Ostalaritza-establezimenduek Bilboko Bonuen kanpainarekin bat egin dezakete jada

Otsailak 17

  • Udalak gogoratu nahi du otsailaren 24an amaituko dela ostalaritzaren sektorerako Bilboko Bonuen laguntzak eskatzeko epea. Parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da webgunean izena ematea: www.bonobilbao.eus.

  • Guztira, 100.000 bonu baino gehiago kaleratuko dira; hau da, 3,4 milioi euroko negozio-eragina sortu nahi da hirian.

  • Herritarrek martxotik aurrera eskuratu ahal izango dituzte bonuak, eta, berri gisa, establezimendu bakoitzari bonu bakoitzaren erosketaren % 50 ordainduko zaio —6.000 EURORA ARTEKO mugarekin—.

Ostalaritza eta jatetxeen establezimenduek webgunearen bitartez bat egin dezakete dagoeneko www.bonobilbao.eus DERRIGORREZKOA ETA BEHAR-BEHARREZKOA IZANGO DA Bilboko bonuekin Bilboko Udalak eskuragarri jarri nahi dituen laguntzak eskuratzeko.

Bestalde, udalak sektoreko profesional guztiei gogorarazi nahi die, merkataritzako eta kulturako kanpainetan ez bezala, oraingo honetan, bat egiteko datak itxiak izango direla: otsailaren 10ean hasi eta otsailaren 24an amaituko da.

Guztira, 100.000 bonu baino gehiago banatuko dira hiriko barruti guztietatik. Ia 2 milioi euroko aurrekontua erabiliko da, eta bi milioi euro horietatik milioi bateko ekarpena egingo du udalak. Horrek 3,4 milioi euro baino gehiagoko negozio-eragina izango du hirian.

Herritarrek martxotik aurrera eskuratu ahal izango dituzte bonuak, eta berri bat egongo da: bonu bat erosten den bakoitzean, ordaindutakoaren % 50 establezimenduari ordainduko zaio zuzenean. Establezimenduek 6.000 euroko muga izango dute.

Orain aktibatuko diren bonuak aurreko ekitaldiko Bilbao Aurrera Planekoak dira; izan ere, ezin izan ziren merkaturatu COVID-19ak eragindako osasun-egoeran lokalak ixteko agindua eman zelako.

Posta elektroniko baten bitartez bidali ahal izango dira kontsulta eta zalantza guztiak: bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus, edo, bestela, telefono-zenbaki honetara deituz: 94 420 53 95. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

NORK EGIN DEZAKE BAT?

Ostalaritzaren sektorearen barruan dagoen edozein enpresa-jarduera duen pertsona fisiko edo juridiko guztiek parte hartu dezakete kanpainan, baldin eta jendeari irekita dagoen establezimendu bat badute Bilbon, bai eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetakoren batean dagokion alta emanda badu ere.

Honako hauek parte hartu ahal izango dute, besteak beste: jatetxeak, kafetegiak eta tabernak janariarekin eta janaririk gabe, txokolategiak, izozki-dendak eta ortxata-dendak.

Horrez gain, negozioek establezimendu bat baino gehiago badute Bilbon, establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.

Kanpaina Bilbao Aurrera 2021 Planarekin batera luzatuko da, eta udal-ordezkaritza duten alderdi guztiekin adostu dira. Pandemia piztu zenean, iaz, abian jarri zen lehenengo neurrien programaren jarraipena da, eta aurrekoa indartzeko pentsatu.