Udalak “Bilbao Zero2” programaren azken ekitaldia ospatuko du, anbizio handiko programa non hiriko erronkak jorratzen diren berrikuntza irekiko prozesu baten bitartez

Ekainak 21

  • Zabalguneko eraikinak Bilbao Zero2  proiektuaren lehenengo topaketaren amaiera-ekitaldia hartu du, zeinaren helburua baita lankidetza estrategikoak sustatzea espezializazio handiko enpresa, unibertsitate eta teknologoekin, hartara, Bilboko Udalari lagun diezaioten hiriko erronka berriei aurre egiten eta hiriaren eraikuntzari jarraipena ematen.

  • Azken ekitaldian, non Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok parte hartuko duen, HIRIAREN zenbait ERRONKA aurkeztu dira, eta IRTENBIDE TEKNOLOGIKO berritzaileak aurkeztu dira, zeinak PROIEKTU PILOTUAK martxan jartzeko abiapuntua izango diren.

Bilboko Udalak Bilbao Zero2 proiektuaren lehenengo topaketaren amaiera-ekitaldia antolatu du Zabalguneko eraikinean, zeinaren helburua baita lankidetza estrategikoak sustatzea espezializazio handiko enpresa, unibertsitate eta teknologoekin, hartara, Bilboko Udalari lagun diezaioten hiriko erronka berriei aurre egiten eta hiriaren eraikuntzari jarraipena ematen.

Amaiera-ekitaldian izan da Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandiano ere, eta, bertan, hiriak aurre egiteko izango dituen askotariko erronkak aurkeztu dira, eta irtenbide teknologiko berritzaileak ekarri dira, zeinak proiektu pilotuak martxan jartzeko abiapuntu izango diren.

Maiatzean laugarren Think Tank egin ostean, non ordura arte egindako aurrerapenak aurkeztu ziren, gaurko jardunaldian Bilbao Zero2 proiektuaren bigarren edizioaren emaitzak aurkeztu dira. Bertan izan dira, besteak beste, teknologoak eta INNOLAB Bilbaoren aholkularitza jaso duten ikerlariak, bai eta proiektua osatzen duten lau klusterretako ordezkariak ere: ERAIKUNE – Eraikuntzako Euskadiko Klusterra, Euskadiko Energia KlusterraACLIMA – Euskadiko Ingurumen Klusterra eta MLC ITS – Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra.

Zabalguneko eraikinean antolatu den ekitaldiaren xedea da BILBAO ZERO2 proiektuaren lehenengo topaketan parte hartu duten eragileen eta enpresen emaitzak eta esperientzia partekatzea eta ezagutzea izan da. Hori horrela, proiektuan parte hartu duten udal-arloetako ordezkariek, proiektua osatzen duten lau klusterretako ordezkariek eta enpresa parte-hartzaile batzuek proiektuetan lortutako emaitzak azaldu dituzte eta mahai-inguruen bitartez egindako lan-prozesuaren balorazioa partekatu dute.

Honela egituratu dira mahai-inguruak:

  • Lehenengo mahai-inguruaren bitartez, honako gai hauei lotutako erronkak landu dira: hiri-energia berriztagarria sortzea, energia eraginkorra kontsumitzea, eraikinak birgaitzea, azpiegituren kudeaketa eta mantentzea eta datua kudeatzea.
  • Bigarren mahai-inguruan, gai hauei lotutako proiektuak jorratu dira: hondakinen kudeaketa, birnaturalizazioa eta hiri-birgaitzea; proiektu estrategikoen kudeaketa eta plangintza, eta benetako aztarna neurtzea.
  • Beste alde batetik, hirugarren mahai-inguruan, Bilbao Zero2-ko diziplina anitzeko lantaldeetan eta proiektuetan aplikatutako metodologia partekatu da.

Bestalde, networking aktiboko saio bat egin da, non informazioa eta harremanetarako aukerak trukatu diren; gainera, proiektuan parte hartzen duten pertsona, enpresa eta eragileen esperientziak lehen eskutik ezagutu ahal izan dira.

Hiriaren etorkizunean izango duen eraginaren jakitun, udaleko zazpi arlok osatu dute proiektuaren erdigunea, klusterretako enpresekin eta teknologoekin batera. Hauexek arloak:

Zerbitzuak eta Bizi-kalitatea Hiri-plangintza eta Proiektu Estrategikoak. Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegua – Bilbao Ekintza. Arreta, Herritarren eta Nazioarteko Partaidetza – BilbaoTIK. Zerbitzu orokorrak. Bilbao Kirolak.

ETORKIZUNEKO BILBO

BILBAO ZERO2 prozesu ekonomikoak normaltasunera itzultzean gertatuko den bizkortzearen ondorioz sortu da, Automatizazioa, Adimen Artifiziala eta Digitalizazioa areagotuz, besteak beste.

Proiektuak hiru urteko indarraldia izango du, eta, aldi horretan, lan-saioak egingo dira urtero, teknologia eta zerbitzu aurreratuek planteatutako erronkei aurre egiteko palanka gisa eskain ditzaketen aukerak identifikatzeko. Ildo horretan, aztertu diren arazoak Bilboko benetako beharrak izan dira, udaleko Udal Arloetatik definitutakoak.

Era berean, Zorrotzaurre Bilbo Zero2-n definitutako proiektuak gauzatzeko leku posible gisa identifikatzen da, hiriko parke teknologikoaren lehen fasearekin eta enpresak ezartzeko eta enplegua sortzeko aukera-gune berriekin lerrokatuta.