Mercabilbao, elikaduraren hiri handia, Gabonetarako prestatzen ari da

Abenduak 16

  • Mercabilbaok gaur ireki ditu, bereziki, ateak hedabideentzat, urtero Gabonen aurretik egiten den ikustaldirako, alegia, urte osoan jarduerarik eta salmentarik gehien izaten diren egunetarako. Abendu honetarako, aurreikuspena da 21.000 tona merkaturako direla, iazko salmentak baino % 10 gehiago.

Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Saileko zinegotzia eta Aitor Argote Ibáñez Mercabilbaoren zuzendari nagusia gidari ibili dira instalazioetan zehar egindako ibilbidean, Gabonetako kanpainari aurre egiteko prestatzen ari diren honetan, hain zuzen ere, urtean zehar arrainen, itsaskien, fruten eta barazkien pabiloietan salerosketa gehien izaten den uneetako batean.

Zinegotziak azaldu duenez, aurreikuspenen arabera, abendu honetan zehar ––batez ere datozen bi asteetarako, Gabonen aurretik–– 21.000 tona inguru merkaturatuko dira, hau da, urteko salmentaren % 10 baino gehiago.

Sektoreka, arrainen eta itsaskien sektorean, espero da 2.050 tona inguruko merkaturatzea produktu fresko eta izoztutan, hau da, urteko merkaturatze osoaren % 14, gutxi gorabehera. Eskaera handiena duten produktuak, garai hauetan ohikoenak: itsaskia, oro har, eta arrain fina (hots, legatza, bisigua eta lupia). Fruten eta barazkien merkatuan, 2022ko azken hilabete honetarako aipatzen diren kopuruen arabera, kalkulatzen da 18.940 tona merkaturatuko direla orotara, hau da, urteko salmenten % 8 inguru.

Aitor Argoteren arabera, Mercabilbaon jarduten diren enpresa handizkarientzat, abendua “Mercabilbaon urteko fakturazio osoaren % 16 inguru jokatzen den hilabetea da, eta, Gabonak hurbildu ahala, are eta gehiago”Merkaturatze-datuak, 2022ko azaroaren 30erako, 229.950 tona ziren guztira.

MILA LANGILE BAINO GEHIAGO

Mercabilbaoko instalazioetan ari diren pertsona guztien eguneroko lanagatik eta kudeatzen dituzten tonaka elikagaiengatik, Mercabilbao erreferentea da elikadurako produktuen horniduran, penintsularen iparraldean. 13 hektarea ekonomia-jarduerarako, eta ehun enpresa, mila langile baino gehiago, eta urtean 680.00 ibilgailu sartzea: datu horiengatik guztiengatik, Elikagaien Unitatea Bilboren eta Bilboren metropoli-aldearen motor sozial eta ekonomiko bat da. Biek zehaztu dutenez, “biltegi handi honetara, 1.000 saltegi xehekari baino gehiago etortzen dira, herrietako eta hirietako kaleak biziz betetzera, saltegietako erakusleihoak produktu berrien kolorez betetzen dituztelarik gertuko komertzioetan”.

GJH-EKIKO KONPROMISOAK

Mercabilbaok irmo dirau elikadura-kultura osasungarri, kalitatezko eta produktu fresko eta bertakoak baliatzen dituen bat sustatzeko konpromisoarekin, eta, aldi berean, Nazio Batuen eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin bat eginik, pertsona kontsumitzaile guztientzako osasuna eta ongizatea bideratzearren.