Otsailak 24
-
Bilboko Udalak BILBAO BONUEN programari atxikitzeko epea luzatu die ostalaritza-establezimenduei —gaur amaitu da epea—, bonuak agortzen diren arte; herritarrek martxoaren 15etik aurrera eskuratu ahalko dituzte bonuak.
-
Guztira, 100.000 bonu merkaturatuko ditu udalak; gainera, hainbat berrikuntza egongo dira eta, besteak beste, bezeroek establezimendua aukeratu ahal izango dute.
Ostalaritza- eta sukaldaritza-sektoreak egindako eskaerak kontuan hartuta, establezimenduek programarekin bat egiteko epea —gaur bertan, asteazkenean, amaitu dena— luzatzea erabaki du Bilboko Udalak, bonuak agortzen diren arte.
Horrenbestez, ez da programarekin bat egiteko azken egunik egongo. Hala ere, lehenbailehen atxikitzeko gomendatzen die Udalak, izan ere, martxoaren 15an hasiko dira herritarrei bonuak saltzen.
Hona hemen programarekin bat egiteko webgunea: www.bonobilbao.eus. Kontsultak eta zalantzak bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez egin daitezke, baita telefono bidez ere: 94 420 53 95. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
Gogorarazi beharra dago kanpaina honen bidez 100.000 bonu baino zertxobait gehiago jarriko direla martxan, eta hiriko barruti guztietatik banatuko direla. BERRITASUN gisa, herritarrek establezimendua aukeratu ahal izango dute bonua erosterako unean.
Ostalaritza-establezimendu bakoitzak gehienez 6.000 euro jaso ditzake kontsumitzaileek trukatutako bonuetan. Behin bonua erosita eta erabili baino lehen, ostalaritza-lokalak Udalak emandako zatia jasoko du, bonuen zenbatekoaren % 50a.
Udalak milioi bar euroko aurrekontua bideratu du programa honetara, zeinak 3,4 milioi euro baino gehiagoko negozio-eragina ekarriko dion hiribilduari.
NORK EGIN DEZAKE BAT?
OSTALARITZAREN SEKTOREAREN barruan dagoen edozein enpresa-jarduera duen pertsona fisiko edo juridiko guztiek parte hartu dezakete kanpainan, baldin eta jendeari irekita dagoen establezimendu bat badute Bilbon, bai eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetakoren batean dagokion alta emanda badute ere.
Honako hauek parte hartu ahal izango dute, besteak beste: jatetxeak, kafetegiak eta tabernak janariarekin eta janaririk gabe, txokolategiak, izozki-dendak, hortxata-dendak, dantzalekuak, diskotekak eta saltoki handietako establezimenduak.
Horrez gain, negozioek establezimendu bat baino gehiago badute Bilbon, establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.
Gaur arte 400 lokalek egin dute programarekin bat, baina zifra horrek gora egitea espero da, kontsulta ugari jaso baita.
FUNTSEZKO DATAK
- Establezimenduek bat egiteko data: 2021eko ekainaren 30era arte edo bonuak agortu arte.
- Herritarrek bonuak eskuratzeko data: martxoaren 15etik ekainaren 30era.
- Herritarrek bonuak trukatzeko data: 2021eko uztailaren 31ra arte.
- Webgunea: www.bonobilbao.eus