Berrogeita hamar erakusleiho inguruk bat egin dute Bilboko Udalarekin eta Elhuyarrekin Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean

Otsailak 11

  • Bilboko berrogeita hamar saltoki inguru batu dira ospakizunera, eta horretarako, erakusleihoak apaindu dituzte kartelekin eta irudiekin arlo horretan erreferente diren hamabi emakumeren lana balioesteko.

  • Ekimenaren helburua zientzian eta teknologian emakumeek duten garrantzia nabarmentzea da. Ekimena Bizilabe Bilbao proiektuaren barruan dago: Bilboko udalak eta Elhuyarrek bultzatuta gazteei zuzendutako ikerketa zentroa da.

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek, hiriko merkatarien elkarteen laguntzarekin, #O11Erakusleihoak proiektuaren hirugarren edizioa abiarazi dute. Ekimena Bizilabe Bilbao proiektuaren barruan dago, hamar eta hemeretzi urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera zientifikoak eta teknologikoak egiteko ikerketa zentroa da, Bilboko Udalak eta Elhuyarrek bultzatuta. Deustuko udal zentroan dago.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna otsailaren 11an da, eta saltoki bakoitzak emakume zientzialari bat omenduko du, irudiak eta informazioa biltzen dituzten hamabi kartel jarrita. Gainera, erakusleiho bakoitza zientzialari bakoitzaren ikerketa gaiari lotutako elementuekin apainduko da, eta bere aurkikuntzen irudiak eta laburpenak dituzten liburuxkak banatuko dira. Horrela, saltokiak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile izango dira, eta emakume horiek zientziari egindako ekarpena ikusarazten lagunduko dute.

Ekimenaren helburua da STEM* esparruko emakumeen garrantzia nabarmentzea eta nesken eta gazteen artean bokazio hori sentsibilizatzen eta sustatzen laguntzea.

WEBGUNEA: “#O11ERAKUSLEIHOAK”

Bizilaberen webgunean eskuragarri egongo da ekimenari buruz dagoen eduki guztia eta saltoki partehartzaileen zerrenda eskuragarri dago esteka honetan.

Klik eginda erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakumea ikusi ahal izango dira. Gainera, ikertzaile horien irudiak deskargatu ahal izango dira, baita bere istorioak irakurri ere. Istorioak Elhuyar Aldizkariak idatziko ditu.

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Nazio Batuetako Batzar Orokorrak 2016an erabaki zuen otsailaren 11a izango zela Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, emakumeek eta neskek esparru horretan erabateko partaidetza eta parte-hartze parekidea izan dezaten lortzeko.

Bizilabe urte osoan zehar jarduten du neskek gai zientifiko-teknikoetan parte har dezaten lortzeko eta horretarako, nabarmendu eta ikusgarri egiten du emakume zientzialarien lana, erreferenteak sortzea sustatuta. Egun horri lotutako hainbat jarduera prestatu ditugu eta horiek Bizilaberen webguneko atal honetan jaso ditugu.

* STEM: Science, Technology, Engineering and Mathematics (ingeleseko laburdura).