roisin.
Egunak
- Apirilaren 24a, Zorrotzaurre eta Deustu.
- Apirilaren 25a, Ametzola eta Bilbo Zaharra.
Informazio gehiago, hemen: esteka.
Aldez aurretik eman behar da izena helbide elektroniko honetan: memfestum@yahoo.es.
#BILBAOAURRERA2020PLANA
Ekimena 2020. urtean onetsitako #BilbaoAurrera Planaren barruan dago. Gizarte, Ekonomia eta Kultura Larrialdietarako programa bat da, 15 milioi eurokoa, eta COVID-19aren osasun-krisiak hiriko pertsonengan eta enpresengan dituen ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berreskuratzeko 50 neurri baino gehiagoko sorta bat duena. Plan hori Bilboko Udaleko talde politiko guztien artean prestatu eta adostu da.