Azaroak 15
-
Argi-abentura datorren abenduaren 5ean estreinatuko da lehen aldiz, ITSASALDI edizio magikoarekin. Edizio horrek irauli egingo du euskal hiriaren kultura-eskaintza, Bilboko Udalarekin elkarlanean Artxandako Begiratokirako bereziki sortutako proiektu batekin.
-
Ekitaldiak abenduaren 5etik urtarrilaren 21era irekiko ditu ateak, eta familientzat bereziki pentsatutako sarrera-sorta batekin jarriko da salgai, 13 €-an, 4 sarrera edo gehiago erosiz gero.
-
Aurten argien murgiltze-esperientzia inoiz baino jasangarriagoa da Repsolen multienergiari esker.
Bilbo, 2023ko azaroaren 14a – Lehen aldiz Naturaleza Encendida Bilbora iritsi da, beste hiri batzuetan arrakasta lortu ondoren, hala nola Madrilen, Bartzelonan edo Kordoban. Bilboko Udalaren lankidetzari esker, Artxandako Begiratoki enblematikoa aukeratu da argi-ikuskizun magikoaren edizio berezi hau hartzeko, Bilborako bereziki pentsatutako gai batekin: ITSASALDI, itsasoaren indarrari eta haren flora eta faunari omenaldia, Bilboko topagune mitiko honen neurrira diseinatua.
ITSASALDIK mareen ezaugarri nagusiak hurbiltzen dizkie bisitari guztiei, eta gizakien eta itsas ekosistemaren arteko harremana balioesten du. Marmoka argitsu ikusgarriak, konstelazioak irudikatzen dituzten argi-tunelak, olagarro erraldoiak, mila koloreko trikuak, plankton-armada argiztatuak eta padura liluragarriak dituen mundu zoragarri batean sartu ahal izango dira bisitariak, animalia horien habitat naturala irudikatuz.
Naturaleza Encendidak azken belaunaldiko LED adimentsuko 300 argi-eskultura baino gehiago biltzen dituen edizio berri batera gonbidatzen zaituzte aurtengo Gabonetan, 18 gune paregabetan banatuta. Gainera, paisaia honetaz hiriaren ikuspegi onenak dituen erakargarri berdean gozatu ahal izango da. Ikuskizuna iristearekin batera, Naturaleza Encendidak berretsi egin du Gabon garaiko familia-plan nagusietako bat dela.
Gainera, LETSGOrentzat jasangarritasuna eta ingurumenarekiko eta gizartearekiko erantzukizuna proiektu honen funtsezko zatia da, eta, beraz, konpainiak hainbat neurri ezarri ditu bere emisioak minimizatzeko. Helburu horrekin, hasieratik kalkulatzen da sortutako CO2 aztarna, eta hainbat bide marrazten dira, oro har, inpaktua konpentsatzeko, zero karbono-aztarna lortuz.
Alde horretatik, aurten babesle berri bat dugu, irtenbide energetiko jasangarrienak emango dituena. Repsolen multienergiarekin, karbonoan neutroa den murgiltze-esperientzia izango da Naturaleza Encendida. Ikuskizunaren argiztapenak kontsumo txikiko LED teknologia du, energia-inpaktua ahalik eta gehien murrizteko, eta % 100 berriztagarria den erregaitik lortu du energia, emisio gehienak murrizten baititu. Gainerakoak LETSGOk Repsol Fundazioaren Motor Berdea ekimenarekin hartutako konpromisoaren bidez arinduko dira, su hartutako lurrak edo bertako espezieak dituzten lugorriak birbasotuz, gure basoetako ekosistema naturalaren biodibertsitatea berreskuratzeko.
Edizio berriak 2023ko abenduaren 5ean irekiko ditu ateak 2024ko urtarrilaren 21era arte, asteazkenetik igandera, 18:00etatik 22:30era. 15 minutuero eta 15,50 €-tik gorako prezioekin (sarrera orokorra), www.naturalezaencendida.com webgunearen bitartez. Garraio publikoan joatea gomendatzen dugu, funikularraren edo Bilbo Busen bidez.
Naturaleza Encendida 2020an sortu zen
Naturaleza Encendida aire zabaleko espazioetan argi-interbentzioko proiektu artistiko bat da, dagoen landaredia nabarmentzen duena, teknologiaren bidez neurrira egindako giroak eta murgiltze-esperientziak sortuz.
Murgiltze-ekitaldia 2020an ireki zen lehen aldiz, milioika argi-puntuk Errege Lorategi Botanikoa argiztatu zutenean edukieraren % 60 baino gehiago salduz ireki aurretik ere. Harrezkero, bere arrakastari esker, beste herri batzuetara hedatu da, zientziaren eta gizakiak ingurumenean duen eraginaren arteko harremana ulertzen laguntzeko.
Era berean, gaueko ikuskizuna denez, egiten den lekuko aisialdi-eskaintzaren osagarri ezin hobea da, inguruan eta ingurunean interes turistikoa pizteko formula berriak sortuz. Naturaleza Encendidak egokitzen den espazio historikoaren neurrira egindako narratiba bat sortzen du, jatorrizko azpiegitura errespetatzen laguntzen duen eta baliabide kulturalaren kontakizuna garatzen duen kontzeptu bat.
LETSGO-ri buruz
Naturaleza Encendida LETSGO ikuskizunen ekoiztetxeak sortutako kontzeptua da, El fantasma de la opera musikala, Charlie y la fábrica de chocolate, Dirty Dancing, Ghost, The Hole eta Ibercaja Delicias Espazioan bildutako eta Espainiako lurralde osoan biran dabiltzan beste ekitaldi askoren arduraduna. Gainera, LETSGOk Tim Burton: el laberinto-ren Europako biran jarraitzen du, Tim Burtonek berak pertsonalki gainbegiratua.
2020ko irailean, Madrilgo Udalak Turismoaren Munduko Eguna dela-eta ematen duen “Berrikuntza eta jasangarritasuna” saria jaso zuen ekoiztetxeak, eta Espainiako eta Portugalgo ekitaldien sektoreak ematen dituen Eventoplus sarietan Kultur Ekitaldi Onenaren eta Eszenografia Onenaren Urrezko Dominak jaso berri ditu.
Prentsa-kontaktua:
Elena Garrán: garran.e@letsgocompany.com
Tel.: +34 644 730 632
José Luis Bas: online@dypcomunicación.com
Tel.: +34 639 34 65 88
Rosa Iglesias: rosa@laurentzi.com
Tel.: +34 678 091 880
Jakin beharrekoak: Naturaleza Encendida
Lekua: Bilboko Artxandako Begiratokia
Garraio publikoan joatea gomendatzen da, funikularraren eta Bilbo Busen bidez.
Bezeroentzako arreta:
Telefonoa: +34 910053082
atencionalcliente@naturalezaencendida.com
Datak:
2023ko abenduaren 5etik 2024ko urtarrilaren 21era.
* Abenduaren 24an eta 31n itxita
* Kontsultatu webgunean jaiegunen datak www.naturalezaencendida.com
Ordutegia:
Abenduaren 5ean, 21:00etatik 22:30era.
Abenduaren 6tik 17ra, asteazkenetik igandera, 18:00etatik 22:30era.
Abenduaren 18tik urtarrilaren 7ra, astelehenetik igandera, 18:00etatik 22:30era.
(abenduaren 24an eta 31n itxita)
Urtarrilaren 8tik 21era, asteazkenetik igandera, 18:00etatik 22:30era.
Prezioak:
15,50 €-tik gora helduen sarrera orokorra.
Familientzako sorta, sarrerak 13 €-an, 4 sarrera edo gehiago erosiz gero.
* Prezioei buruzko informazio gehiago gure webgunean.
Sarrerak erosteko:
Sare sozialak:
https://www.instagram.com/naturaleza_encendida/
https://www.facebook.com/Naturaleza-Encendida-106217617923848