Volotea Blues Challenge-eko finalean lehiatuko diren lau taldeak aukeratu dituzte

Uztailak 1

  • Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way, Tòfol Martínez Blues band eta The Lazy Tones epaimahai baten aurrean lehiatuko dira, Spliten (Kroazia) egingo den European Blues Challenge 2025ean Estatuaren ordezkari izateko.

  • Airelineak bat egingo du uztailaren 25ean egingo den musika-lehiaketa handi honen kolaboratzaile gisa, Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan dagoena.

Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way, Tòfol Martínez Blues band eta The Lazy Tones dira Volotea Blues Challenge lehiaketako lau talde finalistakBilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan kokatzen dena eta airelinea kolaboratzaile gisa duena.

Bakoitzak 30 minutuko emanaldia eskainiko du uztailaren 25ean, 19:30etik aurrera, Areatzako kioskoan. Epaimahai aditu batek erabakiko du Spliten (Kroazia) egingo den European Blues Challenge 2025 lehiaketan Estatuko ordezkaria zein izango den.

Bilbao Blues Festival, Bilboko Udalak bultzatzen duena, uztailaren 25etik 28ra burutuko da Areatzan lehen mailako kontzertuak eskainiko dituen doako programazioarekin: The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan, Shawn Pittman, Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Chino Swingslide Trío, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai García Blues Project osatzen dute urte honetako kartela.

NAZIOARTEKO ONARPENA DUEN ERAKUNDEA

Jaialdiaren erakunde sustatzaileak, Crazy Bluesek, musika-genero hau bultzatzeko nazioarteko sari nagusiak ditu: sustatzaile onenaren BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Union-ek Azoresen 2019an emandakoa, eta K.B.A saria, Memphis-eko Blues Foundation-ek 2015. urtean emandako nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenari (Keeping the Blues Alive), munduko errekonozimendu altuena dena.