Tòfol Martínez Blues Bandek irabazi du Volotea Blues Challenge txapelketa

Uztailak 26

  • Taldea Estatuko ordezkaria izango da Spliten (Kroazia) egingo den European Blues Challenge 2025 jaialdian.

  • Musika lehiaketa handi hau Bilboko Udalak bultzatutako Bilbao Blues Festival-aren hirugarren edizioaren barruan kokatzen da.

Tòfol Martínez Blues Band izango da datorren urtean Spliten (Kroazia) egingo den European Blues Challenge-ko Estatuko ordezkaria. Beste hiru finalistei (Del Toro Blues Band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way eta The Lazy Tones) gailendu zaie Volotea Blues Challenge jaialdiaren hirugarren edizioko lehiaketan eta atzo egin zen lehen aldiz Bilbon.

Talde irabazlearen liderra, Tòfol Martínez, ahots hautsi aratz eta magnetikoa duen abeslari eta gitarrista bat da, Gerard Nietorekin batera agertokia partekatzen duena organoan eta ahotsetan, Cobre baxuan eta Agustí Borrell baterian. Tòfol, ibilbide zabaleko benetako bluesmanak, zuzeneko kementsu eta biziak eskaintzen ditu, atzo Challengean ikusleek gozatu ahal izan zutena bezalakoak.

Bilbao Blues Festival-ek, Bilboko Udalak bultzatuta, Ibai Garcia Blues Project (19:00), Texas Blues Guitar Summit feat, Anson Funderbourgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman (20:45) eta Southern Avenue (22:30) taldeen kontzertuekin jarraituko du gaur.

Areatza izango da musika-ekitaldi handi honen erdigunea uztailaren 28ra arte, igandea, eta lehen mailako emanaldiak eskainiko dituen doako programazioa izango du: The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Martha High & The Soul Cookers, Annika Chambers, Terrie Odabi, Chino Swingslide Trío, Ivan Singh eta Kid Carlos Band.

PROGRAMA

Ostirala 26

Areatzako agertokia
19:00 | Ibai Garcia Blues Project
20:45 | Texas Blues Guitar Summit feat. Anson Funderbourgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman
22:30 | Southern Avenue

Larunbata 27

Oro agertokia
12:30 | Chino Swingslide Trío
14:00 | Shawn Pittman
Areatzako agertokia
19:00 | Martha High & The Soul Cookers
20:45 | D.K. Harrell
22:30 | The Fabulous Thunderbirds

Igandea 28

Oro agertokia
11:00 | Clases de baile Boogie Woogie
12:30 | Kid Carlos Band
14:00 | D.K. Harrell

Areatzako agertokia
19:00 | Ivan Singh
20:45 | Rockin’ Soul Sistas featuring Terrie Odabi & Annika Chambers Paul DesLauriers-ekin
22:30 | Ana Popovic