Irailak 14
-
Zerbitzu honen helburua, saltokiei eskaintzen zitzaiena eta orain jatetxeetara zabaltzen dena, honako hau da: salmentak areagotzen laguntzea eta bezeroen fidelizazioa indartzea tresna digitalak eta datu-baseak hobeto kudeatzearen bidez.
-
Ekimenean parte hartzeko ezinbestekoa da esteka honen bidez izena ematea www.bilbaozurekin.eus irailaren 25a baino lehen.
Udalak abian jarri du «Bilbao Zurekin» ekimenaren beste fase bat, helburu gisa duena zerbitzua bera suspertzea jatetxeen artean eta hiriko saltoki gehiagori helaraztea.
Ekimen honen bidez, jatetxe eta negozio parte-hartzaileek tresna digitalen eta datu-baseen kudeaketa-gaitasuna hobetzea lortuko dute.
Parte hartzeko, ondorengo esteka honetan eman beharko dute izena irailaren 25a baino lehen: www.bilbaozurekin.eus.
Ekimenaren lehenengo fasean, joan den maiatzean abian jarritakoan, ehun bat saltokik hartu zuten parte. Azken hilabeteotan laguntza eta aholkuak jaso dituzte salmentak areagotzeko, merkatuan duten ikusgarritasuna hobetzeko eta mezularitza-tresna profesional baten bidez bezeroen fidelizazioa sendotzeko.
ADITUEN TALDEA ETA ARRETA PERTSONALIZATUA
Urtebeteko doako proiektu honen hasieran ikuskapen digital pertsonalizatu bat egingo zaie parte hartzen duten negozio guztiei. Ikuskapen hori marketin digitalean adituak diren agenteek egingo dute. Azterketa pertsonalizatu horren bidez, kanal digitaletan hobetzeko modukoak diren alderdiak identifikatuko dira ( web-orria, sare sozialak, etab.) ondoren zerbitzuaren aprobetxamendua hobetzeko.
Azterketa-lana bukatutakoan, adituen taldea parte-hartzaileekin elkarlanean arituko da, besteak beste, eskaintza eta promozioetan erabili beharreko mezuak prestatzen. Hori guztia salmentak areagotzeko negozio bakoitza posizionatzeko eta bezeroekiko harremana eta hurbiltasuna mantentzeko helburuekin. Era berean, adituek saltoki bakoitzerako lan-metodologia egokia diseinatuko dute, banaka eta esklusiboki mezuak sortuko dituzte, horiek bidaltzeko estrategia prestatuko dute, etab.
Bestalde, negozioek era aktiboan hartuko dute parte proiektu guztietan, eta, beraz, zerbitzuaren laguntza izateaz gain, aukera izango dute lehiakorragoak izaten ikasteko eta aldizkako txosten bat jasotzeko.
BILBOKO UDALAK MERKATARITZA-SEKTOREARI EMATEN DION LAGUNTZA
Ekintza-plan honen barruan, joan den urtean Udalbatzak hiriko merkataritza-jardueraren azterketa bat agindu zuen, eta honako hau ondorioztatu: «% 38k baino ez zuen bezeroen datu-base bat, eta bazeukatenen artean erdiak baino ez zuen datu-base horretako kideekin komunikaziorik mantentzen» Informazio hori aintzat hartuta, Udaleko arduradunak ohartu ziren «ez zirela ari tresna digitalak behar bezala erabiltzen tokiko merkataritzaren bereizgarri den bezeroekiko hurbiltasuna sustatzeko».
Behar horri konponbidea emateko jaio zen «Bilbao Zurekin» izeneko proiektu hau, helburu gisa duena Bilboko saltoki eta negozioen komunikabideak digitalizatzea CRM (Customer relationship management) plataforma baten bidez. Horrez gain, posta elektroniko eta SMS bidez eskaintzak eta promozioak helaraziko dituen mezularitza-zerbitzu baten bidez negozioek bezeroekin duten harremana sendotzea lortu nahi da.
Ekintza berritzaile hori Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez abiaraziko da, hiriko merkataritza-sektoreari laguntzeko egin diren askotariko ekimenekin batera. Izan ere, teknologia berrien erabilera erdigunean duen garai honetan, merkataritza-sektorea pandemian zehar astinduenetakoa izan da.
SARE SOZIALAK: