Apirilak 10
-
T-Birds-en liderrak, Kim Wilson harmonizista ospetsuak, lehiaketako sari-txapela jasoko du bere ibilbidearen omenez.
-
Talde mitikoak eta Ipar Amerikako talentu gazteak bat egingo dute kartelean dagoeneko baieztatuta dauden Ana Popovic, Big Yuyu, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman artistekin.
-
Bilboko Udalak bultzatutako jaialdiaren hirugarren edizioak doako kontzertuak programatuko ditu Areatzan uztailaren 25etik 28ra.
The Fabulous Thunderbirds eta D.K. Harrell izango dira Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioko emanaldi nabarmenetako bi, Estatuan emango dituzten kontzertu bakarrak izango baitira. T-Birds-en liderrak, Kim Wilson harmonizista ospetsuak, aurtengo Bilbao Blues Festival sari- txapela jasoko du gainera bere ibilbide musikal sendo eta distiratsuagatik. Wilson (Michigan, AEB, 1951) eta bere taldea, baita Harrell gaztea ere, herrialdean jotzen duen lehen aldia baita, dagoeneko berretsita dauden artistekin elkartu dira: Ana Popovic, Big Yuyu, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman artistekin.
Bilboko Udalak bultzatutako musika ekitaldi hau uztailaren 25etik 28ra bitartean burutuko da, Areatzan egingo diren lehen mailako kontzertuen doako programazioarekin.
“Denbora asko daramagu The Fabulous Thunderbirds, bluesaren historiako talderik garrantzitsuenetako bat dena, eta D.K. Harrell, talentu handiko gaztea, eduki nahian. Aurten lortu dugu, eta esklusiban gainera. Kim Wilson bazetorrela jakin genuenetik, ez genuen zalantzarik izan saria berarentzat izango zela. Horrela, txapela jantzi dezake bere nazioarteko beste sari ugariekin batera”, dio Carlos Malles jaialdiko zuzendariak.
Wilson-ek 60ko hamarkadaren amaieran ekin zion bere ibilbide distiratsuari, musikari ospetsu handiek irakatsi ondoren: 60: Muddy Waters, Howlin Wolf, Jimmy Rogers, Eddie Taylor, Albert Collins, George “Harmonica” Smith, Luther Tucker eta Pee Wee Crayton. Estatubatuarraren lanak de Little Walter, James Cotton, Big Walter Horton, Slim Harpo eta Lazy Lester-en eragin zuzena du, eta Aces, Straights eta Shuffles taldeko liderra izan zen Minneapolisen, Minnesotan (AEB). 70eko hamarkadaren amaieran Jimmie Vaughan gitarra-jolearekin batera The Fabulous Thunderbirds sortu zuen. Gaur egun, Johnny Moeller-ek (gitarra), Bob Welsh-ek (pianoa/gitarra), Rudy Albin-ek (bateria) eta Steve Kirsty-k (baxua) osatzen dute taldea.
Wilson-ek urtean 300 bat kontzertutan parte hartzen du, blues musikako jaialdietan zein mundu osoko klubetan, bai Fabulous Thunderbirds taldeko lider gisa, bai Kim Wilsonen Blues Allstars taldearekin. 2016an Blues Music Award saria irabazi zuen ‘Instrumentalist – Harmonica’ kategorian.
26 URTE DITUEN APARTEKOA
D.K. Harrell (Ruston, Louisiana, 1998), estatubatuar kritikaren zati handi baten iritziz, blues amerikarraren aparteko gazte berria da. Ohiko estiloari eutsiz, 26 urteko abeslari eta guitarra-jole honek generoaren alderdi klasikoaren ikuspegi berri eta erakargarria eskaintzen du. 2019an B.B. Kingen sinposioan aritu zen eta bere gitarra deigarrienetako bat jotzeko ohorea izan zuen, Lucille. Hirugarren postuan sailkatu zen 2022 International Blues Challengean eta urte berean Jus “Blues Music Foundationek ematen duen King of the Blues B.B. King saria jaso zuen. “The Right Man” bere estreinako disko bikaina da, 2023ko ekainean Little Village Foundation-en zigilupean argitaratua.
ANA POPOVIC, MARTA HIGH…. LEHEN MAILAKO KARTELA
Popovic (Belgrado, Serbia, 1976) 25 urteko ibilbide artistiko nabarmena duen guitarra-jole eta abeslaria da. Mallorcako Big Yuyu hirukoteak, merkatuan bost estudio-lan dituenak, estilo desberdinak batzen ditu: rock klasikoa, soul, boogie, rythm and blues eta funk.
Popovicek eta Big Yuyuk bat egingo dute baieztatutako lehen emanaldiekin: Martha High & The Soul Cookers eta Texas Blues Guitar Summit, Anson Funderburgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman, Estatu Batuetako generoaren hiru adierazle azpimagarrienak.
Hirurek ibilbide musikal luze eta arrakastatsua dute, eta High-ek 30 urtez jo zuen James Brown mitikoarekin, bere emakumezko abeslari beteranoena bilakatuz.
NAZIOARTEKO ONARPENA DUEN ERAKUNDEA
Jaialdiaren erakunde sustatzaileak, Crazy Blues-ek, musika genero honen bultzadari dagokionez, nazioarteko sari nagusiak jaso ditu: sustatzaile onenaren BBSA Saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Union-ek Azoresen 2019an emana, eta nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenaren K.B.A. Saria (Keeping the Blues Alive), munduko aintzatespen handiena dena, 2015ean Memphiseko Blues Foundation-ek eskainitakoa.